Kaixo irakurle eta komentarista guztioi!
Argazkitan ikusi dezakezue zein ondo pasatzen ari garen baina alare txapa pixkat sartuko.
Igandean 2. autostop saiakera egin genuen. 2 ordu eta erdi eguzkitan igaro ondoren EZERREZ. Eguzki festa eduki genuen, argazkian ikusi nazakezue jertsia txapela ta guztikin, insolazioaz libratzeko. Azkenean korrika bus estaziora. Parkera berandu xamar iritxi ginen eta bertan galduta ibili ginen ezin asmatu kanpina non jarri behar genuen. Bertan ederki igaro ditugu 2 egun. Sua partzelan bertan egin daiteke lurrean aurkitzen diren adarrekin eta kanping gasa ez dugunez, horrela sukaldatu dugu. Salbaje total! Ni bezalako piromanoentzako paradisua. Lehen gauean bakarrik geunden. A ze luxua. Kontuan hartuta udaran 20mila pertsona egoten direla. Gau magikoa! Izarrak, suaren txinparta eta gu. Militarrek kontrolatzen dute parkea eta hemengoak horkoak bezain intelektualak dira. Gau bakarra ordaindu dugu, naiz eta guk esan bi zirela. Earra!
Asteartean berriro karreterara. Ia bi ordu ondoren hartu ziguten autostopean. Kabo polonioko "sarreran" utzi zigula esan zigun baina oinez hasi ginenean, ejem ejem 20 km falta ziren. Krisi momentua! Eskerrak Errandonea jaunak salbatu zigun. Berez berak 5 km bakarrik egin behar zituen kotxez baina pena eman genion ta 20km-ak egin zituen. Eskerrik asko!
Kabo polonion oso ondo. Uste baino handiagoa da eta pixkat esplotatua dago baina lasaitasuna 100% transmititzen du. Hostela beteta zegoen eta salan lo egin genuen. Ezin kejatu dohain izanda. Bertan Andoaingo neska bat topatu genun eta behakin igaro genun eguna. Pena gauean zerua lainotu zela eta izar festa galdu genuela.
Hemen kosta amaitutzat eman genuen eta barnealderako martxa hasi. Hemen bus zerbitzuak montevideotik zentralizatuak daude eta horrek asko luzatzen ditu bidaiak. Gure kasuan ia ezinezkoa bilakatu zuen. Mvd-tik 5 ordura geunden eta joan nahi genuen lekura beste 4 ordu zeuden. Lo egiteko lekurik gabe ez ginen ausartu gauez iristera eta MVDko etxeko neskei idatzi genien. Arazorik gabe onartu gaituzte berriz eta dohain gainera. Dagoeneko etxea dugu Uruguayn. Berairekin 2 egun pasa ditugu eta gaur San Gregorio de Polanco herritxoan gaude. Laku erraldoi baten ondoan eta Uruguayen herdi-herdian. Gaur hoteltxo batean gaude baina bihar kanpin munizipalea goaz. Denboralditik kanpora itxita dago eta dohainik lo egin daiteke.
Azken astean bi gau bakarrik ordaindu ditugu eta eskerrak! Ze garestia den Uruguay!
Ez badago plan aldaketarik 5 egun geratzen zaizkigu hemen. Laxter Argentina eta Iguazu.
Besarkadak denoi!
PD: azken argazkiak punta del esteko couch surfing aren gurasoak dira. Sukaldaritza tailerrekoak.
2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala
Uruguay: kostatik barnealdera
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
kaixo bikote
ErantzunEzabatuZure itxura argazkian ikusita ez da arritzekoa autorik ez geratzea kaputxarekin bizarra bakarrik ikusten zaizu.
lehengoan esan bezela aita eta bere lagunak amonaren zentroan egon ziren trikitixa jotzen eta gero Naiara eta osaba ere aritu ziren. Han denak oso kontentu ( taldearen izena Pio y su grupo) eta hurrengo egunean( hemen jaia) joan ginenean denak aitari kaso egiten.
Amona lehenengo egunean oso pozik baino hurrengo egunean emozio ondoren ezin zitun begiak ereki ere, ala ere igandean hobeto zegoen.
Gaurkoz besterik ez ondo jarraitu eta muxu pilo bat biontzako.
Kaixo:
ErantzunEzabatuKaixo eta agur dena batera. Azterketaz gainezka nago eta tarte bat egin dut zelta eta bisigoduen (ez bisiguak, beren artean txisteak eginten dituzte eta gero konturatu gabe azterketan eskapatzen zaie) tartetxo bat egin dut zuek agurtzeko.
Pa handi bana eta goraintziak Goioren partez. Eutsi goiari.
Ei! Alpertzen hasiak, ala? Aste hontako atalaren zain gaude.
ErantzunEzabatuEgunoon bikote!
ErantzunEzabatuAspaldi zuen notizirik gabe ta azkenean idaztera animatu gara.
Jakin dezazuela egunero "actualizar" ematen diogula zuen blogari, abentura berriak irakutzerko zain jejeje.
Asko pozten gaitu ondo zaudetela ikustea, eta couchsurging/autostop...etb funtzionatzen hasi direla ikusteaz. Pazientzia pixkat besterik etzen behar ;P
Egun guztiak 100%ra disfrutatzen jarraitu :) Muxu haundi bat!
Ai-ai-ai... alpertzen hasiyak zazte onezkio... oan dela egun batzuk 3 kronika jarraian irakurri berra euki nun, ta oan eztut topatu ezer berriyik... kabendio...
ErantzunEzabatuBa gu re ez gea gutxiyo izango inbidiya maten! ni re autostop iten ibili naz ta super konduktore wapua dakat oan! Kantabrian izan gea Obradoreko makinaria beira eta Ikerrek eaman nau furgonetan!! ze zoragarria den kopilotoen bizitza.
Bua, ta coachsurfingeko eskariya renobatu naute, ta beste urte betez gera naiteke Lartzabaleko pixuan! jejeje.
Hau da gure rutina zirraragarria! muxu bana bikote!