Kaixo kaixo!
Liman gaude. Hiriburura duela sei egun iritsi ginen. Miraflores auzo aberatsean gaude. Atzo arte Couchsurfing egiten egon gara, Markoren etxean. Gozada bat izan da bera ezagutzea. Ekonomian doktoratua da eta Peruko Banku Zentralean egiten du lan. Kriston ekonomia masterra egin dugu berarekin, afal ondorengo tertulietan. Eskerrik asko Marko! Atzo jende berria zetorren eta ondoko kalean dagoen hostel batera mugitu ginen.
Ican lau egun igaro genituen. Huacachina oasira joan ginen, huaicoen biktimentzako rekolektan turno bat egin genuen, Huanuco anai-arreba batzuk ezagutu genituen (beraien etxera.gonbidatu gintuzten. Limatik bertara joateko asmoa genuen eta beraiekin aste bat pasa baina errepideak oso gaizki jarraitzen dute. Hemendik 8 ordura dago eta beraiek 3 egun behar izan dituzte itzultzeko. 3egun karreteran preso... guretzat gehiegi. Gainera gure asmoa bertatik Iquitos aldera joateko zen baina atzo esan ziguten Amazonas alertan dagoela ibaiak asko igotzen ari direlako... Abortar mision!! Beraz Liman ataskatuak gaude, bakarrik abioiz mugitu gaitezke edo hegoaldera itzuli. Interneten begira orduak igaro ondoren hurrengo astean Bogotaruntz doan abioi bat hartzea da gure aukera merkehena. 120€ Oraindik ez dugu erosi)
Pixkat lotsa emateit Peruko krisi humanitario handienetariko baten barruan egon eta kulturataz hitz egiten hastea baina errespetu guztiarekin ondorengoa kontatu beharra daukat. Callao auzoak oso fama txarra dauka, hilabete osoa daramagu entzuten bertara ez gerturatzeko, arriskutsua dela,... Markok ordea esan zigun joan beharra genuela, kultur ekimenen bidez auzoa eraldatzen ari direla kolektibo bat. Planetak alineatu zitzaizkigun egun horretan eta CouchSurfing-ean Callao bisitatzeko ekimena sortu zuen Pacok. Paco Callaoko gazte bat da, proiektuaren parte da eta gure gida izan zen auzoan barrena egun osoan zehar. Ikaragarria izan zen. Den dena ikusteko aukera izan genuen eta gainera bertako batek erakutsita. Berak esplikatu zigun nola izan zen auzoaren aldaketa. Hau dena martxan jarri duena israeldar aberats bat da, bere fundazio-enpresaren bidez, FUGAZ. Gizon honek auzoa laguntzeko eraikin erraldoi bat erosi zuen, gaur egun monumental callao bezala ezagutzen dena. Eraikin istoriko hau abandonatua zegoen eta dena konpondu dute. Bertan, bi jatetxe, hamar bat galeria, laborategiak eta bulegoak daude. Alokatu egiten dira hauek denak baina auzoan laguntzen den einean alokairua jeisten da. Artista askoren erakusketak daude baina galerietan lanean dagoen jendea auzokoak dira. Dagoeneko lau urte daramatza proiektuak eta auzoaren inguru hori zeharo aldatzen ari da baina aldaketa positibo guztiak bezala honek ere alde txarra dauka. Gentrifikazioa. Israeldarrak 50mila $ ordaindu zituen eta gaur egun 5miloi $ balio ditu eraikinak. Auzo txiroa da Callao eta galeriako bi jatetxeak garesti xamarrak,... Turismoa dator eta espekulazioa dakar eskutik...
