2011(e)ko abenduaren 30(a), ostirala

CHOCÓ EXPERIENCE

Ei familia! Eguberri On denai!! Zemuz portatu da Olentzero?? Mendik pastia aztu in yo, biño pentxatu nahi dut eztela izan gaizki portatu nazelako, sino ke urruti xamar nozelako… jaja!

Ba mentxe nabil, Chocó aldian, kosta pazifikuan, bidai-lagun berriyakin gañea! Antoniokin engantxatu naz, Bogotan bizi den Madrileño bat, laun baten launa, Nola ez… jaja. Ba elementu hau dokumentalista da, ta pazifikoko musikakin enamoratua do (inguru hontatik indako bideotxo baten enlazia pasako, kusi, oso politta da: http://www.kinowo.net/blog/?p=293 ). Honea tortzekua zela enteatu nitzanin, enun aukera galdu ta Quibdó-ra (Chocó departamenduko hiriburura) gerturatu nitzan beakin elkartzeko. Zonaldi hau, ezta prezisamente turistikua, ta bakarrik tortzia, iñongo kontaktuik gabe, ezta, oandik re, oso gomendagarriya. Pena da, ze kriston parajik dozte, ta jendin nasketa flipantia da. Esklabutza garaiko generaziyuk, ta indigenak besteik eztozte! Oso nasketa kuriosua da, ta gizakiyak indako barbaridadiak iñon biño argiyago kusten dia. Kristoneko oihana da hau, ta honen babesea torriyak dia denak… baita gerrilla ta paramilitarrak re desgraziz… Konfliktua oso aktibo do ingurune hontan, ta hiriburuan jende desplazatu pilla do, zonalde ruraletatik ihes indakua. Asuntu honekin pixkat kezkatuta ibili ga, biño kriston suertia euki dugu, ze Quibdón ezautu genun neska batek, be herriya bixitatzea gonbidatu zigun, ta hantxe jon giñen beakin, seko emozionatuta! Hasieran larrittuta giñan, bidian kontrolen bat ro topatuko genulakun, biño azkar jon tzizkigun beldurrak, jendian pulamentu exkaxa, ta montatutako despelotia kusita… Eztakizute ze odisea izan tzen Pizarroa iristia!! Bo, aunke pixkat eskarmentatu neon, ze Pereiratik Quibdoa alletzeko, 25 ordu pasa nittun busin; 15 ordu berandu alletu giñan, euriya zela ta, karreterak mozten tzin derrunbiekin, ta berrize ireki arte, kieto, busian sartuta! Eztakizute ze illarak sortzen tzin, herri hurratseko bus illarak gotzen zizkiten! Jaja. Bueno, biño geo torko zenakin, abisu txiki bat besteik etzen izan hoi…

