2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Oihanean permakultura lantzen

Yeup denoi!
Bost egun oihanean. Kostako zait, bizipen hau, hitzez bakarrik deskribatzea baina hemengo sare konexioari ezin zaio gehiago eskatu. Pseudo-wifia edukitzea luxu bat da dagoeneko. (zuhaitz baten tontorrean mobil bat plastikozko kaxa baten barruan. Argindar kable batekin ez itzaltzeko)
Has gaitezen!
Larunbatean Puerto Iguazutik Ciudad del Estera joan ginen, badaezpada denbora askorekin. Hemengo poliziak oso oso oso korruptuak dira eta aduanan gauzak lapurtzea ohikoa omen da. Beldur pixkatekin joan ginen, ez dugu ezer baliozkorik motxilan baina auskalo. Gure kasuan aduanan bi minutu igaro genituen, seilua jartzeko kolan. Motxila ez ziguten begiratu.
7 ordu busean igaro eta karreterako gurutze batean jeitsi ginen, Yeguarizo - Cruze Cantera. Bertatik 3 kmra dago etxea. Iluntzear zegoen eta akojonatzen hasita geunden ea galduko ginen. Mirariz (artzai ebanjelistari esker, seuro!) kotxe bat zegoen gurutzean eta gure etxe berdinera zihoazen. Kotxez egin genuen bidaia eta egun argiz ezagutu genuen gure etxea izaten ari den 10 hektareako oihan zatia. Bikoteak hemen urtebete darama bizitzen eta oraindik gauza asko falta zaizkie eraikitzeko. Gure kanpina jartzeko "partzela" txiki bat daukate etxetik 100m-ra. Ez da etxea ikusteb bertatik eta oihanean bakarrik gaudela ematen du. Zirraragarria benetan! Ea argazkiak igotzen ditudan hurrengoan.  Bikoteak permakultura bultzatzen du eta horregatik ia terreno osoak oihan bezala jarraitzen du. Fruituindoz betetzen ari dira eta baratz txiki bat ere badute.
Tximeleta pila bat, tximuak, intsektuak nonahi,... Bioi mozkitoek odol hustu gaituzte.
Etxea egiten jarraitzen dute eta horretan lagundu diegu, peoi moduan.
Argindarra badute baina besterik ez. Ura euritik hartzen dute. Teilatuko desaguea deposito batera bideratuaz.
Atzo gauean ekaitza izan genuen eta kanpina ondatua dugunez euria sartzen hasi zitzaigun. Korrika dena jaso eta beraien etxera. Bertan igaro dugu gaua. Eskerrak!
Ostiralean bagoaz, Paraguay ezagutzera. Hemen ia ez dago turismorik, ea nola moldatzen garen.
Besarkadak paradisu begano honetatik!

2 iruzkin:

  1. egun on
    aste bukaera luzea izan dugu, lau egun asteartean Santu Guztien eguna zela eta astelehenean zubia izan dugu, aita eta biok igandean LigroƱora joan ginen eta bertan lo egin dugu. Bidean Eunate eta Obanos bisitatu genituen, santiago bidea egin zenutenean txirindaz pasa zenituzten, LogroƱon giro ederra zegoen eta ondo pasa dugu.
    Beti esan da Ameriketan egun hau fuerte ospatzen dutela, zerbait ikusi dezute?
    Bilbon pintxo beganoen lehiaketa izan da, telebistan ikusi eta segituan zuetaz gogoratu ginen.
    Amona beti bezela eta gu ondo gaude.
    Ondo jarraitu eta laister arte.

    ErantzunEzabatu
  2. A ze piura izango zenuten munduko polizia korruptoenak ere zuetaz ez intersatzeko. Dena den nik esan bahar banu polizio korrupto horretan lehiakide asko daude, asko!

    Barkatuko duzue inorantzia baino zer da permakultura? kultura permititzen duena? Hori konbeni zaigu, hori.

    Hondarribian neguan sartu gara eta atera ditugu berokiak eta botak. Nire gurutzadara antikontsumistan tranpotxoa ia egin nuen, gona bat erosi dut internetez dantzarako esanez azken finean hori beharrezkoa dudala "festival de fn de curso"rako eta Goiori kobratuko nioka Olentzero opari gisa. Kaka zaharra! oraintxe jaso dut emaila: Agortuta dago. Enpin antikontsumista izaten jarraitu beharko.

    Goraintziak, tximu, tximeleta eta mota guztietako xomorrei.

    Pa handi bana. Izeba eta Goio

    ErantzunEzabatu