kaixo denoi!
Bidaiatzean denbora estaziora iritsi eta joan berri den trenaren pare da, beti zu baino azkarragoa, baina orain geldirik gaudela, trenik gabeko estazio bat bilakatu da, tren denak atzo edo bihar igarotzen direlarik bertatik eta gu paisaiari begira irrifar batekin eta motxilarik gabe.
Bost egun "lanean" eta bizitza aldaketarekin gustura gaude. Hostel txikia da, 7 gela, 32 ohe. Orain sei bolondres gaude eta turnoak 4 ordukoak dira, baina bihar bi bolondres badoaz eta lau geratzen garenez turnoak 6 ordukoak bilakatuko dira. Guretzat 12 ordu.... ea astebukaeran bolondres berriren bat agertzen den... Gure zorterako hiru bolondres argentinarrak dira eta beraiei esker pila bat ikasten ari gara herrialde honi buruz. Bertako jendea bolondres aurkitzea hostel batean, nire ustez, Argentinan bakarrik gertatzen da. Bertako motxilero pila bat ezagutzen ari gara. Beraientzat herrialdeko bira, guretzat interraila bezala izango da, baina hizkuntza arazorik gabe.
Atzo bizi izan genuen momenturik surrealistena, argentino bat beste bati musean nola jolastu esplikatzen. Ze ona! Euskal jatorriko argentinar batek erakutsi omen zion. Txapelketa antolatu beharko dugu gabonetan!
Argentinako karta jokorik jolastuena Truco da. Atzo ikasi genuen jolasten eta ezetz asmatu ze jokuren kriston antza duen.....TRUKarena. Ez da posible... Euskaldun gehienak jolasten ez dakiten joku bat Argentina osora zabaldu zen aldaketa batzurekin.
Lengo asteko pkana ez zen nahi bezala atera. Kotxearen bila joan ginenean, bazpare, seguroari buruzko galderak egin nizkion. KE TIMO! Berdin du zuk norbaiti jo edo beste batek zu jotzen zaituen, beti zuk ordaintzen duzu eta gero beste gidariarekin nahi baduzu paperak egin zure esku. Gainera seguroak frankiziarekin dira eta ez nolanahikoak gainera, 3800€ artekoak. Ke txollo! Beraz terminalera joan eta lehenengo busa hartu genuen pena pixkatekin. Kanpinean bi neska argentinar ezagutu genituen eta kotxea konpartitzeko asmoa genuen.
Purmamarkan beste suitzar bat elkartu zitzaigun. Bertan gau bat pasa ondoren eta el cerro de los siete colores ikusita, urrengo egunean Tilcarara joan ginen. Oso herri turistikoa baina xarma askorekin. 2500mko altueran dago, ala ere inguruan dauzkan 4000mko mendiekin ez du altuera sentsazioa transmititzen. Bertako jendea koka ostoak mastikatzen ibiltzen da eta leku guztitan salgai dago baina ez genuen dastatu. Bezperan ezagututako neska suitzarra purmamarkan geratu zen baina alemaniar jatorriko bat batu zitzaigun eta taldetxoan jarraitu genuen bidiaia. Beraiekin lenengo eguna igaro genuen eta beraiek bidaia jarraitu zuten Bolibiaruntz, guk beste egun bat Tilcara pasa genuen. Iritxi ginenean hostel-camping bateko jabea ezagutu genuen, Vasco deitzen diotena. Kontatu zigunagatik Oiartzun, orereta eta Irunen familia dauka. Arbelaitz familia, bai zuberoako eta pagoako jendea... EHan pare bat aldiz egona omen da, azkeneko aldiz 2008an. Bigarren egunean, bakarrik geundela aprobetxatuaz, bere hostelera mugitu ginen.
Tilcaran lehenengo gaueko hostelean, beste lau euskaldun ezagutu genituen eta beraiekin egin genuen Garganta del Diabloko mendi buelta. Erasmus etorri diren ikasleak ziren eta horietako bat Oreretakoa. Arkaitzako Asier kamareroan kuadrilakoa.
