2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Zertan zabiltzate hemendik?

Egunero-egunero egiten digute galdera hau. Paraguayoak ez dute turistarik espero, ez dute beraien herrian ezer interesanterik ikusten. Ia ez dugu informazioarik herrialdeari buruz baina oso gustora gabiltza. Herriz aldatzean ez dakigu zer aurkituko dugun hurrengoan eta horregatik lo egiteko lekuan beti berdina esaten dugu: "gau bat geratuko gara eta herria gustatzen bazaigu gehiago".

Encarnacionen ere horrela ibili gara. Azkenean astea pasa dugu bertan. Asteazkenean mugitu ginen. Villarricara joateko asmoz baina bertako couch-ak beste "okupa" bat zeukan eta astebukaeran iristeko gomendatu zigun. Bidean gau pare bat pasatzea erabaki genuen. Lehen gaua Yuty-n igaro genuen. Herri txiki eta tipikoa. Paraguayko zaharrenetakoa (1600 inguruan sortua). Bere garaian indarra edukiko zuen baina gaur egun ez dauka ezta karretera asfaltaturik iristeko. Euria egiten duenean bus zerbitzurik ez dago.
Bertan bizitu genuen une feministak emozionatu gintuen. Parkean geunden afaltzen eta herriko mutilen futbol partidua ikusten. Mutil gehiago zeuden jolasteko zain. Hemengo herrietan ez dago beste ezer egiteko eta atxalde-gau partean parkean biltzen dira ia denak. Ba hortxe geunden partidua ikusten eta amaitu zenean neska kuadrila batek hartu zuen zelaia eta jolasteko zain zeuden mutilak tonto aurpegiz eta pixkat moskeatuak geratu ziren. Beraien txanda zen eta jolastera etorri ziren. Eskubaloi partida bat jolastu zuten eta martxa. GARAIPEN txikia baina garaipena azken finean. Gizonen lurraldean sartu ziren eta beraien lekua aldarrikatu eta lortu zuten. Zorionak nexkak!
Bertan pentsio familiar batean egin genuen lo, earra, argazkia gure gelakoa da.
Hurrengo goizean lainotua zegoen zerua eta euria hastear, bidea lokaztuko zelakoan goizean bidaiatu genuen Caazapara. Probintziako hiriburua delako geratu ginen baina ez dago ezer bertan.
Ostiralean iritsi ginen Villarricara eta Luisen zai egon ginan. Anestesista da eta lana bukatzean etorriko zela gure bila, kirofanotik watxapeatu zigun, mobilan oso adiktuak dira hemen. BMW batean agertu zen, ke nibel. Bere etxera joan ginen eta beste couchsurferra oraindik bertan zebilen eta lurrean egin dugu lo hiru gauez. Oso ondo zaindu gaituzte Luis eta bere emazte Marciak. Hemengo beste errealitate bat ezagutu dugu. Aberatsen mundua. Luis 2. Mailako futbol talde bateko presidentea da. Igandean Marciaren gurasoekin bazkaldu genuen eta pikatzeko txorizoarekin, Jaguahu (txakur beltza) edaria atera zuten. Sorpresa Kalimotxoa zen. Earra! Guk patata tortila egin genuen bazkarirako eta kostata baina exitoa eduki zuen. Pila bat kostatzen zaie gauza berriak probatzea. Arratsaldean Marciaren amaren pelukerira joan ginen eta Marciak ilea moztu zigun bioi. Berriz kazkamotz gaude.
Luisek hemengo korrupzioaren berri eman digu eta oso lotsagarria da egoera. Harrigarriena, gobernuan dagoen Partido Coloradoko afiliatua dela bera ere. Hiru egunetan ezer onik esan ez duen arren beraiei buruz. Wikipediaren arabera bozka daukaten pertsonen 50% baino gehiago dago afiliatua partidoari eta horregatik beti berdinak irabazten du. Eskuindarrak eta kontserbadoreak dira. Hemen zeozer lortu nahi baduzu afiliatua izan behar duzu, dena izenez doa eta hori mundu guztiak daki. Afiliatu edo kanpora joan ez dago beste aukerarik. Oposaketak ere tongo hutsak dira. Hori dena penagarria da baina hauteskundetako bigarren aukera indartsuena ultra eskuina izateak borobiltzen du. Garai batean hegoamerikako herrialderik garatuena zena, hiltzen ari da urtero eta dena herriaren ignorantziagatik. Horrek gogorazten dit hemengo aurrek jasotzen duten ikasketa eskasa. Egunean 4 ordu bakarrik daude eskolan. 11tarako lIbre daude. Horrela ezin da herria salbatu.
Encarnacion osoan liburu denda bakarra ikusi genuen eta kuriosidadez sartu ginen. 50 liburu ere ez zeuzken. Hemen ez da ezer irakurtzen. Orain hasi omen da pixkat aldatzen, ea egia den.  Gure babesa emateko liburu bat erosi genion. Luis de la Vega kazetari paraguayarrak idatzitako saiakera-ikerketa:Heridas del labrador. Realidades politicas y economicas del Paraguay contemporaneo. Gozatzen ari naiz. Pena hemengoek ez dutela irakurriko. Poztekoa norbaitek idatzi izana eta argiraratu ahal izatea. Esperantza pixkat nonbait...
Villarrican antzerkira joan ginen. Kultur etxeak antolatua eta dohainik. Triple alianzako gerra ondorengo emakume presoen historia. Ez zitzaigun gehiegi gustatu.
Atzo, astelehena, bikotearekin bazkaldu eta Coronel Oviedo hirira mugitu ginen. Hemen gau bat nahikoa genuen baina hiru igaroko ditugu. SLOW PARAGUAY egiten ari gara. Etzi iparraldera joateko asmoa dugu, Concepcionera. Ea zer moduz beroarekin.
Lehenego argazkian Encarnacioneko Qi beganoan erositako Parmesano beganoa jateb ari naiz. Oso oso goxua. 3 otordu bakarrik iraun zigun. Dimension begana web orriko errezeta omen da.
Besarkadak denontzat eta mila mx komentarioak uzten dituzuenontzat, kriston ilusioa egiten duela jakin ezazue.