Ba egun batzuk Quibdon pasa ta geo, Antoniok ezautzen tzittun jendia bixitatzen, ta gauza batzuk grabatzen (kusi ber tzeniten, kaskuekin ta mikrofonukin! Jaja, 5 minutuko esplikaziyua ta geo, teknikua nitzan en sonido! Jajaja), 23-an hasi genun trabesia. Goizeko 5tako bus estaziyun giñan, lenengo busa hartzeko esperantzakin… ai gixajuk… oberbukiña zon busetan, ta denek etxea joteko gogua zutenez fetxa hoitan, etzen ezer errespetatzen, nahiz ta zuk billetia euki. Ba azkenin modu txarrez bus batin sartu ta 7tako abittu giñan, maletaz, boltxaz ta jendez gañezka. Oso komodo ez bagiñan re, pozik giñan abittu giñalako, biño seittun hasi zin señale txarrak agertzen… 20 minutura errueda pintxatu zen… jaja. Bueno… ba aldatu ta benga berriz bidian… 9tako Istminara alletu giñan, ta han busez aldatu ber men genun… horrenbeste kostatako tetrisa desmontatu ta gasolindegi batin utzi ziguten… zai… zai… zai… busak pasa ta pasa, ta gutaz etzen iñor gotzen!! Ta gehina harrittu zina, jendin jarrera; iñorrek etzittun paperak galtzen, pixkat kejatu ta hortxe gatzen tzin kieto! Ni nahiko pazintziko pertxona nazela, norbatte akatzekotan neon, biño bertakuek etzutenez ezer itten, enitzan ba ni kriston pitotia montatzen hasiko! Bertakuei imitatu, ta eskuak gurutzatuta pasa genittun, 6 ordu!!! Ez bazin ultzera bat ate ordun, enau ateko iñoiz! Ama, hoi desesperaziyua!! Azkenin bus bat abordatu, berrize tetrisa in, ta halako batin, berrize karreteran giñan. Bueno, karretera satia eufemismo bat da kasu hontan, ze oihanetik barrena zen bidia, kriston zuluakin! Errezatzen ta dena ikasi nun momentu hartan! Jaja. Ba, ojo al dato, 47 kilometro itteko 5 ordu pasa genittunin, ta gauzak okerro jotia bazutenik uste ez genunin, destinuk azken bromatxua gastatu zigun… kamioi bat bolkatuta zon bidian, ta oñez in berra euki genun azken tramua… en fin… egiya san kontetu ta dena giñan busetik jetxi giñalako.

Atzeneako, gabez alletu giñan Puertu Meluk-ea, ta hurrengo goiza arte barkuik etzonez, han pasa berra euki genun gau… ta aze gaua! Iñoiz pasa uten okerrena! Arratoiz betia zon etxia, ta gau osuan ordu bete lo itia lortu banun nekiagatik izan tzen. Hoi kaka-larriya!! 5 minuturo pareta jotzen neon arratoiak uxatzeko! Iñoiz eztut desiatu horrenbeste eguna argitzia!

Bo, ba hurrengo goizin barkotxua hartu, ta 7 ordu ta geo errekan betti, alletu giñan Pizarroa, Baudo ibaia itsasoratzen den hertzian. Bertan Dionisio jaunak be etxeko atiak ereki zizkigun, ta familikuk bezela tratatu digu! 5 egun pasa ttugu bertan, ondoko herritxuk bixitatzen, jaten, errekan bañatzen, jaten, hondartzatik pasitzen, jaten, umiekin futbolen ibiltzen, jaten… jaja, kilo pare bat hartu ttutelakun noz… jaja. Kriston eun lasaik izan dia… zoragarriyak! Peturi esker (gue gia), bertako bizitza gertutik ezautzia euki dugu, ta oso zorteduna sentitzen naz.

2011(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

Neguaz libratuko nitzalakun... Inuxentia ni!!

Ai ama, barkatuko nazute la demora... bakit, iatzi bernula ta iatzi ber nula, pasa dia hamar egun! bai, ne mediantzako re askotxo... Pufff, ta gaur gañea Santo Tomas! erki mozkortuta ibilko zazte ordu hontako gehinak... Disfrutatu, ta hartu txakolin pare bat urrutiko laun honen osasunin! Ni hau bukatzin Arepa (Arto irinakin iten din talo estiloko batzuk) baten billa nijuz, txoixukin! jaja. Amaiakin gatu nitzan distantziyan brindisa itteko, ni men goizeko 10tan, horko 16tan... animatzen bazazte...

