2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Trivial Oiartzundik Mundura

Kaixo denoi!  

Bidaiaren inflexio puntu hau aprobetxatuz kalkuluak egiten egon gara. Irailaren 21etik apirilaren 1era edo beste modu batera esanda Buenos Airestik Limarako bidaiaren zenbakien kalkulua egin dugu.

Lehen zenbakia, Lima - Bogota hegaldiarena da: 317 hegaldia
Bai, erosi dugu dagoeneko hegazkin txartela. Astearte gauean bidaiatzen dugu. Hemengo 2tan, horko goizeko 9tan (asteazkena), abiatzen gara.

Beste datuak zuek asmatu behar dituzue,

ONGI ETORRI OIARTZUNDIK MUNDURA TRIBIALERA!

Ea zeinek asmatzen dituen galdera gehien, zuen erantzun zuzenen kopurua komentario bezala utzi dezakezue guk jakiteko. Erantzun zuzenak testuaren amaieran daude, ez egin tranparik...
Has gaitezen!

1- Bidai egunak:
    a) 193
    b) 204
    c) 183
    d) Erantzun guztiak zuzenak dira

2- Errepidean egindako kmak:
    a) 13.530km
    b) 16.450km
    c) 15.470km
    d) 24.360km

3- Erabilitako ohe ezberdinak:
    a) 24
    b) 49
    c) 54
    d) 125

4- Autobusak:
    a) 23
    b) 122
    c) 342
    d) 74

5- Autobusean igarotako gauak:
    a) 16
    b) 2
    c) 42
    d) A eta C zuzenak dira

6- Camping gauak:
    a) 0
    b) A ezik, beste guztiak zuzenak dira
    c) 16
    d) Autobusean igarotako gauak bezainbeste

Galdutako kiloak:
7- Itsasne:
    a) 2kg
    b) 6kg
    c) 8kg
    d) 10kg

8- Eñaut :
    a) 2kg
    b) 6kg
    c) 8kg
    d) 10kg

9- Gastatutako dirua (totala eta eguneko-pertsonako):
    a) 5332,7€ / 13,8€
    b) 2364,2€ /6,1€
    c) 4803,8€ /12,4€
    d) 7832,6€ /20,3€


Emaitzak maparen azpian. Mapan gure ibilbidea markatua dago.


Emaitzak:
1 a
2 b
3 c
4 d
5 a
6 b
7 c
8 d
9 a

4 iruzkin:

  1. jesusmariatajose. Oraingotik bai aurrea hartu didazuela, bat ezik bi sarrera atzeratua nabil. Hau desastrea. Egia esan LOMCE/Hezi berrik nire osasuna, umore ona eta eskola kanpoko ekintzetako denbora asko urritu du.

    Gaur igandea apirilak 2 da, eta irratian entzun dudanez Kolonbian ere uholdeak izan dira. Agian han hobeto antolatuak daude gauzak eta zerbaitetan lagundu dezakezue, Insh´Allah. Egia esan gogorra eta frustantea izan behar du lagundu nahi eta ez jakin nola. Atzean gaudeanak kontu korrente batean diru pizar bat sartu eta kunplittu dugula uste dugu eta lasai geratzen gara. Jope, nik animatu egin nahi nuen baino ez dut uste lortzen ari naizenik beraz nire erantzunak apuntatuko ditut. Zin dagizuet ez dudala tranparik egin. Hau argitaratzean begiratuko dut. 1-a; 2-b; 3-di; 4-a; 5-a; 6-b; 7- d; 8-a; 9-d.

    Guri dagokionez ez dakit esan dizuedan Goiok erretzeari utzi diola eta etxea goxokiz gainezka dagoela, biak ala biak borobil-borobil egin gara.

    Muxuak bi potolitoen partetik.

    ErantzunEzabatu
  2. Katxissssss!! 4,4 tribialean

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo bikote!
    Gaur nekatu xamar harrapatzen nazute ta onartzet tranpak in ttutela Tribialian... Atzo Korrika pasa zen ta hortxe utzi nittun energia guziyak... hoi da hoi partehartzia! neria, karo! Goizin Txukun ta biyek in dugu bizikletan Oreretatik Oiartzuneako bidia, iya akatu naz Altzibarko malda iyotzen! jeje. Bua ta atxaldin furgonetan ta Korrika! Aurretik petuak saltzen joten den furgoneta gidatzen ibili naz Lezo-Pasaia aldian; ze ongi pasa duten!! Ta relebua tokatu denin, Korrika hartu ta belaunak aguantatu duten arte! jejeje. Egun oso politta izan da!

    Eta beno, nobedadi gutxi bestela. Idatziko dizuet Kolonbiako Top-10ei buruz, disfrutatu asko herrialde honetaz, zoragarriya da ta! Mxxxx

    ErantzunEzabatu
  4. arratsalde on
    momentu honetan tribialeko txapelduna naiz,9tik 5 asmatu ditut.
    Naiarak kontatu bezela korrika da momentu honetako notizia ( aurtengo abestia oso polita da)eta euskal herriko buelta ziklista.Ikastolaren kilometroan gendetza haundia izan zen, nik ez nuen korri egin belauneko minez nagoelako baina txalotzera atera nitzen eta orduan ikusi nituen Naiara eta Txukun.
    Ni oporretako falta diren egunak kontatzen ari naiz(1)
    egun hauetan Peñiskolara goaz lasai lasai egotea eta ondoren ni lanera eta aita Panamara, ikusaten dezuntenez esperantza berdinak ditugu biok.
    Ondo jarraitu, sorte ona Bogotan eta laister arter

    ErantzunEzabatu