Oiartzunen familia duen argentinarra, Oreretako Mikel eta hori nahiko ez balitz, hostelez aldatu ginenean bertan Irungo Unai topatu genuen... Argentinan bizi den euskal diasporari buruz ikerketa egiten ari den kazetaria... Gaztezulon urtarrilan bere artikuloa bat argitaratuko da. Hemendik zorte onena opa diogu bere ikerketarekin!
Euskeraz bapo hitz egin ondoren, berriz Saltan bueltan gara, ingelesez hitz egiteko prest.
Besarkada bana denontzat!
Argazki gehiago hostelaren facebookean daude, saiatu naiz hemen jartzen baina zeozerk errorea ematen du.
Azken argazkian ikusten den hiria da Salta.
2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala
Argentinan musian jolasten
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Eñaut, ze polita hasierako digresio hori!
ErantzunEzabatuAzkenean attona Joxeluixekin trukean pasatako orduak zerbaitateko bailo izango dizu. Itsasnek ere jakingo du, noski! Azken finean truka, Olentzero eta sanmarkosopilak Lezotik Lesakara dute bere gune naturala.
Eta argentinarrek bere herriako bira egiten eta interrailen konpaketa nahiko ona da, azken finean Argentina Europa osoa (Uralak arte) baino handiagoa da, metro gutxigatik baino handiagoa.Pozten nau euskara ez zaizuela erdolidu jaketeak. Orain arte Argentinari "la quinta provincia gallega" deitzen zitzaion baino zuen eskarmentua irakurrita Gorka Knorri esan beharko diogu bere aspaldiko kantaren letra aldatzeko "Argentina, oi Argentina, zu ote zare aitarren zortzigarren alaba?"
Hemen asteazkenean Santotomas eta eguberri usaia airean (sekulako hotza), pozik oporrak hasten direlako eta triste ez dudalako norekin partekaturik pomelo tailadensa ihartua gabon afarian.
Beti bezala pa handi bana eta lehenagotik ez dut idazten URTE BERRI ON! Bide batez URTE BERRI ON blog hau irakutzen duten guztiei. MXK
Egun on biori
ErantzunEzabatugaur San Tomas eguna da eta hemen nago txistorra jan eta etxera joateko bidean.Badakit txistorrak zuri ez dizula inbidiarik emango baino agian Itsasneri bai.Ikasleak oporrak hartu dituzte eta guri ere gutxi falta zaigu.
Kontatzen dezun gauzetan batek atentzioa deitu dit, zuen lanak ez duela beti berdin balio, ez zerete hor geratzen lau orduko lanaren truke, baizik batzuetan lau ordu eta besteetan sei soldata berdinagatik?
Hemen dena prestatzen larunbatean Olentzeroren etorrera ospatzeko, jakin aurten amona ez dela etorriko, berak ez du nahi eta egia esan fisikoki oso jetsia dago eta etxean komunera eraman eta oheratzeko ere arazo haundiak izango genituzke.
Larunbatean txerri eguna izan zen Oiartzunen eta Naiara eta Ikerrek prestatu zuten ia dena saldu zuten ia seinale ona den gerora begira.
Oraingoz beste notizirik gabe.
Muxuak eta muxuak
Kaixo, Eñaut.
ErantzunEzabatuAskotan akordatu naiz zurekin (zuekin), zuen nondik norakoak, zertan zabiltzaten, nola doakizuen... Blogean ikusi dut primeran zabiltzatela!!
Behin, Idazketa Tailerrean, astearte batez, Idoiak eta biok idatzi idatzi genizuen baina mugikorraren bidez izan zen eta azkenean gure iruzkinak ez ziren azaldu. Auskalo zergatik. Halaxe, beti idaztekotan, eta azkenean, gaur behintzat URTE BERRI ON! esateko idazten dizuet. Baita hamaika muxu bidaltzeko ere! Eta besarkada handi-handi bat! Faltan botatzen zaitugu Zaldi Urdinean, baina primeran zabiltzatela ikusita, idazteari utzi gabe, gainera, ba gaitzerdi! Segi bixkor!
Kaixo pareja!!!
ErantzunEzabatuIkusten dugu earki zabiltzatela zuen bidaian....pozten ga
Eskalatzen ta guzti zandaliakin...horrek bai meritua!!jeje
Buenos segi disfrutatzen eta ikasten!! muxu haundi bat hiruan partez (Ainara-Ekaitz-Maddi)