Bua, ba neguan komerik dila, La Niña dela, ta kanbio klimatikua, hau da hau panorama dakaguna mendik... ta nik uste nun Euskal Herriyan euri asko iten tzula... Artikutzakua re txiste bat da hemen botzen ai dunakin!! Honezkeo hillabete pasa da bidaia hasi nula, ta egun bakarrin atertu du!! posible al da?¿ Belarri atzin goroldiyua atetzen ai nau ta dena! Oan arte egiya san enau traba askoik in, biño oan mendi aldian nozela, ezin da ezer in! Mendi buelta itea ate ta buelta man ber tzu bidian derrunbe bat dolako! Halare oso gustoa noz; dena jarrera kontua da! Honbeste hiri ta geo, ne begiyek ta ne birikek egitazko berra zakaten holako parajetan galtzeko... Esan nizuen Kafetalen zonan nozela... txoko zoragarriyak dozte benetan! Manizalesen egun pare bat eon ta geo, inguruko reserba batea jotia erabaki nun... a ze abentura! Chiva batin montatu ta benga mendiyan gora, ta bitartin euriya bota ta bota. (Chivak zer din galdezka aittuko zaztenez, argazkitxo bat billatu et interneten. Be garayin transporte tipikua zen Kolonbian, oan toki batzutan bakarrik mantentzen da, ta hiri handitan giriyei ruta turistikuk itteko). Ta maten dunez holako erokeyak iten ttun bakarra nazela, netzako euki nun alberge osua! Bertako guarda guziyen launa in nitzan, galdetu ta galdetu ne kuriosidadia asetzen, ta super ongi zaindu ziten. Pena menditik gutxi ibili nitzala, biño egiya san alibiatua re bueltatu nitzan parkeko kartelak kusi ta geo: "Santuario de Fauna y Flora Otun Quimbaya, Cuna del puma y el mono aullador". Hau egitan reklamo bat da ro bialtzen ai ziten??!! Eskerrak La 2-ko dokumental dexente kusi ta geo bakiten, pumak gauez ehizatzen dutela... jajaja.

Ba mendik ballaran beste aldea jon nitzan, hango herrixka batea, Salentoa. Hau bai herritxo xarmanta! Medellingo pena guziyak alde in tzuten bertan! Kafe finka bat bixitatzea jon nitzan, kafian prozesua kusteko, ta ordu terdiko bixita zena, egun osokua billakatu zen! Bertako langilliekin pasa nun euna, kafia hartu, hitzein, ta berrize kafetxua hartu ta hizketan jarraitu. Ta kafia hartziaz nazkatu giñanin, zerbeza batzuk hartzea jon giñan herrira! jaja. Latza izan tzen bertakuekin ibiltzia herriyan, hurrengo eunin re, buelta bat matea ate ta jendikin topatuz, parranda latza bota genun azkeneako!

Halare, herriko ambientiaz gain, inguruko mendiyak zoragarriyak dia! Katiuskak ta berokiya hartuta, mendi buelta itia erabaki nun, ta ezerk etzila ondatuko erabakita ate nitzan. Cocora izeneko bailarara jon nitzan, ta nahiko portatu zen egualdiya! Hoi parajia!! gañea lañuak, dakana biño toke majikogua maten tziyon... Enamoratuta bueltatu nitzan! Bikote frantses batekin pasa nun euna, aber bialtzen nazkiten argazkiyak ta jartzen ttuten...

Bo, ta oan okurritzen naun gauza berriyik eztakat... Patxo haundi bat denei, zintzuk izan!
Ah!! lengun Chiloeko dokumental bat kusten aittu nitzan Kolonbiai buruzkua; ni ibili nazen lekutxo batzuk atetzen dia, kusi nahi bazute, hau da enlazia:

http://www.eitb.tv/es/#/video/785205798001

2011(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Bigarren etapa hasten da! Oreleeeee

