kaixo denoi!
Arratsaldeon Bolibiatik!
Tarija hirian gaude. Bi egun autobusetan lotan igaro ondoren iritsi ginen Bolibiara. Esan bezala A. Blancasetik igaro genuen muga. Bermejoko zubia oinez gurutzatu genuen, beste lau argentinar eta frantses batekin. Herriko bus estazioan separatu ginen ondoren, bakoitzak bere ibilbidea genuen. Guk Tarijara zetorren busa hartu genuen. Anekdota bezala kontatzeko esango dizuet Bolibian ordu bat gutxiago dela, orain 5 ordura zaudete, eta guri ahaztu egin zitzaigun ordua aldatzea muga igaro genuenean. Busak 9etan edo 12:30tan zeuden eta gure ordulariak 9:30ak markatzen zituen. Azken momentuan konturatu zen norbait eta juxtu juxtu hartu genuen 9tako busa.
Tarija Bolibiako andaluzia bezala ezagutzen da, egiten duen eguraldiagatik eta arkitekturarengatik. 2000mko altueran gaude eta guk nabaritu dugu "nekea". Iritsi ginen egunean 13 ordu egin genituen lo. Bidaiako errekorra. Egia esan Bolibiak esportatzen duen irudiarekin ez du zerikusirik hiri honek. Argentinako edozein hiri izan daiteke. Fast food jatetxeak, kriston skate-parka, break dantzariak, mega center zinema erraldoia, hemengo herritarrak ez dira txikiak, oso hiri aberatsa da,...
Lotarako lekua Couchsurfing bidez lortu genuen. La Cupula kultur zentroan gaude. Kultur ekintzak egin eta artistei lotarako lekua eskeintzen die zentroak, hostel txiki baten bidez. Kaleko artisau eta malabaristaz betea dago. Leku berezia. Zentroa eta hostela, proiektua sortu duten bikotearen etxean dago, beraien jardinan.
Larunbatean afaria antolatu zuen Kupula zentroak, hiriko mugimendu sozial ezberdinetan dabiltzan jendea elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko. Jabeak hosteleko guztioi gonbidatu zigun afarira dohain, guk ere egoera ezagutzeko eta aportatzeko. Oraindik haserre nago jendiakin! Hostel osotik, 15 pertsona, Itsasne eta ni bakarrik joan ginen. Besteak parrandara joan ziren, afaria alkohol gabekoa eta begetarianoa zenez, ezer interesgarria beraientzat......
Ni berriz emozionaturik nengoen afarian, gu izan ezik beste guztiak bertakoak zirelako eta gainera aktibistak, gehienak ekologistak. Hemen pachamama sakratua da. Bolibiako ekoaldea, komunitate, bio eraikuntza,... ia guztiak pasa dizkigute, oso interesantea izango da hemengo bidaia. Atzo egun oso ibilbidea nola egin preparatzen igaro genuen. Gaur Potosira joango gara, 4000mko altueran, onartu beharra daukat urduri nagoela "mal de alturagatik", ea zer moduz. Hemen bazpare koka ostoak erosiko ditugu abiatu aurretik.
Besarkadak denontzat!
2017(e)ko urtarrilaren 15(a), igandea
Tarija, La Cupula eta Pachamama
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
kaixo bioei
ErantzunEzabatuaspaldiko partez hemen nago zuei idazten ikastolako ordenagailuan, telefonoz egin dezaket baino erasoagoa da hemen eserita egitea.
lehengoan esan bezela otza egin du eta orain frio polar frente bat omen dator eta denak izututa gaude. Larunbatean elurra egin zuen mendian eta oraingoan ikusiko dugu nora iristen den.Europa guztian eman da eta errefugiatu batzuk hil dira eta besteak oso gaizki pasatzen ari dira.
Etxean ez dago berririk denak ondo gaude amona ere bai, zuetaz gogoratzen da eta gogoratzen da biok joan zeratela eta ia noiz etorriko zareten galdetzen du.
Animo eta kontatu nolako esperientzia den 4000 metrotara
egotea.
Muxuak eta laister arte
Kaixo, bikote
ErantzunEzabatuHau da hau marka. Eguberritako oporretan egunero begiratzen eta ezer eta orain itzulerarekin azterketan murgilduta nagoen honetan ala! BI.
Ama Ixiarrek esan bezela hemengo berri bakarrak oporren amaiera eta hotza. A ze mira egiten dudan zuek manga hutsik ikusita. Gainontzekoan ezer berririk ez, ez eta azterketako anka sartzeak.
Eñaut, jendearekin haserretzea zure interes berak ez dituztelako energia txarrez/gaiztoez betzeko bestetako ez da, beraz bibliak dioen bezela "perdonales porque no saben lo que hacen" eta kitto. Pentsa horrela zuek aukera gehiago eta denbora gehiago izan zenuten aktibisekin hitz egiteko eta zuk esan bezelakoak badira ziur galdera txoroak besterik ez zituztela egingo eta zuek gauza interesante askotaz enteratu zarete, ez al da hala?
Beno Pa handi bana Hondarrabitik. Goiok dio Itsasnerentzat beste pa bat eta Eñautentzet besarkada.
Urrungo arte.