2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Barkatu, La Colmenarako busa?

Horrela hasi zen hiru egun iraun dituen elkarrizketa. Bai, hiru egun.
- La Colmenara doan busa? Laxter dator?
- Bai, 30 minutu barru.
- Eskerrik asko!
Exeri ginen ondoko bankuan eta busaren zai geratu ginen.
- Barkatu berriz, duda daukagu nora joan, Acahay edo La Colmenara. Zein gomendatzen diguzue?
- Ni Acahaykoa naiz eta ze esango dizuet.
- Guk ere Acahay nahiago genuen baina hospedajekoak esan digute ez dagoela lo egiteko aukerarik herrian.
- Hori egia da.
- Orduan, La Colmenara goaz ta lixto. Eskerrik asko!
Berriz bankuan eseri ta busaren zai geratu ginen.
- Hemen datorren bus hau hartu behar duzue.
- Eskerrik asko. Pena zure herria ez ezagutzea.
- Nire etxean lo egin dezakezue nahi izan ezkero, baina ez dut uste nahiko duzuenik.
- NOSKI BAIETZ. Zihur zaude?
- Bai bai etorri lasai
- Oso ondo. Eskerrik asko! - Busera igo ginen - Bi Acahayra.
Horrela ezagutu genuen Miriam. Paraguayko pertsonarik jatorrena. Bere etxean egon gara hiru egun. Hasieran gau bakarra izan behar zuen.
Sei seme-alaben ama. Bi gizonek abandonatua. Bakarrik familia aurrera atera duena eta jarraitzen duena. Alaba zaharrenak 35 eta gazteenak 12 urte. Alaba zaharrena Madriden bizi da eta bertako lanetik hilabetero bidaltzen dituen 100€ak familia salbatzen du. Amak ez du lanik egiten etxetik kanpora. Etxean ez da geldirik egoten.
Familiak bete-betean onartu gintuzten eta 24 orduak elkarrekin igaro genituen. Paraguayen famili bat daukagula esateraino. Guarania ikasi dugu. Bertako sukaldaritza. Piqui Volley jokoan jolasten.
Guk paella egin genien lehen gauean eta patata tortilla bigarrenean.
Azkenean ez dugu La Colmena ezagutu baina ez zaigu axola.
Bertatik Villaricara joan behar genuen baina bezperan albistegian ikusi genuen garagardo azoka hasi berria zela. 20mila pertsonako Oktoberfest bat. Hotelak gainezka omen daude aste osoan. Ke librada! Mapa hartu eta bidaia aldatzera. Plan berria Villa Florida herria.
Iritsi ginen eta herriko hospedaje,  hotel, etxe partikular guztietan galdetu genuen eta dena oso garesti. Turismo aberatsa ibiltzen da nonbait. Berriz karreterara eta lehenengo busean Encarnacionera. Paraguayko hego hegoan gaude. Argentina ikusten da Parana errekaren bestaldean. Hemen bost egun geratzeko asmoa dugu. Hiria ikusi, ondoko herriak bixitatu ( ez goaz jesuiten ruinak ikustera. Sentitzen dut izeba)

Paraguayn ia bi aste daramazkigu eta beste bat gutxienez geratuko gara. Oso gustura gabiltza. Bero gehiegi egiten duen arren dagoeneko guretzako (34-38 gradu egunero) eta uda ez da iritsi oraindik. Iparraldera (Chaco) joan nahi genuen baina hemengo beroa ikusita. ... Abortar mision! Iparraldean ia ez da inor bizi, oso baldintza gogorrak dira bertakoak. Ezetz asmatu zeintzuk bidali zituzten bertara? eta gaur egun bertan sufritzen jarraitzen dute. Hemengo indigenak. Hemen kriston diskriminazioa jasaten dute, oso gaizki tratatzen dituzte.
Beno... Besarkadak denontzat, gaurkoak bero-beroak doaz!

5 iruzkin:

  1. Ze earra planak ustekabean aldatu ta halako jende jatorra ta eskuzabala bidean topatzea!!

    Besarkada haundi bat hiruron partez!! Mx

    ErantzunEzabatu
  2. Eta zergatik ez dituzue jesuiten misioak bisitatuko? Zuen aurreiritzien aurka misio horiek izan ziren kooperatibismoaren aintzindariak eta indigenak zurien enkomiendatk salbatu zituztenak! Eta gainera amerikar barrokoa ez da nolanahi ahaztekoa, puñeta!

    Hemen daramagun astearekin gustora trukatu nituzke hemengo euria eta 11º zuen eguzki eta 30ºengatik "sieskediosdapanaquiennotienedientes"

    Gainontzekoan Goiok euskera praktikatu behar duela eta zuen bloga "favoritos"en jarri du beraz hemendik aurrera berak bere komentarioak jarriko ditu.

    Pa handi bat azterketan murgilduta dagoen izebaren partez.

    ErantzunEzabatu
  3. Bikote! Ni Chacon eon nitzan 3 hilabetez!! Ez dakit zeoze interesgarriya don han ikusteko, ez bainun turismoaik in, biño kontaktuak ber battuzute sayatu natteke...

    Mx!!

    ErantzunEzabatu
  4. arratsalde on bioei
    berriro astelehena eta berriro ikastolara, goiza presaka eta orain momentu lasai bat daukadanez zuen berriak irakurtzera.
    Atzo Behobia Donosti laisterketa izan zen, gendez gainezka beti bezela. Guk kotxea Errenderian utzita amona bisitatzera oinez joan ginen eta izugarrrizko giroa zegoen bide guztian.
    Zuen istoria irakurri ondoren garbi dago borande ona daukanak beti badula zerbait emateko naiz gutxi izan bikain andre horregatik.
    Ondo segi eta jarraitu idazten naiz lanean gaudenak inbidiaz egon.
    Laister arte

    ErantzunEzabatu