2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Montevideon 7 egun

Kaixo denoi!
2 aste etxetik urruti. Azkar doa denbora eta horrela jarrai dezala, seinale ona da ta.
Hemendik mila gauza kontatzeko, ea ez dudan ezer ahazten. Lehenik esan oso juxtu kalkulatu genuela dirua ta hileko dauzkagun 400€ak ez dutela ezertarako ematen. Uruguay oso garestia dela abisatu ziguten baina argentinaren pare dago gaur egun eta horrek argentinako bidaia laburtu araziko digu. Hemen lortu dugu lehenengo couchsurfinga eta horrelakoetaz baliatu beharko dugu gure ekonomia pixkat saneatzeko. Oraingoz egunero etxean sukaldatu dugu eta etxetik kanpo ez dugu ezer dastatu.
Montevideora itzulirik oso gustura gaude Silvana ta Noeliaren etxean. Oso neska jatorrak dira eta askatasun oso gabiltza.
Ostiralean Marcha de la diversidad izan zen eta hantxe egon ginan manifan, LGTBQ mugimenduari gure babesa ematen. 2 eguneko feria ere bazen eta bertako txarla batean izan ginen. Transexualen egoerari buruz entzun genituenak oraindik unkiturik gaituzte. Jakin ezazue hemen trans baten bizi itxaropena 35 urtekoa dela. Argazkiak dauzkagu egun horretakoak. Usteut testu amaieran agertuko direla (mobiletik idazteak dauzkan mugak). 75000 pertsona geunden manifan.
Astebukaeran Pratimonioaren eguna izan zen eta 48 orduz museo guztiak dohainik ipini zituzten. Larunbatean 6 lekutan egon ginen eta txikiturik itzuli ginen etxera. Dohainik ezin ezetz esan! Liburutegi nazionalean, ihauterien museoan, gazte eta nerabeentzako etxe batean, Solis teatroan,...
Earra!
Astelenean 3 ordura dagoen Colonia hirian izan ginen. Oso polita eta turistikoa baina oraindik turistak iristeko hilabete pare bat falta direnez lasai lasai eon ginen.
Jakin ezazue Uruguayko kosta benidorm bezala dela eta hemengo udaran (urtarrila) Brasileñoz, Argentinoz, betetzen dela. Gu ostegunean goaz zona hori ezagutzera. Punta del estera. Oso leku garestia da baina bertako batek couchsurfinetik onartu gaitu bere etxean gau bat igarotzeko. Eguna Piriapolisen pasako dugu eta ondoren autostop bidez iristeko asmoa dugu.
Aegazkietan ikusi ditzazkezue La Plata(Argentina)ko euskal etxea eta hemen aurkitu dugun euskal jatetxe bat, Patxaran jatetxea. Jakin Montevideon Euskal Erria kalea dagoela.
Mxk denoi eta besarkadak!

3 iruzkin:

  1. Latza duk kalian izena!! ole uruguaxossss!! aurreko atalian e idatzi dit diskuittuta asike eztit txapik sartuko. ongi ongi pasa ta disfrutatuuuu!!

    ErantzunEzabatu
  2. Earki zabiltzate, pareja!! Segi disfrutatzen!

    Muxuak.
    Ekaitz, Hur, Lierni

    ErantzunEzabatu
  3. Ze ondo dijo bidaia!!! lasai diruarekiko Bolivian aurreztuko dezute Argentina ta Uruguain gastatutakoa ;) todo se compensa...
    Muxu handi bat biontzat!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu