Bua, ba neguan komerik dila, La Niña dela, ta kanbio klimatikua, hau da hau panorama dakaguna mendik... ta nik uste nun Euskal Herriyan euri asko iten tzula... Artikutzakua re txiste bat da hemen botzen ai dunakin!! Honezkeo hillabete pasa da bidaia hasi nula, ta egun bakarrin atertu du!! posible al da?¿ Belarri atzin goroldiyua atetzen ai nau ta dena! Oan arte egiya san enau traba askoik in, biño oan mendi aldian nozela, ezin da ezer in! Mendi buelta itea ate ta buelta man ber tzu bidian derrunbe bat dolako! Halare oso gustoa noz; dena jarrera

Ba mendik ballaran beste aldea jon nitzan, hango herrixka batea, Salentoa. Hau bai herritxo xarmanta! Medellingo pena guziyak alde in tzuten bertan! Kafe finka bat bixitatzea jon nitzan, kafian prozesua kusteko, ta ordu terdiko bixita zena, egun osokua billakatu zen! Bertako langilliekin pasa nun euna, kafia hartu, hitzein, ta berrize kafetxua hartu ta hizketan jarraitu. Ta kafia hartziaz nazkatu giñanin, zerbeza batzuk hartzea jon giñan herrira! jaja. Latza izan tzen bertakuekin ibiltzia herriyan, hurrengo eunin re, buelta bat matea ate ta jendikin topatuz, parranda latza bota genun azkeneako!
Halare, herriko ambientiaz gain, inguruko mendiyak zoragarriyak dia! Katiuskak ta berokiya hartuta, mendi buelta itia erabaki nun, ta ezerk etzila ondatuko erabakita ate nitzan. Cocora izeneko bailarara jon nitzan, ta nahiko portatu zen egualdiya! Hoi parajia!! gañea lañuak, dakana biño toke majikogua maten tziyon... Enamoratuta bueltatu nitzan! Bikote frantses batekin pasa nun euna, aber bialtzen nazkiten argazkiyak ta jartzen ttuten...
Bo, ta oan okurritzen naun gauza berriyik eztakat... Patxo haundi bat denei, zintzuk izan!
Ah!! lengun Chiloeko dokumental bat kusten aittu nitzan Kolonbiai buruzkua; ni ibili nazen lekutxo batzuk atetzen dia, kusi nahi bazute, hau da enlazia:
http://www.eitb.tv/es/#/video/785205798001
Zenbat poztendigun zure notiziyak eukitzia!!!jajaja bakit pixkat pesada nazela miño bakizu disfrutatzen aizan bitartin etza gotzen iñorretaz,... alare oi dudik gabe aproxten aizan señale. Muxuxk ta segui zue abenturatxuakin,... A! kontuz pumakin ta euriya oittua eonberkozenuke, guk azkenaldiyane ezdugu besteikta. Oni
ErantzunEzabatuBeno, kafia gora eta behera baino azkenean kafe jatorra lortu duzu ala "tinto"arekin konformatzen hasi zara?.
ErantzunEzabatuEguraldia dela eta ez dakit "txiba" baten gainean ibiltzeko aukerarik izan duzun, baino baduzu ez galdu naiz eta ni bezela muskuiluz betetako zaku baten gainean joan behar, benetan "in-nerrable"
Atzo amarenian afaldu ondoren kaxkararekin (ordun eta zanpan "kabezioago" erosten du) ez nago oso instiratua baino benetan pozten gara hain animosoa ikusteaz. Goioren partetik al baldin baduzu kafe hazi parea ekartzeko, balkoiko tiestoan kafetala hazi behar omen dugu, perrexila ere galtzen zaigun lorazain pare honek...
Ondo segi. Izeba eta Goio.
kaixo printzesa:
ErantzunEzabatuaurtengo Olentzero afarian ator ator mutil etxera abestu beharrean ator ator neska abestea pentsatu dugu.
Horrera Olentzero iristen ahal da? honera bai, afari polita egin dugu, Eñautek kroketa pila erra jan du, eta denok konbeni baino turroi eta postre gehiago.
Hurrengo egunean osabaren etxean bazkaldu dugu, amona pozik egon da, eta etortzen zareneko hemen izango duzu "paga" zai.
Laister arte eta muxu pilo bat.
Prestatu ura eta aurrautzak 31rako. Eta urtearen testamentoa ere egin behar omen da, nik gogoratzen dudanez ez zinen oso abila josten baino artista seña beti izan duzu eta ziur zer edo zer prestatuko duzula. Izeba
ErantzunEzabatu