Gabon denai! zuek onezkeo 5.ametxin eongo zazte, biño hemen gabeko 11ak "besteik" eztia, ta ne burua kastigatu et, enazela oyea jongo kronikatxo bat iatzi arte! jaja. Nahiko gaixtua izan naz gañea, ze aste bete euki zattuztet pentxatzen kariben neola, zuek bezela "hotza" ta euriya txupatzen eon nazen bitartin... Bai jaun-andrik, berrize zentro aldea bueltan... Santa Martatik (ez daka tranbiaik ez; ta trena? ne dudak ttut... esango dugu trenbidia dakala... jaja) Cartagenara jon giñan; hoi toki zoragarriya!! oangoz ikusi uten hiriyik polittena! nola ez, kasko historikua... hortik pixkat urrunduta seittun kusten da bertako jendian mixeriya... ezin da aztu Kolonbian jarraitzen dugula, ta jende-arteko difentziyak oso haundiyak diala. Bua, ta ze palpable don esklabutzan asuntua! biztanle gehinak beltzak dia, Afrikan eongo bagiña bezela! 2 egun besteik ez giñen eon bertan, ta halare nahikua euki genun giriyana iteko; en toda regla gañea! jaja, ez giñen ba biaje organizatu hoitako batin sartu, han inguruko sumendi bat bixitatzeko?!?! jajaja, kriston esperientziya! kusi ber tzeniguten, giri kuadrilla batekin, lokatzezko sumendi baten kraterrian flotatzen! jajaja, iñorrei kontatuko ez geniyola juratu ta perjuratu genun, biño Orereta alletzin Amaiak kontatukoun lenengo gauza izango denez, me adelanto! jaja.

Ta hoixe, ya azala xuabe-xuabe jarrita, gabeko busa hartu genun Medellinea joteko... bai, beste hiritxo bat... 3 milloi biztanleko hiritxua! Bertan, topaketetan ezaututako laun batzukin eon gea, oso gustoa, ta oso lasai. Jardin botanikua bixitatu genun juxto-juxto; ta dohañik zelako! Hemen dena patu berra do, ta ez pentxa preziyo sinbolikuak dinik... oan deskubritzen ai dia turismua, ta gue kontura kanpo zorra patzeko asmua dakatela re mateu! dedio! puff, ta oan eguberriyak dila ta, tenporada alta; ta benga preziyuk goraaa! martxa hontan tita naz bueltan, arruinatuta... jaja. Ez ba; oan hasi dela bidaian 2.etapa, zorrotzago eamango ut kontabilidadia. ta erki hasi naz, ze ya ai naz CouchSurfing bitartez jendian etxetan geatzen. Gaur bertan Medellin atzian utzi ta Manizalesea torri naz (Kafetalen zonara, hegoaldeago), ta Mariana izeneko neska batek hartu nau be etxian; oso jatorra, hiriya pixkat eakutxi nau, erki afaldu ta mentxe noz be ordenarian kronikatxua iazten, gustoasko! Berez atzo iatzi nahi nun, biño ne estado animikua etzen onena ta horren ordez near sayo earra inun... ez apuratu, ezta grabia... abenturan parte da! Gaur autobusin, mendiyei beira munduko zoriontxuna nitzen bezela, atzo triste neon, etapa baten bukaera zen... ne bidai laguna jon da... oan hasten da ne bakarkako bidaia; oandik ez dakizkiten helburu hoien billaketa... ne estimuluei jarraitzen ingo uten bidia...
Agur eta ohore Amayi!

2011(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Mision: kokotero

Kaixoooo... bai, atzokua ta geo kontzientziya gaizki nakan, ta zuen insultuak irakurtzen hasi biño len kronika iaztia erabaki et. Jo, eske ze azkar pasten den denbua!! Konturatzeako pasa da astia! (bo, ta baita gehixio re...). Izane Karibe aldian ritmuak bestelakuak dia... jaja, bai gaztiak (ta izantakuak), zuek negu gorriya pasten ai zazten bitartian, ni karibeko hondartza ederretan noz zilburra bixtan; ta ipurdiya ezin dutelako eakutxi... Hemen jendia erdi billutxik ibiltzen da kaletik, biño geo bañatu arropakin itten dia!! bamos, ni se te okurra sakar una teta en la playa, denak eskandalizatzen dia!! en fin...