Liman gustora gaude eta uste dut horregatik ez dugula oraindik hegazkin txartela erosi. Hemen apartamentu bat alokatzea ere pentsatu dugu baina hemendik hilabetera baliteke karreterak berdin jarraitzea beraz dudak dauzkagu. Gainera norbaitek esan zigun euriteak bukatzen direnean hasiko dela okerrena. Gaixotasunak hilko du jende pila bat. Beti horrela izaten omen da. Gauzak lasaitzen direnean hildakoen zifrak piko egiten duela. Ez dakit zeozertan lagundu dezakegun edo aberatsen modura telebistatik ikusten dugulako parte gerala uste dugun. Ez dakit zer egin dezakegun laguntzeko. Janariaren rekolektak kaos bat dira. Milaka elkarte daude, bakoitza bere aldetik, askok ez dakite nora eraman janaria bildu ondoren. Telebistak kriston sensibilizazio kanpaina egin du janari bilketen alde baina nire ustez bere inefizentzia estaltzeko erabiltzen ari da. Denon lana da! Ez da gobernuaren arazoa bakarrik, patriotismo merkea erabiliz, ... Ustel usaia dario denari... Hemen egon arren zuek bezain urruti nabari dut dena. Kaosa alde batetik eta normaltasuna bestetik... Zer egin? Nola lagundu? Horrelako kasuak gertatzen direnean beti pentsatu izan dut laguntzera joan behar dela baina urruti daudela. Oraingoan bertan nago eta galdurik aurkitzen naiz.
Beno....zuen laguntza eskertuko nuke krisi pertsonal honetan. Gomendioak, bizipenak, txisteak,...
Besarkadak denontzat!
Pd. Argazkiko estatua Hector Lavoerena da, salsa musikaria. Bere abesti batek konkistatu gaitu. La Fama. Entzun nahi izan ezkero
m.youtube.com/watch?v=nGduUmJ9sfA
kaixo Itsasne
ErantzunEzabatumomentu honetan nere ondoan lanean dagoena zure ezaguna omen da, Igone Salaberria, talde berarentzako lan egin omen dezute.Orain bi lenetan ari da,betiko lanean eta hemen ikastolan utsuneak betetzen ( aste bateko etorri zen eta hilabete eta erdi egingo ditu)
Kaixo Eñaut atzo gauean Naiararen etxean egon ginen, generadore erraldoi bat ekarri behar zuten Oiartzunera, Pasaira barkoz eta gero kamionez ( kamionak ia ehun metro zituen)eta Larzabaletik nola pasatzen zen ikusi nahi nuen.
Garraiaoa gauez egin dute, karreterak itxi eta zenbait lekutan ikusgarria izan da. Gauean 11tan abiatu zen baino Lartzabalera iristiko ordubatan izan zen, dagoeneko zerbait gertatu zela pentsatu eta etxera abiatzeko prestatzen ari ginela azaldu zen eta azkenean nere kaprotxua egin eta dena ikusi nuen.
Horko miseriaz kontatzen dezuna tristea da baino okerrena estatuak ez dakiela gauzak ondo egin, hori da tristeena, lortutako laguntza nola banatu ez dakiela esaten dezunean.
Zure krisia nekea dela usten dut eta indarrak neurtzen jakin behar dela esango dizut, zertan lagundu dezakezun badakizu? Zu gaixotuta beraiek ez dute ezer lortzen eta zerbait egin nahi badezu horko gendearekin hitzegin eta orain egin dezun bezela zabaldu gertatzen ari dena, hemen ematen du bi eguneko gauza izan dela eta dagoeneko ahazten ari zaigu, beste notiziak betetzen dute telebista Brexit, Trumpen disparateak eta antzeko notizitan murgilduak gaude.
Ondo segi, deskantsatu eta laister arte
Aupa bikoteeeee!!!!!!!!
ErantzunEzabatuPozte gattuk euriyak aurrin eaman ez izanak.Tablakin ondo ikusi dit!!ya prepatua yoz bueltakun valdezcarayn ibiltzeko!!jajaj
Hi ba aber suertia dakazuten euritikin ta biajikin seittu posible zuten.
Gu gañekun hemendik ondo.Txikiya potttolo pottolo ta gu beataz gozatzen.Muxu erraldoi bat hiruan partez!!!!!!!!