Kaixo denoi!
Gaurko kronika martxoaren 8aren inguruan lotuko dut. Denon artean lortuko dugulako iraultza feminista. Nire aportazio xumea hemendik eta urte osoa lanean dabiltzan, anai-arreba feministoi Zorionak, ez eman amore. Garaipena, beste aukerarik ez dago. Sufrimenduak ez du aukerarik eta lekurik izango, etorkizuneko mundu morean. Jantzi antiju morik!
Ayacuchon gaude, eta hemen ere matxismoak hiltzen du. Azken biktima, Evelyn Ccorahua, bere bikote oihak erahil zuen duela bi aste. Abokatua zen eta duela hilabete laguntza eskatu zuen bere bizitza arriskuan zegoelako baina poliziak ez zion kasorik egin eta 15 egun beranduago hilik agertu zen. .......... Berari dedikatua gaurko kronika.
Salaketak jartzea kostatu behar duenarekin, ametsgaiztoa okertzeko beldurrez, gainera gero horrelako erantzunak jasotzeko. Ez dago eskubiderik, polizia etxekoak konplizeak dira kasu hauetan. Ez gara konsziente, zenbat aldiz pasako den hau. Laguntza eskatu eta ezertarako.
Martxoak 8ko manifan egon ginen eta ondoren udaleko antzokian FestiMujer-en bigarren edizioan egon ginen. Bertan entzun genuen abesti baten letra dakarkizuet ondoren. Guatemalako rapera anarko-feminista batena. Letra ederra benetan baina musika gabe pixkat galtzen du. Ahal baduzue bilatu abestia eta entzun.
Rebeca Lane, Mujer Lunar:
Ni dios ni patria ni marido ni partido
Así es como nací así es como he vivido
Desde que mamá me parió a este mundo
Marcaron con rosado el color de mi rumbo
Pero mamá a mí me gusta el morado
Me gusta la poesía y la melancolía
No creo en cuentos de hadas ni en fantasías
No quiero ser de nadie yo quiero ser mía
Yo me cuento un cuento cada mañana
Abrí mis alas huí del paraíso con lilith y niñas malas
No creo en nadie que arriba esté juzgando
Soy dueña de mis actos voy improvisando
Soy mujer soy un ser lunar
Cambio como la luna de blanca a oscura
En mi vientre llevo la simiente
De mi útero nació toda la gente
Es mi sangre mensual menstrual
De donde nace la vida no de tu costilla
No vine al mundo para hacerte feliz
Ni que tus golpes me dejen cicatriz
Han pedido de mi que sea casta y pura
Que no tenga deseos y que no me quepa duda
Que mi felicidad está en la cocina
Haciendo guisos que engañen mi autoestima
Debo aspirar a estar encadenada a una casa
Estar casada con lo mejor de mi casta embarazada
Parirle hijos al sistema y si la tripa aprieta
Aprender a vivir callada la pobreza
Por cada golpe que me das se conmociona el universo
Por eso yo me defiendo por eso yo no acepto
Los príncipes que vienen a salvarme
Con piropos y dinero vienen a insultarme
Soy mujer soy un ser lunar
Cambio como la luna de blanca a oscura
En mi vientre llevo la simiente
De mi útero nació toda la gente
Es mi sangre mensual menstrual
De donde nace la vida no de tu costilla
No vine al mundo para hacerte feliz
Ni que tus golpes me dejen cicatriz
Por tener cuerpo de mujer me creen tierna
Pero me dicen perra si en la calle enseño pierna
Más que esposa la gente anda buscando una sirvienta
Mejor si calladita y con piernas abiertas
Yo soy fruta completa no busco media naranja
No soy puta ni soy santa soy lo que me da la gana
Aspiro a ser tratada como humana es lo mínimo
De este delirio colectivo me emancipo yo abdico
No asumo roles que estén preestablecidos
No te amo por tu sexo sino por lo compartido
La libertad es cuando ya no hay etiquetas
El puño en alto para celebrar a las guerreras
Como en la montaña están las guerrilleras
Como en el micrófono hoy están las raperas
Sobrevivientes de violencia mamás solteras
Hermanas feministas del planeta tierra
Bidai erritmoa pixkat jaitsi dugula ematen du. Ia sei hilabete daramatzagu bidean eta horrek nekea dakar. Azken hamaika egunetan bi herri ikusi ditugu. Cuscotik Ollantaytambora joan ginen, bizirik dagoen herri inka bakarra. Bertan Cuscoko kaosa atzean utzi genuen eta herritxo bateko lasaitasunean murgildu ginen, trekking domingero batzuk egin genituen... Bertatik Ayacuchora etorri ginen. Peruko jendearentzat oso leku turistikoa baina kanpotar gutxi dauden hiria. Hemen izan zen Peruko askatasunaren guda. Argazkian ikusiko duzue guda izan zen lekuan dagoen obelisko erraldoia, 40metrokoa, Quinua herrixkan. Ayacuchoren izen ofiziala Huamanga da baina askapen gudan jende asko hil zen eta Bolibarrek Hildakoen Arana izena ezarri zion, Ayacucho quechuaz.
