2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Bolibiaruntz

kaixo denoi ta URTE BERRI ON!

Hilabete pasa zaigu "lanean" ta astelenean bukatu genuen. Ez dugu ia ezer egin hemen egon garen denboran. Hirian paseatu, irakurri, afari erromantikoak egin, jendearekin berriketan orduak igaro, argentinoei mania pixkat hartu, jolastu, parranda bota, argentinoei mania gehiago hartu,...
Gabon gaua igaro ondoren agobiatzen hasiak geunden eta Cafayate herrira eskursioa egin genuen. Egun bakarra genuen jai baina bi gau pasa genituen. Motxileroak urrun nahi genituen eta hoteltxo batean egin genuen gure kabia 48 orduz. Ze ondo! intimitate pixkat nahi genuen eta gure zorteak, hotel osoa guretzat eman zigun. Bakarrik geunden. Pilak kargatu genituen eta berriz buelta Saltara. Cafayate oso leku ederra eta gomendagarria.
Urtarrilak 4ean krisi txiki bat eduki genuen eta ia hemendik joan ginen baina "arazoa" joan zen eta oso ondo bukatu dugu hostelean. Beste bolondres batekin ez genuen jarraitu nahi eta bera urtarrilak 1an zihoanez aguantatzen egon ginen, baina egunero "bihar noa" esaten zuen eta azkenean 4an joan zen. Eskerrak! Bera joan eta beste hiru berri sartu ziren eta beraiekin oso oso ondo. Orain 6 bolondres gaude eta hori aprobetxatuz 15a baino lehenago mugitu gara.
Atzo, asteartea, motxila egin eta iparralderantz abiatu ginen, Tilcara eta Iruyara. Argentinari agurra egiteko eta bertatik Bolibiako mugara bi ordu daude.
Zortea ez dugu beti gure alde eta atzo errepidea moztu zuen lur-jauzi bat egon zen. Herri bat lurpean utzi du, bi hildako, 1000tik gora ebakuatu, 10mko lokatza,... eta gu errepidean notizien zai. 24 ordu igaro ditugu bidea irekitzeko zain baina alperrik Saltara itzuli gaituzte eta egun batzuetan bidea moztua egongo da. Horregatik plan aldaketa dugu. Eguna hostelean pasako dugu eta gaur gauean Bolibiara goaz zuzenean, beste bide batetik. Norbaitek mapan bilatu nahi badu, muga Aguas Blancas herritik igaroko dugu. Ez da muga ohikoena baina La Quiacakoa moztua dagoenez, giro ederra aurkituko dugu bihar bertan.
Beno, berriz motxilak bizkarrean, errepidea gure zai eta boltxikoak mapaz eta hordutegiz beterik. Eta nola ez, Bloga eguneratua mantentzeko promesarekin.
Ondo segi!
Agur Argentinari!
Besarkadak denontzat!

2 iruzkin:

  1. Urte berri on bikote!!! lasaiago geratzen naiz atzokoa telebistan ikusi eta gero!!!

    Muxu handi bat!

    Saray

    ErantzunEzabatu
  2. BUenoooo! A ze desastrea!!! Oain arte ez dizuet ezer idatzii! Baina gogatu asko gogoatu naiz zuetaz, eh? ez pentsa! Argazkiak ikustea besterik ez da behar.. gero eta zoriontasun aurpegi handiagoa duzute! Irribarreak, erlajazioa ... nola pozten naizen hain ondo ikusteaz zuek! Lasai EƱaut, Ikatz Kalea bere hortan dago. San Tomas egunean egon nintzen parrandan eta musika berdina, jende berdina... 2004 itzuli nintzela ematen zun.. jajajajajaj. Hemendik dena ondo! Lan ta lan! Muxu handi bat bioi eta orain bezain ondo jarraitu!
    Lide

    ErantzunEzabatu