Kaixo denoi!
Bukatu dia oihaneko abenturak. Baserritar bizitza ez da guretzako. Goizeko 6tan esnatu eta 8tako lotara. Eguzkiaren erritmora. Lan asko egin dugu (gehixko gure ustez) baina jan ere proportzioan egin dugu, beraz ezin kejatu. Pena bikoteak ez dakiela aisialdi uneak gozatzen, esnatu-lana-jan-lana-dutxatu-afaldu-lotara. Egunero eskema berdina. Ezin esan gozatu dugunik baina gaizki ere ez dugu pasa. Unerik oberena platanoak landatzea izan zen. Bakoitzak berea. Argazkitan ikusiko dituzue landare erraldoiak. Kuriositate moduan, platanoa ez da zuhaitz bat, belar bat omen da. Fruitua eman ondoren hiltzen da, lehenago bere klon batzuk utzirik inguruan. Klon hauek landatu genituen.
Orain Carapeguan gaude. Uste dut hemen urtean lau turista pasatzen direla, denak begiratzen gaituzte arriturik. Ea lanera etorri garen galdetu digute pare batek. Hemen Suhaziren antzeko taberna aurkitu dugu eta bertan bazkaltzen dugu egunero. Menua 10000 guarany (1,66€).
Bihar mugitzen gara Acahay edo La Colmena herrira.
Besarkadak!
PD: Liatzeko tabakorik ez dugu aurkitu herrialdean baina tabakoa osorik saltzen dute. Txikituta erretzeko edo mastikatua. Eskuan daukadan hori 250gr dira. Detaile txikia ondoren etorri zen. EZ DAGO ERRETZEKO PAPERIK! Puroak egin behar dira eta dena hausten zaigu.
PD: IZEBA: Permakultura zer den Naiarak esplikatuko dizu oso ondo. Galdetu berari.
2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata
Zibilizazioan berriz
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ea asmatzen dudan: zuen nagusi horiek abizen alemanak zituzten eta arbaso protestanteak! Interneten begiratu dut zer den permakultura eta beste gauza asko bezela errezagoa liburu guaiak idazteko eguneroko bizitzan praktikatzeko baino.
ErantzunEzabatuAitak edo edozein opera zalek esango dizuten bezela puruak izterraren kontra bildu behar dira eta hobe izeterra emakumearena baldin bada, ozeake, Itsasne, badakizu. Zuek ez duzue sekulan "Carmen" ikusi ala?
Hemen neguan jarraitzen dugu, espero hor eurijasak amaituak izatea.
Pa handi bana. Izeba eta Goio.
egun on bikote
ErantzunEzabatuizebak jarri bezela hemen negu gorria iritxi da, euri zapar haundiak eta otza.
Atzoko argazkian ikusi bezela gure esku dagoren elkartaratzea izan zen eta eguraldia ez zuen batere lagundu ala ere lortu zen badia inguratzea. Aita eta bere lagunak trikiarekin inguruak animatzen eta osaba ere etorri zen panderoarekin.
Larunbatean Aritzen etxean izan ginen afaltzen eta denon partetik animoak eta batzuen inbidia ere bai.
Ondo jarraitu eta laister arte.
Bai, bai, esango nuke negua iritxi dela, botzen ai den zaparrak ez dute bate enbidiyik kusi ttuzuten hoyekin! jejeje.
ErantzunEzabatuAi bikote, bada denbora ez nula zuen bloga irakurtzen, (4 jarraian letu ttut!) ta ez denbua ez nakalako, inbidi handigiya maten nazutelako! kabroiak!
Gu aurrea guaz proiektuakin, biño geo ta gorrua da, ta erabaki seriyuk hartzia tokatzen ai zaigu... energia asko kentzen digu egunero, biño lasai, motibaziyuak lenengo egunin bezela jarraitzen du ta. Arrera oso ona eukitzen ai da ta inguruko jendiak asko animtatzen gattu, asike dena mateko asmukin jarraitzen dugu.
Biali zuen energia on hoi, berra dugu ta! Muxu bana!!