Izebak ondo zuzendu didan bezala, Sendero Luminoso erakunde armatu komunistaren iraultza guda hemen hasi zen. Abimael Guzmanek hemengo unibertsitatean filosofiako klaseak ematen zituen. Bertan hasi zen ikasle eta irakasleen artean taldetxo bat sortzen. Onaino iritsi bitartean, oso gutxi nekien hemen jaso zenari buruz eta nire iritzizi gerra zibil bat izan zen. Alde batean komunistak eta bestean gobernua eta ejerzitoa. Zenbakiak beldurra ematen dute. 20 urte iraun zuen gudak eta 10000 hildako baina gehiago, 15000 desagertu. Gobernuak eskualde hau eszepzio gune izendatu zuen eta giza eskubideak ezabatu zituen. Paramilitar borroka egin zuen. Jendea desagertaraziz, torturatuz, erahilaz. Kuartelaren alboan 500 gorpu aurkitu ziren fosa komunetan eta labe krematorioa ere bazeukaten kuartelean. BELDURGARRIA! Senda luminosak ez du inoiz agurrik esan, borroka armatua utzi,... 2000 urtetik ona ez da ekintzarik izan baina dirudienez oso ahul zegoelako ezkutatu behar izan zuen baina edozein unean itzuli daitekela dio mundu guztiak. Memoriaren museoan egon ginen, ANFASEP elkartearena (Asociacion Nacional de Familiares de Secuestrados, Detenidos, y Desaparecidos del Peru). Guretzat oso arraroa da elkarte hau. Bi bandoetako biktimen familiarrak elkarrekin daudelako. Ejerzitoaren indarkeria eta Sendero Luminosorenaren sufrimenduaren bi aldeak elkarrekin. Garai hartako gobernuak terroristak kontsideratzen zituen, nola ez, gobernua kritikatzen zutelako. Gaur egun oraindik ez dute militarrik epaitu....
Ez dut uste lortuko dugunik baina ea komunistaren batekin hitz egitea lortzen dugun.
Oso gustura gaude hiri honetan eta beste egun batzuk geratuko gara kostara joan aurretik. Hostel eder bat aurkitu dugu eta ia osorik guretzako da, ez dago beste inor. Arduraduna literaturako irakaslea izan zen bere garaian eta literaturaz asko daukat berarekin hitz egiteko.
Ondo segi eta asko irakurri!
Besarkadak denontzat!
kaixo, arratsalde on
ErantzunEzabatubada egun batzuk zure kronika irakurri nuela baino astea nahiko intentsoa izan da eta gaur ostirala arratsaldeko 6ak arte ez dut tarte lasai bat izan.
Lehengo larunbatean Naiararen urtebetetzeak zirela eta ( akordatuko zinen, ez da?)Oreretan egon ginen, lehenengo aita, Naiara eta Ikerrek entsaiaoa izan zuten hurrengo egunean egingo zen bideoaren inguruan ( badakit ikusi dezula) gero pote bat Landaren eta Kaxianoren urtebetzeak abestia jarri zuten, zure arreba gorri gorri jarri zen eta tabernako denak jakin zuten zer gertatzen zen eta askok zoriondu zuten.
Igandean bideo grabatzera joan ziren, euria eta euria eta ni amona bisitatzera.
Astea esan bezela bilera eta lanez betea neretzako eta afari, bazkari eta entsaioz aitarentzako.
Bihar San Jose ospatuko dugu amona eta etxeko guztiekin. Eguna igandean da baino botazioak direla eta gendea okupatua dago, Naiara eta Iker botatzen den lekuan eta aitari Orereta etorriko den triki taldearen ardura eman diote.
Zer moduz joan zen sukaldaritza ikastaroa, ez ginen konturatuak ain gende ospetsua genuela familian, ala ere " desde España" hori ez da oso ondo geratu.
Ondo jarraitu eta laister arte