2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

10 egun... Iguazura iritsi berriak

Kaixo denoi! A ze poza zuen antsietateak, gaur yonkienari re monua kenduko diodan txapa sartukout. 10 egun 8 leku. Mila gauza kontatzeko. Amaieratik hasita gaur Puerto Iguazura iritsi gea eta Airbnb batean gaude, 3 gau geratzeko reserbarekin. Kriston ekaitza hasi da gaur eta 3 egunetan ez du geratzeko asmorik, bihar horrela jarraitzen badu estantzia luzatzen saiatuko gara. Ur jauziak "ondo" ikusteko 6-8 ordu behar dira eta ez dugu euritan egiteko asmorik.
Beno eta galdezka ariko zarete, zergatik ez du idatzi? Alpertu al zaigu? Itsasnekin 24 ordu ta zuetaz ahaztu al naiz? Ba, EZ! Erantzun zuzena ondorengo parrafoan...
Azken berriak San Gregorio de Polancotik idatzi nituen. Gogoratzen? Uruguaytik.  Bertatik Salto hirira joan ginen eta han 2 egun igaro genituen. Bertan jaio zen Horacio Quiroga idazlea. Bere mausoleo-museoan egon ginen. Argazkia etxe sarreran da. Uruguay eta argentinan ia museo guztiak dohainik dira, ke gustazo! Quirogaren amaren etxean dago museoa eta bixita gidatu egin zigun bertako langileak. Aitona euskalduna zuen gidak eta "egunon aitona" eta "gabon aitona" esaten zekien euskaraz. Baztan aldekoa omen zen aitona. Beno, mesede bat eskatu behar dizuet. Quiroga etxean munduko ia itzulpen guztiak dauzkate eta Euskarazkoa falta da. Hitz eman nien bertako langileei etxera itzuli orduko bidaliko niela euskarazko edizio bat. Gutxienez bi liburu itzulita badaude ( azkenak 2010 euskadi saria eraman zuen). Norbaitek nire partez liburua bidali nahi badie, idatz nazala eta helbidea bidaliko emailez. Eskerrik asko! Eta ezagutzen ez dezuenak ez galdu aukera irakurtzeko bere liburu bat.
Agurtzerakoan esplikatu zigun Uruguayko iparraldera euskaldun asko etorri zirela eta Salto herrian euskal etxe bat dagoela. SALTOKO EUSKALDUNEN TALDEA. Lokala bixitatzera joan ginen eta bertan zeuden, pintura klasean. Erdi lotsatuak ate jo genun eta barrena. Beraiekin hitz eta pitz ia 4 ordu igaro genituen, nola ez merendola ta guzti.
Saltotik Argentinara itzuli ginen. Cincordia hirira. Bertan lo egiteko asmoa geneukan baina couch surfingak kale egin zigun eta oso garestia denez hiria, bus bat bilatzen hasi ginen gauez bidaiatzeko. Iparraldera zihoan edozeinek balio zigun. Estazioko lehiatila guztiak mareatu ondoren erabakia hartu genuen, Corrientes. Denbora egiteko Concordia bixitatu genuen. Herriko plazan ekintza feminista batean muegildu ginen. Argentina osoan izan zen borroka eguna. Asteazken beltza deiturikoa. (Berrian atera zen notizia). Hemengo feminizidioa salatzeko eguna izan zen, Argentinan 28 orduro emakume bat hiltzen dute. #niunamenos eta #vivasnosqueremos lelopean manifak egin ziren eta Concordiakoan jende pila pila bat geunden. Hurrengo goizean Corrientesera iritsi eta lo egiteko leku bila hasi ginen, guk kanpina fitxatua geneukan baina itxita zegoen eta ezin bertan lo egin. Hostelak super garestiak. Merkenera joan ginen eta pena emanez deskontua lortzen saiatu ginen, zeozertan laguntza beharko zuela eta gu prest geundela lana egiteko baina dena alperrik. Beraz eguna herria ikusten pasa genun eta hurrengo egunian berriz karreterara. Corrientes probintzian Ibera Parke naturala dago eta munduko bigarren "humedal"ik handiena da, gipuzkoa 20 aldiz. Bertan milaka animali daude eta horrek turismoa erakarri du eta oberena parkea ikusteko herri oberenean campinga dago. Colonia Carlos Pellegrini izena du herriak eta parkearen barruan dago. Egunean bi minibus daude eta bidea oso txarra da bertara iristeko. 120km = 3 ORDU. Minibusak Mercedes herritik ateratzen dira eta bertara joan ginen esperantza pixkatekin busa hartzeko. Iritsi ginenerako eguneko bi busak alde eginak. Eskerrak bertan camping munizipala dagoela. Denda montatu eta herri ikustera. Hurrengo goizean busa 7tan geneukan. C. C. Pellegrinira eguerdirako iritsi eta gure ametsetako kanpinga! Ay ama! Paradisua. Lakuaren onduan, txori exotikoz betea, ... Bertara joan ginenez ezin animaliak ikusi gabe joan. Lantxa eskursioa egin genuen. Yaguareak (kokodriloak), Carpinchoak (munduko marruskari handiena), Oreinak, milaka txori ikusi genituen, ni penarekin geratu naiz ala ere. Anacondak eta artz txingurri jalea ikusi gabe geratu garelako. Iguazuko etxea reserbatu nuenean ez nintzen konturatu egutegi ingelesa zuela Airbnb-k eta horren erruz egun bat lehenago hartu nun. Beraz lantxan insolatu ondorengo egunean kanpina berriz motxilara eta iguazurako bidaia gauez. Eta hau guztiagatik ez dut eguneratu bloga. Denbora falta! Egunero txikituak lotara. Kanpinean 11 ordu egin genituen lo, imajinatu ze nekatuak geunden. Orain iguazu relax. Usteut bi egun etxean sartuak pasako ditugula ekaitzagatik. Ahhh... Hemendik Paraguayra goaz. Dagoeneko lotu dugu nekazari batekin astebeteko elkarlana. Eta a ze sorpresa: familia veganoa da! Eta 10 hektareako super rancho bat dute fruitondoekin. Ea zenbat denbora igarotzen dugun beraiekin. Gizonaren informazioa nahi izan ezkero Douglas Frutarky bilatu sarean. Ondo gaude eta hilabete igaro denean hasierako grinarekin jarraitzen dugu. Besarkadak denontzat! Urrena Paraguaytik!

1 iruzkin:

  1. Egun on bikote, oraingoa bai kronika luzea eta argazkiak ikusi eta enbidia sartzen da baino hemen ere ez gaude gaizki. Udazkena oso polita egiten ari da ia ez du euririk egin. Larunbatean babarrun jatea izan genuen nere lengusuekin eta Luziak aste bukaera lagunekin pasa zuenez Garazi gurekin egon da ostirala gauetik igande arratsalde arte.
    Igandean Ikastolak 50 urte betetzen zituela eta egun guztiko jaia izan zen plazan.
    Hemen denak ondo gaude ( amona beti bezela) eta pozik zuek alai ikusita.
    Horrela jarraitu eta laister arte.

    ErantzunEzabatu