Bo, guazen gauzak hasieratik kontatzea, ya behin argi gatu dela NI kariben nozela, ta ZUEK ez... jajaja. (Berrizen zuen gorrotua irabazten ai naz...). Ba bueno, halako batin topaketak bukatu bazin re, egun bat geyo pasa genun hiriyan, onezkeo kariñua hartu geniyon... sin mas, peli bat kusi, tortilla patata bat in... bai, hemen re bukatu et tortilla iten... jaja. eskerrak mateko!

Ba bueno, asteleneko ya abioya hartua genun Santa Martara tortzeko (iparraldian), bua ze etzattuztet kontatu, biño herrialde osua inundatua do euriyak dila ta. Autobusez muitzia nahiko zalla do, ta gañea kriston ofertak dozte barne hegazkiñak hartzeko, busa miño pixkat garestixio besteik ez! Bo, ba hoi da hoi berua abiotik jetxi giñanin!! Bogotako hotza ta euriyakin ohituta!! ta umedadia nazkarriya! ya hasi ga berua hobeto eamaten, biño ez pentxa euriyaz libratu ganik... Kolonbian gaudenetik, ez dugu egun bat bea re izan euriyik gabe! Con los baskos llegan los txubaskos!! jaja. Biño bueno, ez pentxa horrek geldituarazi digunik... motxila hartu ta Tayrona parke naturalea jon giñen egun batzuk pastea. Hoi toki zoragarriya! Kriston basuak ta hondartzak! halare ez imajinatu postaletako hondartza kristalinuak, ta ur lasaiak... euriya dela ta, mendiko lokatz guziya itxasuan do, ta toki askotan ezin da bañatu kriston indarra baitaka urak. Geo gañea bertakuen istoriyak entzuten, ke si giri pilla itto dila, ta beste batzuri marrazuk eraso yela, imajinatu gue kaka-larriya! jaja. Halare kunplittu genittun helburuk, ta topatu genun kokoteruaaaaaa!!!

2011(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Barkatu-barkatu-barkatuuuu!!

ta berriz re barkatu, ze eztut kronikaik iatziko... super perezosa noz, biño bizitza señalik matetik hauxe bakarrik sangot: Oso ongi noz!!

Patxok denai!!

(Bai... bakit, lotxagabe bat naz... kronika zorretan gatzen naz...)

2011(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

En la jungla de asfalto... (con socavones!)

Aupa denai!! hau poza zuen erantzunak irakurtzia! segi holaaaa!
Bueno-bueno, ta ni re gauza asko kontatzeko goguakin nator ba! Lenengo, san ber tzattuztet alletu dela ne arima, iujuuu! Lengun eskursiyo bat in genun hemen inguruko herritxo batea (Villa de Leyva, oso-oso politta!), ta hantxe topatu nun alubita! Lenengo topaketak bukatu zila aprobetxatu genun hiritik alde iteko, ta oso ongi torri zigun, nei bai behintzat! 5 egun feministak entzuten, erdi gaixo, ta gañea hiri monstruoso hontan hasiera gorregiya izan tzen... Por tzierto, ya tripak nahiko asentatuta dazkat, ta hiriyakin re rekonziliatzen hasiya naz; harro eongo ziñatekete Oiartzuar pueblerina hau ze ongi manejatzen den kusita en la jungla de asfalto! y nunca mejor dicho, hau bai jungla! Transporte publikua hartzia deporte extremo bat da! jaja. Ta hoixe, oandik Bogotan jarraitzen dugu; Amaia topaketa ofizialetan do, ta ni bitartian hiriya ta inguruak ezautzen. Gañea, hemen bizi dian bi neska españolen etxian noz, de lujo! (aste bete besteik ez Colombian, ta ya jendian etxiak okupatzen... jeje). Atzo giriyana iten ibili nitzen, museuk ta dena bixitatzen! jaja. Kultura ta zibilizaziyo prekolonbinuei buruzko museua kustea jon nitzen, Museo del Oro izenau, ta ongi jarriya daka, dedio, hoi da hoi urre mordua!! Gaur, berriz, mendi ayeka jon naz, hiritik ate berra nakan, ta pixkat bakarrik eon ebai, jende geyegi ezautu ut azken astian... Suesca izeneko herrira jon naz, kriston ballara daka ta mendi-buelta earra in dut; pare bat aldiz galdu, zoze bazkaldu ta herriya jetxi naz kafe on baten billa, ze gezurra maten badu re, nahiko zalla do asuntua... Bai, komo os lo kuento, Colombian ezto kafe onaaaa!! eskandalizatua noz!! Bo, corrijo... kafia ona do, komo materia prima, biño eztakite iten!! hau da hau kafia malgastatzia... aguatxirriya da!! (ama, zue gustukua seuraski...). Bua, ta bakizute nola deitzen yoten hutsai?? ... Tinto! jaja. Graziosua da taberna batea jon, tinto bat eskatu ta kafe bat atetzia... jaja.

