Yeup denoi!
Puerto Iguazun jarraitzen deu oraindik. Eguraldiak ez zuen huts egin eta bi egun etxean pasa genituen deskantsuan eta euriari begira balkoitik. Ederki etorri zaigu, gehien bat netzako. Ezker belauna minberatua daukat eta luzaketak eginez pasa ditut azken egunak. Orain askoz obeto daukat, baina asteartean kojo neon. Bizitza sedentarioaren ondorioak. Azkenean bi gau gehiago geratu gara hemen. Etxean lekurik ez zeukan guretzat eta hostel batera mugitu ginen ostegunean.
Paraguayko bus hordutegiak bilatzen erotu gara interneten eta azkenean ez dugu ezer lortu, beraz muga pasa behar izan dugu estazioan bertan galdetzeko. Ostegunean egin genuen Ciudad del Esterako egun pasa. Hiri hau Paraguayko bigarren handiena da. Brasilekin muga egiten du. Argentinatik Paraguayra joateko ez dago zubirik eta Brasiletik igaro behar da. Busak Braailen geratzen ez direnez aduanan ez dira geratu beharrik. Argentinan sartu, Brasil airean pasa eta Paraguayn jeitsi. Paraguay, Argentina eta Brasil baino askoz merkeagoa da eta mugako hiria behobia erraldoi bat da. Imajinatu ze erokeria den, hego-ameriketako merkatu handiena da. Hiriaren zati oso handi bat zentru komertzialez osatua dago eta kale guztietan postuak daude, zoko-bazar erraldoi amaigabe bat bilakatuaz hiria. Iritxi orduko agobiatu ginen. Ez dago hitzik esplikatzeko. Ia mundu guztia elektronika erostera doa. Mugikorrak, bideo kamarak, go proak, ... Muga gurutzatzeko beti kolak daude.
Bertan eguna pasa genuen eta jatetxe begetariano - begano batean bazkaldu genuen eguneko menua. Earra! Paraguayra iritsi eta 3 ordura lenengo aukera beganoa. Jatetxearen jabearekin egon ginen hizketan eta 20 urte baino gehiago daramatzate bere emazteak eta berak jatetxearekin. Dagoeneko bi dauzkate. Aupa!
Eguzkitarako txapela eta bixera, euritarako xira luze pare bat eta hortzetako pasta. Horixe gure erosketak.
Gaur, ostirala, egun handia izan da. Ur jauziak ikustera joan gara, azkenian. Buaaaaa!!! Zer da hoi! 270 ur jauziko parkea. Argazki pila dazkagu eta batzuk sartuko ditut. Egun pasa earra egin dugu eta nire belaun ibuprofenotuak ez dit molestatu. Egun hauetako euriangatik ur pila zegoen.
Amaitzeko, aurrekoan ahaztu zitzaidan anekdota. Mercedesko kanpinan geundela bertako pastore ebangelista pasa zen eta gurekin hitz egitera geratu zen. Nahiz eta guk ez genuela sinisten esan, gure bidaiagatik errezatu genuen hirurok, berak esan eta guk errepikatu. Gure bidaia bedeinkatu zuen.
Bihar 7:30tan daukagu Paraguayrako busa. Ea zemuz rancho bizitza?
Itsasnek bere blogean ez du diarioa egiten eta informazio gehiago nahi badezute bertan daukazue. Uruguayko monografiko txukun bat egin du nahi badezute.
Besarkadak eta mxk!
2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala
Agur Argentina
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Azkenean aurrea hartu didazue, zuek bi zintzilatu eta ni enteratu gabe, dena den jakin ezazue garraio moteletan ez duzuela nire errekorra hautsi: 21 ordu 500 km egiteko!
ErantzunEzabatuMugako hiriari dagokienez argazkia ikusteak hutsak ni neu agobiatu nau, eta hori nire hitza betetzen ari naizela eta kontsumismo "tximua" daukala. Baino gogor eusten dut... oraingoz.
Asko pozten gara jakiteaz ondo zaiudetela eta gustora pasatzen ari zaretela. Esango digue zer moduz moldatzen zareten esku fin horiekin baserri lanean.
Goio deika dut bazkaltzeko beraz errepasatu gabe zintzilitauko agurra, barkau ortografi akatzak.
MXK Izeba eta Goio