2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Lana aurkitu dugu gabonetarako!

Kaixo denoi!
Argentinan gaude, iparraldean, Salta hirian. Hemendik hiru aste bueltaka ibiltzeko asmoa genuen Bolibiara pasa aurretik baina plan aldaketa.Hostel batean boluntario bezala hasiko gara astebukaeran. Egunean 4-5 ordu lan egiteagatik dohainik gera gaitezke bertan. Hemen urtarrila, horko abuztua bezala da eta den-dena oso garesti jarriko da eta bidaiatzeko agobiantea egongo da, beraz oberena nonbait geratu eta ekaitza pasa arte itxaron. Hemen galdetu dugu, pentsatuaz kostako zitzaigula lana bilatzea eta abenduak 20rako tope jarriaz baina a ze zortea, lenengoan. Bi bolondres badoaz eta gu sartuko gara. Hasierako asmoa urtarrilak 15 arte hemen geratzea da. 5 aste. Interneten bilatu nahi badezue, norbaitek bixitan etorri nahi badu,... Tierra Norte Hostel izena du. Abraham Cornejo kaleko, 62an.

Hurrengo hilabetea geldirik egongo garenez eta inguru honetan milaka leku eder daudenez,  bihar bi eguneko eskursio bat egitera goaz, kotxe alkilatu batean. Ea zer moduz moldatzen garen Andetan gidatzen. Salta 1200mko alturan dago eta bihar 3000mtik pasako gara. Ikusiko ditugun leku batzuen argazkiak bilatu ditut interneten eta atxikitzen dizkizuet.

Asuncionetik honaino 22 orduko bidaia izan zen. Hiru bus ezberdinetan. Hemen kanping munizipalean gaude. Kanpingataz aparte herriko pistina da, hego amerikako pistinarik handienetakoa du. 10 egun behar dira betetzeko. Lau egun daramazkigu hemen eta oraindik ez da betetzen bukatu. Larunbatean iritsi ginenean, uda honetako irekiera zen, sarrera dohainik. A ze erokeria! Eta igandean kriston beroa egin zun eta oraindik jende geyo zeon. 10mila pertsona omen zeuden. Aforoa 15milakoa dauka eta udaran iristen omen da maximora. Ikustekoa da. Parrila pila bat daude eta jendea egun pasa etortzen da. Gure partzelan lau familia zeuden. Norbaitek parrila libratu orduko beste batek hartzen zun. Haragia toneladaka, kriston kea,... Nafarroa oinez bat sanoagoa da.
Lapurretak ohikoak dira hemen eta astebukaera osoa kanpinaren ondoan pasa dugu, pistina itxi arte.
Atzo kriston ekaitza bota zun eta gure kanping berriak etzun aguantatu. Ura sartu zitzaion eta komunetako sarreran dagoen aterpean egin dugu lo, goizean garbitzaileak bota digun arte. Kanpiña ondo dago baina itsasnek larunbatean josten ibili behar izan zun. Iskineko soporte bat soltatu zelako. Merke zurrean ibili ginen eta orain abentura!
Denbora pasatzeko scrable kasero bat egin dugu. Euskarazko bertsioa internetetik kopiatua.
Ondo pasa eta gozatu zubia!
Besarkadak denontzat!

2 iruzkin:

  1. kaixo bioei
    Kostituzio eguna lanean pasa dezutela ikusten dut, hemen denetik izan da lana egin dutenak eta jai egin dutenak.
    Malaga eta beheko aldean ugoldeak izan dira eta Donosti turistaza bete da, mundua aldatua dago hemen eguraldi ona 18gradu eta Mediterraneoan eurite izugarriak, bi pertsana hil dira itota.
    Izeba, Susana eta ni Donibane Loitzunera joan ginen erosketak egitera, badakit zerbait esango dezula baino guretzako terapia egun bat izan zen inongo ardurik gabe, paseatu, nonbait bazkaldu, asko hitzegin eta zerbait erosteko aprobetxatu.
    Jartzen dituzun mendi hoien kolorea ikusi eta zoragarriak dirudite, ondo pasa eta laiste arte.
    Muxuak

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo, Kaixo:

    Berriro aurrea hartu didazue, ustekabean bi idazkun.

    Oseake "parada y fonda" hor bero asko egiten duelako? Oraintxe bertan goizekon ordubata da eta mantetan bilduta nago beraz eguzki berotasunak enbidia ere ematen dit baino ez piszina hori frexkatzeko. Puf! hori da jendearen emana.

    Amak esan bezela asteartean Donibanen izan ginen eta ama nire kontsumismo monoaz gupidaturik soineko bat oparitu zidan urtebetzea ez dudala hain urrun eta. Nairak inolaz ere heredatu nahiko ez duen soina, of course.

    Zer moduz moldatu zarete "mal de altura" eta Athaulparen madarikazioarekin? Eta nire ohartxo historikoa falta ez dedin, bazenekiten Argentinako askatasunaren ondoren Saltora indioak kontrolatzeko bidali zuten soldaduak "compaƱia de blandegues" deitzen zela? Auskalo zergatik.

    Beti bezela pa handi bana

    ErantzunEzabatu