Bueno polittak, lota nijuz, ongi izan denak! patxok!!

PD: baleee... enakan ez holako gogua gauzak kontatzeko... jajaja.

2011(e)ko azaroaren 19(a), larunbata

ARIMAN ZAI...

Arimak hegazkiñik hartzen etzula entzuna nakan, biño iñoiz enun sentittua be falta horren intentsoki. Ni beti nabil estomagua a prueba de bombas dakatela fardatzen; jet lag famosuak enaula afektatzen esanez... pues bueno, erki tragatuarazi nazki ne hitzak Bogotan pasatako lehen eunek! Badia ordu dexente (geyegi ne hezurrentzat), hostaleko oyin botata nozela, komunea karrera dexente iñaz; topaketetatik alde in ber izandu et gottikukin ta bettikukin eziñ eonaz. Ta hoixe, men noz, suero botilla albuan hartuta, ne arima noiz alletuko den zain ondoez hau joteko; izane, be denbua ber du Atlantikua zeharkatzeko...

Biño bueno, gaurko egun nazkarri hau kenduta, ongi jon da dena. Autobusin seko lo gatu ta txiripaz esnatu nitzen Barajasen! behin busetik jetxi ta aireportuko txoko guzitan re lo gatu nitzan, ta nola ez, baita hegazkiñin re! Ezin dut esan bidaia luzia in tzinik... jaja. Bua, ta Bogotako aireportutik ate nitzenin ta Amaian bulla entzun nunin... hoi poza!! motxila hostalian utzi ta hortxe jon giñen zerbeza pare bat hartzea, earra dola, portzierto. Hurrengo eun arte enun aukerik euki hiriya kusteko... hoi monstrua!! 8 milloi biztanle bizi dia!! Gu bintzat, alde zarrin gaude, oso toki politta, mendiyan magalin. Boteron museua re kusi genun, hau personajia, baka obsesiyo puntu bat jende gizenakin... kristo kruzifikatua re gizen marrazteu! jaja. ta bueno, goiza bueltaka ibili ta geo, topaketak hasi zian; hortxe juntatu giñan feminista kuadrilla earra! aurkezpena oso politta izan tzen, musika, bideok ta antzerkiyakin. Bua ta Latino Ameriketako txoko guzitatik torritako gendia do, zein biño zein interesantiago... hasi berra dakat lagunak iten, geo bidaiatzeko... ta hoixe, gaurko jornadetaz ezin dut gauza askoik esan... permakulturako taldian sartu naz, guria bezain baratza eleantia iten eakusteko asmoz ta kaka, seittun alde in dut! jajaja.

ta hoixe da oangoz Colombia aldetik gertatutakua... bisadua 60 eunekua lortu et, asike hemendik ibilko naz urtarrilla arte...

Ale potxol@k, ongi izan!