5 iruzkin:

  1. Aspaldi zuen berririk gabe ta... goizeroko errepasoan, hau poza!! Gaur mezu berri bat aurkittu degu!! Segi holaxe dsfrutatzen!! Besarkada erraldoi bat hiruon partez. Mxmx

    ErantzunEzabatu
  2. Arratsalde on, normalean astelehen goizetan ibiltzen naiz baino gaurko bilera aldatu digute eta neukan tartea zuen berri izateko erabili dut.
    Honera bat batean negua iritsi da, euria,otza eta elurra Bianditzen.
    Etxean kalefazioa pizten hasi gera.
    Atzo amona erori eta aita larrialdietan ibili zen baino ez du autsirik beraz dena ondo.
    Gaurko notizia Rita Barbera (gogoratzen zeate zein zen?) bihotzekoa eman eta hil dela, lehen lapurra baino hil ondoren pertsonaje ona eta garrantzitsua bihurtu da.
    Bueno gaurkoz hori da dena, azkar azkar banoa etxera zapatillak jantzi eta lasai egotera.
    Muxuak

    ErantzunEzabatu
  3. "con el paraguas de asunción la rica caza pájaros el coronel Oviedo" Paraguayko hiriak gogoratzeko aspaldiko sistema nemotenikoa.

    Irakasle aldetik asko hunkitu nau kultura eta eskolaren beharraz egiten duzuen panegirikoa snif,snif. Ojala nire aingerutxuak ere konturatzea lortuko banu.

    Gainontzekoan nire berri bakarra aste honetan alkatearekin bilera dugula gure museo proiektua dela eta, ez dakit Eñaut gogoratuko den proiektuaz eta Elenaz. Urrungo idaztean kontatuko zer esan digun.

    Eta denetik apur batez ari garenez, komodo xamarra zuen Luis hori, ezta? Partido Kolorauko korruptzioaz kexatzen ba baino bada ez bada afiliatu ea zer lortzen duen. Komodo, oso komodo. En fin ez dut nahi nirekin haserretzea zuen lagunetaz esanten dudanagatik beraz ixilduko naiz.

    Ondo segi eta urrungo arte

    Pa handi bana.

    ErantzunEzabatu
  4. Parmesano geixio jan berko zu, txupatu xamarra ikusten zaizu Eñaut... jejeje.

    Atzo EgiLuxen bazkaltzen izan giñan, biño zure faltan enittun babarrunak eskatu, gindillak sobratzeko etzun merezi...

    ErantzunEzabatu