2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

eta azkenik, Asuncion!

kaixo denoi!
Denbora azkarregi pasatzen zait, berriz astebete idatzi gabe. Nire asmoa 3-4 egunetik behin idaztea da baina enteratu gabe pasatzen zaizkit egunak; eta asteak eta hilabeteak, dagoeneko bi hilabete eta aste bat zuengandik milaka olatuetara eta gu kostarik gabeko herrialde batean. Ezin zuen kresalezko besarkadak sentitu.
Beno...
Paraguay amaitzera doa, 15 eguneko bidaia ia bost astekoa bilakatu da, dagoeneko Asuncionen gaude, hiriburuan. Ez genuen hemen gaurik pasatzeko asmorik baina herrialdea ia osorik ikusi ondoren ezin genuen ikusi gabe joan. Concepcion hirian hiru gau pasa ondoren iritsi gara. Oso gustora egon gara iparraldean eta dirudienez berora aklimatatzen ari gara. Eguerdian kalean egotea lortu dugu. trukoa bertakoei kopiatzea izan da. Tererea edaten hasi gara. Tererea mate hotza da. Argentinan eta Uruguayen ez bezala hemen ur hizoztuarekin edaten dute. Encarnacionen erosi genuen kit osoa(wanpa eta bonbila). Mate beroarekin ur litro bat edaten bada normalean, tererearekin 3 litro edan daitezke.
Concepcioneko hospedajekoak iristerakoan Itsasneri esan zioten 100% euskaldun pintak zazkala. Hemen ere Vaya Semanitaren fanak daude.
Hiriburuan Airbnb bidez lortu dugun etxe batean gaude. Sukaldatzeko beharra genuen eta etxe bat hartu dugu. Etxe xelebrea da. Zazpi bizi dira, Baionako neska bat, lau frantses eta bi Paraguayo. Etxea erraldoia da, pistina ta guzti dauka. Amelie (Baionarra) da gure kontaktua eta aste honetan bera eta bikote paraguayarra bakarrik daude. Besteak Chacon daude lanean bi asterako. Etxea erdi hutsik ez bazen nahiko luxua, Amelie gaur iparraldera itzultzen da. Bihar bertako bikotearekin geratzen gara bakarrik, 7tik 2. Euskaldunak ginelako onartu zigula aitortu zigun Ameliek iritsi ginenean, bera ez zenez egongo ez zuela inor bertan utzi nahi. Berez ostegunean ginen joatekoak hemendik baina etxea hutsik dagoenez dohainik beste gau batzuk geratu gaitezkela esan zigun asteartean eta guk onartu. Argentinara itzultzeko data definitiboa abenduak 2a, Saltara goaz. Iparraldean, Bolibia inguruan.

Gaur Acahay herrian izan gara, bertako familiari bixita sorpresa egin diogu. Elkarrekin bazkaldu eta berriz hiriburura.

Asuncionen ez dago ikusteko ia ezer eta kalean buelta batzuk eman ondoren kultur etxera joan ginen, ea erakusketaren bat harrapatzen genuen. Bi erakusketa, arpari buruzko museoa eta aurkezpen bat. Aurkezpena genero indarkeriari buruzko ikerketa baten emaitzak. « Lan munduan maskulinitatearen ondorioak genero indarkerian». Gustora egon ginen entzuten eta espero baino jende gehiago geunden. Esperantza pixkat badago hemen. Kaletik abortoaren aldeko pintadak ikusi ditugu. Astelen goizean palacio legislativo aurrean hidroelektrikako sindikatuek greba egin zuten eta nola ez, beraiekin egon ginen. Argazkian ikusi dezakezue poliziak nola babesten zuen eraikina.
Abuztuan Asuncioneko erdi aldeko kaleetan mural erraldoi poli politak egin zituzten, Latido americano jaialdian. Batzuen argazkiak igotzen ditut, batean ikusiko duzue hemengo kableatuaren magia.
Uste dut ia dena kontatu dudala, baina ziur zeozer falta dela. Ahaztu zaizkidanak zuek bete beharko dituzue nahi bezala, bidai honetan, bakoitzak berea osatu dezake.
Gabon eta besarkadak!

1 iruzkin:

  1. arratsalde on bikote, gaur ostirala da eta lana bukatu ondoren zuen berririk bazegoen sartu naiz. Gaur Abendua 2 da eta bihar euskeraren eguna horregatik gaur ospatu dugu ikastolan eta bihar Oiartzunen eta Oreretan nahiko mobida izango da.
    Datorren astea nahiko berezia da asteartea eta osteguna jai eta ostiralean zubia, aprobetxatuko dugu ostegunetik igandera Peñiskolara joateko eta pixka bat lasaitzeko.
    Atzo Naiara nerekin joan zen amona bisitatzera eta esan zidan zurekin egona zela eta ondo zaudetela berdin segi.Aita trikiarekin jo eta su, etortzen zareteneko musikari biakina izango da.
    Ondo segi eta laister arte

    ErantzunEzabatu