2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

A Cochabamba me voy!

A COCHABAMBA ME VOY
A COCHABAMBA SEÑORES
CANTARAN LOS RUISEÑORES
A COCHABAMBA ME VOY
¡INTI!

INTI Pa'alla
INTI Pa'aca
INTI pal norte
INTI pal west
Cuidado con la CIA
que vienen los gusanos
no maten a Regis
y vamonos hermano

RATATATATA, se le perdieron
RATATATATA, aparecieron
RATATATATA, era mentira
que se acabaron las guerrillas
¡Salpica tu sangre negro!

Bolibiako muga gurutzatu genuenetik ezin burutik kendu Victor Jararen abestia. Itsasnek ez zuen ezagutzen eta ya buruz ikasi du. Cochabamban gaude. Gaur iritsi gara, duela ordu bat eta interneta lortu bezain laxter idazten ari natzaizue. Hemen uste baino zailagoa da wifia edukitzea lo egiten dugun lekuetan eta kalean oso leku pijotan bakarrik eskeintzen dute, horregatik igaro zaizkit egunak idatzi gabe. Egunak bakarrik ez, hilabetea ere joan zaigu... Ahaztu gabe ZORIONAK URTARRILEKO GUZTIOI! Izeba, Ainara eta Lide. Norbait ahaztu bazait barkatu.

Kaixo denoi!
Bolibian jarraitzen dugu zapatilen suelak gastatzen. Herrialdea ondo ikusten ari garen sentzazioa daukat. Azken egunak ekialdeko eskualdean pasa ditugu. Chiquitanian. Bertan ere jesuiten misioak daude eta menonitez betea dago. Laburbilduz erlijioa eta bero pila pila bat. Baina gustatu zait. Gaueko minimoak 25°Ckoak dira, imajinatu egunez. Eguzkitako krema eta repelentea gure lagun minak izan dira bertan. Ez dago ia motxilerorik inguru hauetan baina Bolibiarrek gomendatu ziguten eta kaso egin behar.

Seguruenik inork ez du Santa Cruz de la Sierra hiria ezagutuko baina Bolibiako jendetsuena da, hiru milioi biztanlerekin. Hazi eta hazi ari den hiria da, duela ez asko La Paz-en biztanle berak zeuzken eta orain ia milioi bat gehiago dauka.
Bertan egon ginen hiru egunez eta bioi asko gustatu zaigu. Oso hiri kaotikoa da baina dena ordenatua dago eta zentzua hartzea kostatzen den arren denak bere lekua dueka konturatzen zara. Dena kalean egiten dute. Hemen bizi zaitezke leku itxi batean sartu gabe. Merkatu erraldoiak dauzka eta bertan dena erosi eta lortu daiteke, DENA. Merkatuetan paseatzen ibili gara, laberinto erraldoiak balira.

Bolibiako ihauteriak oso ezagunak dira. Otsailan bukaeran dira baina Santa Cruz-en pre desfilea ikusteko aukera izan genue. Bi ordu iraun zuen eta oso polita eta koloretsua izan zen.

Argazki batean itsasne kalean lotan ikusiko duzue, ez genuen gaua kalean pasa baina busak Samaipatan goizeko 3tan utzi zigun eta eguna argitu bitartean kuluxka bota zuen. Bertan bikote Poloniar bat elkartu zitzaigun eta bost egun elkarrekin igaro ditugu.

Bolibiak bihotza lapurtu digu! Gainera oraindik Bolibiako ederrenak edo bisitatuenak diren lekuak geratzen zaizkigu.

Beno, laxter idatziko. Hemen egun batzuk igaroko ditugu eta dirudienez hostalean wifi ona daukagu.
Besarkada denoi!

3 iruzkin:

  1. Jope!!! Aurrea hartu didazu, Victor Jararen kanta zuk jartzen baduzu, ze geratzen zait nire asteroko pedanteriarako? Bueno, bai Chéren hilobia ikustera joateko asmorik bai al duzue? Ché, hor Bolivian akabatu zuten, La Higuera deitzen den herri batean.

    Mila esker nire urtebetetzeaz gogoratzeagatik.

    Ostegunean oso eguraldi ona egin zuen eta jakina denez "Kandelaria bero, negua da gero" (gaur pedanteria bikoitza), orain sekulako ekaitza dugu kazkabarra eta guzti eta esan dutenez "hasiera baino ez da". Ahal baduzue hor jarraitu eguraldi onaz disfrutatzen beste hilabete pare bat.

    Asteazkenean azterketa astea hasten dugu, datorren astean ez badut erantzuten "no te creas que ya no te quiero" eske nere buruarekin ariko naiz eztabaidatzen ea zer esan dudan nire aingerutxuak ulertu dutena ulertzeko.

    Beti bezela pa handi bana eta goraintziak Goioren partetik.

    ErantzunEzabatu
  2. PD: asko gustatu zait Itsasnek besakatzen duen zuhaitza, mesedez ez esan belar erraldoi bat besterik ez dela

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa bikoteeee!!!!!
    Zemuz aspaldikosss??Ikusten denez itxura txarrik ez dakazute bintzat.Eta biajiak re itxura mundiala du.Segi topea aproixten!Joe gezurra mateu hemengo bizitzako zurrunbillun gabiltzan bitartin horko argazkiyak ikustiak.Gu re pixkat hara hurbiltzeko.Erra!Ba besteik gabe muxu erraldoi bat hiruan partez biyentzat ta laster arte!!!!

    ErantzunEzabatu