2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Icara mugitu gara

iKaixo denoi!
Piscotik Icara mugitu gara. 70 km hegoaldera. Hemen geratuko gara ostegun arte. Liman Couchsurfing bat lortu dugu baina ostegunerarte ezin gaitu hospedatu. Gure asmoa zuzenean Limara joatea zen baina Ica eta Huacachina ezagutzeko aprobetxatuko dugu. Huacachina Icatik 5kmra dagoen Oasi bat da. Oso polita eta turistikoa. Gaur egun hotel eta jatetxez betea. Bihar joango gara bixitatzera. Igotako argazkiak internetetik hartu ditut.

Igandean ez ginen auzolanera joan, erdi gaixo esnatu nintzen eta reposo eguna egin genuen. Orain hobeto nago baina tripak ez dauzkat oso sano. Itsasne gaur hasi da arraro sentitzen ea egun batzuk barru biok sano gauden. Bazpare botilako ura edaten hasi gara.

Piscotik egun pasa egin genuen Paracasera, bertan izen bereko parke naturala dago, munduko itsas txori reserba handienarekin.

Peruko krisia ez da aste honetan hasi, nahiz eta leherketa aste honetan izan den, uholdeak urtarriletik dabiltza herrialdea zapaltzen. Ica urtarrilean ur azpian geratu zen baina oraingo huaikoek ez dute ikutu. Hau bazpare idazten dizuet, interneten dauden peruko krisi mapetan Ica agertzen delako. Ez preokupatu.

Espezialistek diote apirilaren amaiera arte ez direla euriak geratuko. Limatik iparraldera errepide  asko moztuak daude eta horregatik Limatik abioi bat hartuko dugu. Oraindik ez dakigu nora baina seguruenik Kolombiara. Ikusirik kosta nola dagoen ez gara gehiegi fidatzen Ekuadorren aurkituko dugunaz.

Piscoko herriko plazan kale artea ikusten egon gara. Break dance dantzariak eta raperoak oilar borrokan. Hemengo nerabeak oso "street life" dira. Gozada bat!

Besarkadak denontzat!

2 iruzkin:

  1. Ai ama... pasa da denbora azken aldiz sartu nitzanetik! Eskerrak amak ematen naun zuen berri!

    Bai, ni re teleberriya kusita zuetaz asko goatu naz; pozten naz ongi zaudetela jakitiaz.

    Ah! eta izebak historiako hanka sartziak zuzentzen dizkizun bezela, nik ingurugirokoak zuzenduko dizkizut... jejejje. El niƱo fenomeno naturala da, ziklikoa da; aldaketa klimatikoak hareagotu besterik ez du egin.

    (joe, ze txulita sentitu nazen... jejejje.)

    Muxu pilla bikote!!

    ErantzunEzabatu
  2. kaixo bioei
    gaur ez da ostirala baino amona bisitatzea joan aurretik momentu bat daukat eta aprobetxatzera noa.
    Asko pozten gera ondo zaudetela jakin da baino nekatuak zaudeten itxura hartzen dut, kontu zuen burua eta deskantsatzeko herri bat gutxiago ikustea ez da garrantzitsua.
    Nik ez dut ezer erakusteko zure izeba eta arreba bezela baino bai notizi bat Xabi Salaberria bueltatu da, ez naiz berarekin egon eta ez dakit nola dagoen baino hemengo jendea zain dago lanean jartzeko gogo haundiarekin.
    Larunbatean San Jose ospatu genuen Egi Luzen eta amona etortzera animatu zen, bazkaltzeko orduan ura serbitzen hasi ginen baino hura egun berezia zela eta sagardoa nahi zuela argi eta garbi esan zigun.Ez genuen arkumerik jan baino ez da begetariano bihurtu geralako baizik arraia oso ona zegoelako.
    Igandean Gure Esku botaketan media %25 izan zen baino Oiartzunen %40, aitari ez esan baino Oreretak media asko jetxi zun.
    Datorren astean Korrika hasten da eta hemen gabiltza Korrika txikia prestatzen. Haurtengo musika oso alaia da baino ritmo azkarra du ikasteko.
    Laister arte

    ErantzunEzabatu