2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Pobrezia ignorantzia

Kaixo denoi!
Izenburuko formula ez litzateke bete beharko mundu honetan, milaka urtez eboluzionatutako primateen erreinuan, baina tamalez Perun, eta ia mundu osoan, betetzen da. Itsasne eta ni bidaia honetan ez gara batere pobre bizi baina aurrekontu estu xamarra daukagunez, janari-hospedaje-transporte hirukotetik kanpo ez dugu ia dirurik. Horrek aisialdi-kultur ekintza guztiak dohainik bilatzera eraman gaitu azken bost hilabetetan. Uyuniko desertua gabonetako opari bezala kontatzen dugu, eskerrak familiak oparia bidali digula kontu korrontetik. Onartu beharra daukat orain arte ez dela arazo bat izan bidaian baina Perura iritsi gara eta joko arauak aldatu dira. Miloika turista jasotzen dituen herri batean gaude eta gobernuak ez du aukera galdu. Orain arteko lekurik merkeena dela uste dugu Peru. Lo egiteagatik 3€ ordaintzen ari gara eta azokan eguneko menua 1€ dago. Hori jakinik nola uler daiteke monumentu eta museo guztiak ordaindu behar izatea. Gainera ez daude hemengo prezioen eskalan. Cuzcoko leku-harri zahar bixitagarri guztiak bono batekin bixitatu behar dira, ezin dira sarrerak banaka ordaindu. Badakizue zenbat balio duen bonoak... 50€... nork ordaindu dezake hemen dirutza hori? Peruko jendearen erdiak ez, gure ustez, eta guk ezta ere. Hiru egun daramazkigu hiri polit honetan paseatzen baina ezer ikusi gabe. Bihar bagoaz, oso haserre gobernuarekin eta pixkat beldurtuak, ea Perun zeozer ikusterik izango dugun. Harri zahar inkak alde batera utzi eta gaur egungo egoeran zentratu beharko dugu. Horregatik desiatzen nago Senda Luminosari buruz zeozer ikasteko.

Beno... Orain Cuzcon gaude, Peruko hiriburu historikoa. Hemen inguruan milaka leku Inka daude, Aran Sakratuan. Bertako harribitxia Machu Pichu delarik. Cuzcon Inken historia zapaldu nahian, nola ez, kriston eliza-katedral-monasterio pila daude. Edozein ateo atzera botatzeko moduan. Nik uste nuen munduko errekorra edukiko zuela baina ez... Datorren astean Ayacuchora goaz eta bertan 33 eliz gune omen daude... Gora munduko lehen multinazionala! Edozein herri, gobernu, gizartean txertatzen abilena. McDonalds, CocaCola, Nestlek asko ikasiko zuten Vaticanotik.

Puff.. nola nagoen gaur...

Peruk ez zidan sentsazio onik ematen iritsi aurretik eta bertan ez dit asko laguntzen ari, iritziz aldatzen. Itsasnegatik ez balitz Ekuador bidean egongo nintzateke. Ez dakit zergatik den baina dena begi txarrez ikusten dut. Auskalo! Ea buelta ematen diodan...

Arequipan utzi nuen azken kronika eta bertan jarraitzea izango da onena. Hiria oso ederra da eta gustora ibili ginen bertan pasiatzen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu eta oraindik ere berdin jarraitzen du. Euri garaia da orain eta nabari da. Egunero zeozer botatzen du. Bolibian "zortea" eduki genuen. Komilekin idatzi dut zortea, Bolibiak bigarren urtez jarraian lehortea bizi duelako. Bertako euriak ez lidake molestatuko. Ur beharrean daude, hiri batzutan ur mozketak egiten hasi ziren bertan geundela. Eta oraindik negu osoa geratzen zaie, garai lehorrenak.
Arequipara itzuliaz, euriaren erruz ezin izan genuen Kolka kanoiaren trekina egin. Pena handiz amore eman genuen. Aste guztirako euria eta lainoak iragarrita zeudela jakin genuenean. Zuek gozatu dezazuen argazki batzuk hartuko ditut internetetik. Kolkak Koloradoko kanoiaren sakonera bikoitza dauka eta 3-6 eguneko trekina egin daiteke bertako herritxoak bixitatuz. Ametsetako plana! Hurrengoan...
Zortea eduki genuen ihatueriak bertan bizitu genituelako. Desfilea xumea erabat baina ondorengo apar eta hauts borroka erabat ikustekoa izan zen. Cuzcon hurrengo egunean berriz ikusi genuen. Hemengo ihauteriak guda jostagarriak dira.
Arequipatik Cuzcora etorri ginen zuzenean eta hemen jarraitzen dugu. Bihar Aran Sakratuko herritxo bat bixitatzera joango gara, bertan egun batzuk igarotzeko asmoz. Bertako ruinak ondoko mendi batetik dohainik ikusi daitezkela esan digute.

Besarkadak denontzat!
Oiartzuarrentzat animo herri galdeketan, denok parte hartzera martxoak 19an!


2 iruzkin:

  1. kaixo EƱaut
    animo, zu normalean nahiko positiboa zera, gutxitan sumatu zaitut ain haserre, baino badakit ere zerbaitekin haserretzen zeranean buelta ematea kosta egiten zaizula. Eskerrak Itsasne ondoan dezula.
    Gaur ostirala da eta denok pozik gaude naiz euria hasi.
    Datorren astean emakumeen eguna ospatzen da eta ekintza dexente prestatu dira herrian baino ez dakit baten batera joango naizen emakumen lanen erakusketa ohial bordatuak,lorez betetako indar gutxiko kuadroak...direla ikustean lehengo gauzak errepikatzen ari gerala iruditzen zait eta kontuan izan neri asko gustatzen zaizkidala
    zapi bordatuak.
    Bueno etxera noa, liburu bat hartu, telebista piztu eta sofan gozo gozo jartzea aitak afaria prestatzen duen bitartean ( inbidi pixka bat?)
    ondo jarraitu eta animo

    ErantzunEzabatu
  2. Senda Luminosa esaten duzuenean ez duzu Sendero Luminoso esan nahi, ezta?

    ErantzunEzabatu