Kaixo denoi!
Primero un aviso a los que no sabeis euskera. Itsasne ha creado un blog en castellano. Se llama el otro lado del txarko ( elotroladodeltxarko.blogspot.com)
Beno, irrikitan eongo zeazte jakiteko gure autostop saiakera eta couchsurfing esperientzia, ba..... Dena EARKI!
Montebideon azken egunean, agur moduan, JATETXE BEGANO batean afaldu genun. Etxe onduan zegoen eta ezin nun beraiei babesa eman gabe alde egin. Oso jatorrak. Urtebete daramate dagoeneko eta esan ziguten Montevideon beste bat badagoela. Ke subidon!
Arratsaldean etxeko neskek beste egun batzuk geratzeko eskeintza egin ziguten, dohainik, baina Punta del esteko etxea onartua genuen eta ezetz esan genien. Larunbatean Burdel Poetikoa zeukaten etxean eta gonbidatu gintuzten, emozinaturik nago oraindik. Etxea erotismoz dekoratzen da eta poetak "erosi" ditzazkezu eta gerala eraman, bertan beraiek olerkiak rezitatzen dizkizute begietara begira. Bakoitzak show propioarekin. Buaaaa preparatu denak, beraiekin kontaktuan jarriko naiz eta EHn egin behar dugu.
Ostegun goizin alde egin genun busez Piriapoliasea eta herri polit hau ikusi ondoren errepidera.
Lehen saiakera.....
4 minutura dagoeneko kotxe batean geunden. Uajajaja GORA URUGUAY
Punta del Esten Irenerekin topatu ginen eta bere apartamentu enanoan (sukalderik ere ez du) lo egin genun. Ostiralean kanpinera joatekoak ginen (Brasileko mugatik gertu) baina egun osoa euritan pasa zuen. Zorionez Ireneren etxean lo egin ahal izan dugu beste gau batez. Atzo bere gurasoak ezagutu genituen eta oso feeling ona eduki dugu beraiekin. Atzo elkarrekin afaldu genuen eta gaur goizeko 8tan gure bila pasa dira ondoko herriak ikustera joateko.
Irene Anarko-begetariana da eta uruguay talde antiespezisten historia eta egoera kontatu dizkigu. Hemen ere iraultza martxan dago!
Gurasoei asko gustatzen zaie sukaldatzea eta gaurko (larunbata) sukaldaritza begano tailerra antolatu dugu. Joannes, Nerea, Maddi,... hau irakurtzen ari bazarete, sukaldaritza tailerrak aurrera darrai!
Gaur familia elkartu gara bazkaltzera eta azkenean gurasoen etxean gaude lotan. (Irenek gaur Txileko mutil bat jasotzen zuen couchsurfing bidez eta ezin genuen bertan geratu)
Bidaiak bizitza propioa hartu du eta guk askatasun osoa emango diogu, ea nola doan hazten.
Bihar kanpinera goaz, santa teresa parke naturalera. Bertan lasai eta naturakin armonian 2 egun igaro ondoren CaboPoloniora joango gara, bertan ere couchsurfing konfirmatu digute gau baterako. Hostel batek denboraldiz kanpo lekua eskaintzen dohainik couchsurfing bidez. Hori bai enpresari jatorra! Leku hau ere parke natural bat da eta berez ezin da bertan bizi, baina hippy asentamendu bat dago bertan eta beraiekin lo egin daiteke. Ez dago argi-indarrik bertan. Beraz egun batzuk inkomunikaturik egongo gara.
Mxk denontzat!
PD: Irenen familiak etbsat ikusten dute etxean eta Vaya semanitan jarraitzaileak dira. Itsasnei Maite deitzen diote.
Ayouu
Egun biyoi
ErantzunEzabatubeti bezela pozik zuen abenturak irakurriz, dirudienez munduan nik uste baino begetariano gehiago dago, suertea izan dezute.
Hemen udazkena ederra egiten ari da eta gaur hasten da garagardoaren feria, bihar jai eta aprobetxatzen saiatuko gera.
Gaur arratsaldean aitak eta bere lagunak trikitrixa joko dute amaonaren zentroan, Naiara ere joango da laguntzera eta amona ateratzera, ia dena ondo ateratzen den.
gaurkoz bukatzera noa beti bezela norbait daukat atean zain nerekin hitzegiteko eta.
Laister arte
Kaixo:
ErantzunEzabatuEz gaude ohituta zuk hainbeste eta hain jarraian idaztera eta batzuetan "kapitulo"ren bat atzerapenekin irakurtzen dugu.
Asko pozten gara "toó er mundo es güeno" esaldi bat baino dela jakiteaz edo, bahintzat, zuek zortea duzuela eta onenekin topo egiten duzuela. Espero horrela jarraitzea.
Hondarribian aldaketarik ez, kontsumismoaren "tximua" nitaz jabetzen ari da baino momentuz tinko mantentzen naiz, eskerrak ama Ixiarren beroki bat eman didan eta armairua irekitzen dudanean zerbait berria ikusten dudan.
Portzierto ze esan dizute Montevideon Carlos Gardeli buruz? Nongoa zen ?
Goraintziak Goioen partez.
MXK
Kaixo bikote!Asko pozten nau zuen berriak irakurtzea, munduko ate ugari irekiak daudela jakitea eta bizitza planfikatu gabe bizi daitela gogoratzea! Zuen argazkiei begira,otu zait atlantikoa gu beste aldera begira egiten dugula..beharbada, fisterra edota galizako edozein herritan hego mendebaldera begiratu ezkero,gure begiradak ozeanoaren puntu batean aurkitu lirateke! Besarkada handi bat biei! Leo
ErantzunEzabatu