2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

Txile express

Kaixo denoi!
Dagoeneko Perun gaude, Txile uste baino garestiagoa iruditu zaigu eta azkar-azkar gurutzatu dugu. Hiru egun egon gara Txilen eta bertako jendeak eskuak zabalik eta irrifar batekin hartu gaitu. Penarekin joan gara bertatik, itzultzeko promesa egin da. Baina ezin denean ezin da. Bertako egun bakoitzak gure aurrekontuaren laukoitza eskatzen du.

Orain Arequipan gaude, gaur iritsi gara eta Iruñako hiru lagunekin jarraitzen dugu, oso gustora. Hemen egun batzuk geratuko gara elkarrekin.

Desertuko zeharkaldiak aho zabalik utzi gaitu eta uste dut txapa sartu beharrean argazki pila bat igotzea izango dela hoberena, ea zuei edertasun extremo horren zeozer iristen zaizuen. Bakarrik esan agentzia guztiek ibilbide berdintxua egiten dutela eta prezioz ere antzeko dabiltzanez, gure aukeraketa gastronomikoa izan zela. Menu barazkijale oberena zeukana. Benetan ederki preparatutako janaria jan dugu desertuaren erdian eta menu begetarianoa ain zen ona, bostok aukeratu genuela aukera hori.
Gatz desertua, kolore guztitako lagunak, su-mendiak, geiserrak, flamenkoak, trenen hilerria, euskal arrastoak karteletan, gatzez eginiko hotela, ... denetik ikusi dugu hiru egunez. 4850m raino igo gara. Mila leku ezberdin.

Gozatu irudiekin!
Besarkadak denontzat!

3 iruzkin:

  1. egun on biei
    iñauteri eguna degu eta euria hasi du, atzo ona eta bihar eguaizea egingo omen du baino guk gaur behar genuen. Goizeko zortziak dira eta orain bildu behar dugu zer eta nola egingo dugun pentsatzeko. Asteazkenean Naiara eta Iker etorri ziren mozorrotzeko erropen bila, zerbait lortu dute.
    Beste gauzetan amona gelaz aldatu dute, dagoeneko ez dago bere betiko gelan, 2.solairuan dago eta beste batekin gelan. Atzo aldatu zuten eta oraindik ez dakigu nolako eragina izango duen, atzo oraindik lasai zegoen.
    Beste gauzetan aldaketa haundirik ez.
    Laister arte

    ErantzunEzabatu
  2. Puf! a ze txiste txarra euskal eraginarena....
    Ni lotsez gorrituta nago. Gogoratzen esan nuela zuek itzuli arte arropa gehiago ez erosteko botua egin nuela ?... Ba hautsi dut "super-super beherapenak zirela eta, txaketa eta zapatak erosi ditut. Zapatak arroxa dira, pentsa nolakoak diren Sebastopoleko titiriteroak (kale antzerkia egiten dute) esan didate aspertzerakoan ez botzeko beraiek aprobetxetuko dituztela bere antzerkietan... Enpin, berriro promesa egin dut kurtsoa amaitua arte ez dudala ezer gehiago erosiko. Ez alafedia!

    Eta ez dut beste berririk, aste osoko oporrak ditudala. Badakizue ondo bizitzeko: apaizak hainbeste lan, jeneral hainbeste soldata eta irakasle hainbeste opor behar omen dira eta behintzat hirutatik bat betzezen dut.

    Pa handi bana eta goraintziak Goioren partetik.

    ErantzunEzabatu
  3. kaixo, arratsalde on
    berriro ikastolan nago naiz asteartea izan eta ez izeba bezela aste osoa jai duela.
    Ikasturte onetan jai desberdin batzuk izan dira ikasturte hasieran (euskal gobernuak 80 urte egiten zituela...) eta orain bi egun izan beharrean bat bakarra izan dugu jai eta kontentu, Garazik ez du jairik izan.
    Hori dela eta aurten ez naiz Peñiskolara joan eta aita eta biok bakarrik Tolosara joan ginen.
    Ahaztu nuen zenbat gende egoten den baino eguraldi bikaina zegoen eta ederki ibili ginen. Gero Errezilen bazkaldu genuen eta etxera etortzerakoan Paseo Nuevo itxi egingo zutela entzun genuen radioan eta Haizearen orrazera joan ginen, ikusgarria zegoen olatu haundiak eta gende dezente.Gaueko notizitan esan zuten Haizearen orrazea ere itxi egingo zutela 8 metroko olatuak esperi zirelako. Gaur goiz jeki eta euria eta haizea.
    Ikusi dut zuek ere giro bikainean ibili zeratela, animo eta laister arte

    ErantzunEzabatu