Kaixo denoi!
Zmz pasa dituzue zero azpiko egunak? Guk altueran hotza pasatzen ari ginela idatzi behar nuen baina horkoarekin konparatuz epel gaude. Potosin gauean 2-4°Cra jeixten da temperatura baina ezin kexatu 4000mra hori epela da. Egunean 15°Cra irixten da eguzkiari esker.
Ahaztu gabe Zorionak Donostiar guztioi. Eskuminak Suhaziko martir guztiei! Aupa zuek!
Altueran zer moduz jakin nahiko dezue, ba... erdi-purdi. Oxigeno falta lehen unetik nabaritu nuen nik, Itsasnek askoz obeto eraman zuen. Asma edukitzearen zensazioa antzekoa izan behar du, arnastu eta arnastu eta ezin asetu. Lehenengo eguna ondo igaro genuen, arnasketa masiboak kenduta noski, baina bigarren egunean buruko mina iritsi zen eta ez zen joan koka ahoratu genuen arte. Guk 5 osto sartzen ditugu eta lixto, bertakoak 15-20, horrek korrika jarri behar zaitu. A ze energia ematen duen. Orain Sucren gaude, ia.3000mra eta askoz obeto baina nekea segituan etortzen da.
Potosin hiria ezagutzeko tour bat egin genuen, eta eskerrak. Historia pila dauka hiriak eta ez badizute esplikatzen dena galtzen du hiriak. Paseatzeko ez du ia ezer politik baina gidarekin marabillak azaltzen dira leku guzietan. Bazenekiten Barrio Vasco zegoela Potosin? Bere garaian euskaldunak omen ziren hemengo aberastasun ia guztien jabe eta espaiñolek ez omen zuten begi onez ikusten hori eta batalla asko egon ziren. Gidan hitzetan "El que no sepa euskera, que se muera!" omen zen garai hartako oihua eta sasi irrintzi bat bota zuen esaldiaren amaieran.... Euskaldunak ez ziren beste Iberiar guztiei, Vicuña deitzen zien, ez dakit zergatik. Vascongadas contra Vicuñas. Bixitan ere kontatu zigun Potosiko "bankua" kolonia garaian munduko bigarren aberatsena zela, imajinatu zenbat lapurtu zuten kolonoek. Inoiz itzuliko ez dena, tamalez... Potosi bere zilar minengatik da ezaguna, 500 urte daramatzate, El Cerro Rico zulatzen, gaur egun jarraitzen dute kooperatiba txiki batzuk. Mendia desagertu arte ez dira geratuko eta dagoeneko geratzeko eskatzen ari dira eragile batzuk. Unesco berak ere patrimonio titulua kentzeko amenaza egin du. Hori guztiagatik eta indigenentzako mendi sakratua denez, ez genuen minetara egiten den bixita ia derrigorrezkoa egin.
Bi gau bertan igaro eta ostegunean Sucrera mugitu ginen. Bolibiako hiriburura... Oso polita eta gomendagarria. Gustora gaude hemen eta 5 egun geratuko gara.
Hemen irabazi asmorik gabeko elkarte bat ezagutu dugu, Kondor. Eskursioak egiten hasi ziren gida bolondresekin duela hamar urte eta duela lau urte jatetxe-taberna begetariano bat ere ireki zuten eta rokodromo bat (probatzen utzi ziguten). Atzo, bertan bazkaldu genuen eta janari guztia ekologikoa da eta ahal duten einean bertako ekoizleei erosia. Horrekin loturik, eskeintzen dituzten eskursioen ezberdinen artean, guretzat interesgarriena, hiriko ekoizleen baratzak bixitatzea da. Gaur egin dugu bixita. Proiektua uste baino txukunagoa, ikasketarik eta errekurtsorik gabeko emakumeentzako da, formakuntza eta dirulaguntzak ematen dizkiete eta baratzak ematen duena beraiek jateko eta saltzeko da. Gaur egun 13 emakume (13 familia) dabiltza lanean. Dena era organikoan egiten dute eta gauzak birziklatzen artistak dira. Informazioa elkar trukatzen ibili gara eta kontsumo taldeen ideia asko gustatu zaie, ea martxan jartzen duten. Gure formakuntza baratzeko prozesu ezberdinetan banatu dute eta goiz oso igaro dugu "lanean". Amaitzeko baratzeko produktuekin osaturiko bazkari mundiala. AUPA NEXKAK! Oso gustura egon gara beraiekin eta gure eskursioarekin ekonomikoki lagundu dugu proiektua, kondorrek ordaintzen denaren %50 ematen du eta bestea langileentzako.
Oraingoan argazki pila bat dauzkagu, hor doaz batzuk.
Ondo segi!
Besarkadak denontzat!
Aupa bikote!!
ErantzunEzabatuEarrak Bolibiako kontuak! Ea birikak pixkanaka ohitzen zaizkizuen!
Besarkada erraldoi bat hiruon partez!!
arratsalde on bikote
ErantzunEzabatuHemen beste urteetan bezela ostiraleko afarian lagunekin danborrada jo genuen eta aste bukaera izan dugu ajiak pasatzeko.
Inguru honetan otza egin du baino elurrik ez baino mediterraneo inguru horretan 103 urte omen zen ez zutela elurra ikusi eta orain asko eta asko egin du ostegun gabean 500 pertsona geratu ziren karreteran ezin pasarik eta gaua kotxetan pasa dute,dirudienez gauzak aldatzen ari dira.
Ikastolan haur berriek matrikulatzeko garaia da eta hemen gaude atzo aurkezpena, gaur ate irekiak dena konbentzitu nairik onenak gerala.
Etxekoak denak ondo gaude, bueno aitaren izeba Romualda hil da, Gaizka eta Asierren amona,91 urte zituen esan daiteke urte batzuetan disfrutatu duela.
Zuek ondo pasatzen jarrai eta kontuz kokarekin.
Muxuak
Kaixo:
ErantzunEzabatuZuek bazenekiten garai batean gazteleraz norbaiti estimua azaltzeko "vales un potosí" esaten zela?. Zuek ere "valeis un Potosí".
Antza denez bakoitzak bilatzen duena topatzen du, nire joan-etorri guztietan ez ditut sekulan hainbeste jatetxe barazkizale eta begano topatu. Pozten naiz hainbeste jende jator eta ekintzaile ezagutzen ari zaretelako eta ideiak hartzen gero hemen aplikatzeko?
Niri dagokionez urtea hasi dut Paul Lafarguren jarraitzalea eginez (Marxen suhia) "El derecho a la pereza", aste osoa daramat etxea itzuli, sofan etzan eta "the big bang theory"ren atal zaharrak ikusten. LOMCEak desesperaturik nauka. Hori beste batean kontatuko.
MXK bientzat.
Beno-beno, hemen kontatu ber badia penak ni re animatzen naz... ba pasta munduan guztiz murgilduta jarraitzen dugu, bakizute emporio bat sortzea ezta hain errexa... ta pixkat ebaditzeko ne anayan ta koñatan abenturak irakurtzen ttut ta askoz okerro sentitzen naz... en fin, medikaziorik errezetatu behar badidazute koka izan dadila! jejejeje.
ErantzunEzabatuMxuak bikote!!
PD: ama txantxa da, eh... jejejeje