Kaixo denoi!
Encarnacion hirian jarraitzen dugu. Dagoeneko 6 egun daramazkigu hemen eta gustora gaude. Hotel merke bat aurkitu dugu eta sukalderik ez daukagunez egunero kanpoan jaten ari gara. Pizza, kebab (falafela dago), enpanadak (12 enpanada 2€), ... Ostiralean begano batean bazkaldu genuen. "Qi, Hogar Vegano" kartel bat daukate etxeko sarreran. Jatetxe bat irekitzeko asmoa daukaten bikote bat dira eta dirua lortu bitartean beraien etxean preparatzen dute janaria eta ondoren bakoitzak berea ematen du. Eskaerak watxap bidez egiten dira. Astelenean asteko menua bidaltzen dute eta horrela aukeratu dezakezu. Jende ez-begano askok eskatzen omen dute sanoa delako eta horregatik menu normala edo light dago aukeratzeko. Lengo asteko eta aste honetako karta atxikituko ditut ikusteko. Beganoentzako nota, hemen denek ezagutzen dute happycow, beraz hor bilatu behar da non jan.
Janaria alde batera utzita, ostiralean hemen record guinness bat egin zen eta guk parte hartu genuen. Ordu bat egon ginen gure eskuekin papera pintatzen. Eskuekin aztarnak eginez kolore ezberdinez koral bat marraztu genuen. Goizean ikastoletako milaka ume elkartu ziren eta 7km neurtzen zuen marrazkia egin zuten, baina horrek ez zueb rekorreako balio. Arratsaldean hasi ziren serio marrazten. Marrazki berdina egin behar zen, diseinu bakarrekoa. Beraz oso motel zihoan dena. Guk 18;00tatik 19;00ak arte lagun genuen eta oraindik 300m bakarrik zeramatzaten. Azkenik gaueko 4tan lortu zuten helburua; 1198m. Aurreko errekorra 1km batekoa zen. Saiatu naiz baina ez dut sarean marrazkiaren argazkirik lortu, pena pso simple ta polita zen. Errekorraren kontu hau dena protesta baten barruan dago. Hiri honetan ez dago kultur ekintzak garatzeko, bultzatzeko, erakusteko lekurik eta kultur talde batek udalari presioa egiteko erabili du guinness. Antzoki bat eskatzen dute. Ea lortzen duten, merezi dute.
Gaur Mate enpresa batean egon gara. Prozesu osoa esplikatu digute. Hemengo neguan biltzen da, aire beroko tximiniak erabiliz tita batean erdi leortzen da eta lehen aldiz errotatik pasatzen dute. Zati handitan utziaz. Ondoren 12-24 hilabetez jasotzen da, hemen ere ardoa bezala, denbora gehiago utziz kalitate obeagoa. Eta azkenik errotan guztiz txikitu eta ontziratzen da. Saltzeko prest.
Argentina, Brasil eta Uruguayn matea ur beroarekin hartzen da baina Paraguayn ur hotzarekin eta TERERE deitzen diote. Hemengo beroakin ezin obeto sartzen da. Ke bizio! Gaur oparitu dizkiguten muestrekin matera erostekotan gaude. Kosta zaio baina azkenean gu ere erori gara matearen atzaparretan.
Ahhh.. Kanping berria erosi dugu. Ea honek gehiago irauten digun. Aurrekoa bigarren eskukoa erosi genuen eta aurreko jabeak akabatua utzi zuen.
Besarkadak eta muxuak!
PD: Naiara, zu Argentinako Chacoan egon zinen eta gu Paraguayko Chacoaz ari ginen. Bolibian ere badago Chaco zati bat. Eskerrik asko!
Vegano eta kosher? A ze nahasketa!
ErantzunEzabatuItsasne, lotsaz beterik nago. Aste honetan Oihana ibili da eskolan Gurseko txangoa prestatzen ETA EZ NUEN EZAGUTU! Eskerrak berak ni baino buru hobeagoa duen...
Beste alde umeak goizean 7km margotu bazituzten nolatan errekorra 1,198 kmkoa da? Zer gertatu zen beste 5,802 kmekin? Umeak margotutakoak ez dute balio?
Hemen berri gutxi. Azterketak amaitu dira eta Felipe II erregea monarkikoa zela jakin dut. Hain jarraian idazten duzuenez ez digu denborarik ematen berriak pilatzeko, ez Indiako garaietan bezela. Beraz eta jakinik Holanda protestante kanibalez (kalbinista ordez) beteta dagoela euria hasi baino lehen agur esango dizuet.
Pa handi bana. Goiok idazten ez badu ere arreta osoz irakurtzen ditu zuen abenturak.
egun on bikote
ErantzunEzabatuBerriro astelehena eta berriro ikastolako ordenagailuan.
Hego haizea dabil eta hosto denak dantzan eta gure mizpirak lurrean, aurten haundiak eta oso goxoak egin dira, ain goxoak txoriak ere guztokoak dituztela eta asko eta asko zuhaitzean kozkatuak daudela.
Aita oiartzungo Lartaun koroan kantari hasi da eta atzo elizan abestu zuten bertako organoa oso ona omen da eta harren inguruan egin zen ekintza batean, aita oso guapo zegoen dena beltzez jantzia baino ez nuen argazkirik atera zuei bidaltzeko.
Gainerakoan dena normal amona beti bezela (triste) eta Garazi bere urtebetetzeak ospatzen, aste bukaera hau amarekin eta hurrengo igandean aita eta gurekin.
Ondo jarraitu eta muxu asko asko
Kaixo Enaut Garazi naiz, zemuz zoazte? Oso gustora ikusten zaituztet pozten naiz. Ondo pasa eta Maite zaituztet!!! Zaindu.
ErantzunEzabatu