Kaixo denoi!
Hegazkina hartu genuen (Eskerrik asko Maialen!) eta Kolonbian gaude. Iada bost egun daramazkigu hemen. Zenbat gauza dauzkadan kontatzeko. Limako azken egunak eta Bogotako lehenak. Pixkat laburtzen saiatuko naiz eta zeozer kenduko dut bestela gaurko kronika zatika argitaratu beharko dut.
Liman Euskal Etxea dagoela esan zigun bertan bizi den tolosar batek, Itsasnen laguna, berarekin arratsalde pasa egin genuenean. Berekin joan behar genuen baina ezin izan zuen etorri eta bakarrik animatu ginen bertara gerturatu eta atea jotzea. Ostegunetan biltzen zirela bagenekien eta egun hori aukeratu genuen. Mus eta afari gauak dira ostegunetakoak. Atea zabaldu ziguten eta a ze panorama... jubilatu kuadrila musean jolasten. Bakoitzak bere aurkezpena egin eta jolasteko prest ginen. Iritsi berriaren zortearekin partida guztiak irabazi genituen. Ikaragarria! Esku zabalik hartu gintuzten eta afaltzera ere animatu ginen. Afarira jende gehiago gerturatu zen. Espainiar pare bat, polako bat (musean jolasten daki), euskaldunak, bertakoak,... Afari ederra bota genuen. Bertan zegoen Xabi, euskara irakaslea, eta Legazeko (Limako euskal etxeko gazte taldea) partaidea, larunbatean Legaz taldeko baten urtebetetze festara gonbidatu zigun. Gazte girora... eta nola ez hantxe agertu ginen larunbatean. Gipuzkoar bat, hiru napar, bizkaitar bat, bi peruano eta gu. Patxaran botila eta guzti afaldu genuen. Gipuzkoarra Irungoa da eta bere etxean egin genuen Limako azken gaua. Eskerrik asko Laura!
Guk alde egin eta bi egunetara Mercomusa hasten zen, hego-amerikako mus txapelketa. Aurten Peruk antolatzen du. Gustora geratuko ginen esku bat botatzen eta parte hartzen. Gainera igandean Korrikaren amaiera egunean, Limako Korrika ospatzen zuten. Kilometro bateko ibilbidearekin eta hiru testigu eramaileekin.
Pelukeria eskola bat topatu genuen eta bertan ile mozketak dohainik zirelako biok ilea moztu dugu. Itsasnek kresta egin du. Argazkian ikusiko duzue.
Astearte iritsi zitzaigun konturatzerako eta hegazkina hartzeko ordua ere bai. Gauez bidaiatu genuen. Hiru orduko bidaia eta Bogota... Ongi etorri Kolonbiara!
Saiatu ginen Couchsurfing guztiek ezezkoa emana ziguten Limatik atera baino lehen eta horregatik hostel batean bi gauetarako erreserba egina genuen. Bertan igarotako egunetan Maialeneri esker kontaktu bat lortu genuen, Katalinarena. Bere etxean onartu gaituen Kartagenako neska jatorra. (Beste behin, Eskerrik asko Maialen) Hemen daramazkigu lau egun dagoeneko eta seguruenik aste amaieraino geratuko gara. Gozada bat izaten ari da. Katalina eta bere lagunekin berriketan orduak joaten zaizkigu. Bogota gutxi ikusten ari gara baina kolonbiarrei buruz asko ikasten. Kolonbiako proto-ibilbidea egiten lagundu digu Felipe pisukideak. Oraingoz iparraldera joango gara poliki-poliki eta karibeko kosta alderik alde egin ondoren hegoalderuntz egingo dugu Ekuadorrera gurutzatzeko. Duda bakarra Venezuelarekin dugu. Ez dakigu orain ikusi edo Ekuadorren ondoren. Orain ikusteko perfekto daukagu, iparralderuntz abiatzean mugatik oso gertu pasako gara, beraz muga gurutzatu eta ondoren jarraituko genuke kolonbiar birarekin. Auskalo zer egingo dugun.
Bogota hiria asko gustatu zaigu. Museo pila bat daude eta asko dohainik. Zinemateka ere aurkitu dugu (egunero pelikulak prezio oso baxuan dauzkan zine sozial eta publikoa. Sarrerak 0.80€ balio du. Gainera ez dira pelikuka komertzialak. Bihar indigenei buruzko bat ikustera goaz. Gaur Xabier Dolanen azkena ikusi dugu). Boteroren museoan egon gara, Garcia Marquez kultur etxean, urrearen museoan (hemengo ezagunena. Erraldoia da. Igandetan dohainik da eta milaka pertsona elkartzen dira bertan), Monserrate miradorean, Palo Kemau azokan, Kandelaria auzoa, Mercado de las pulgas (madrideko el rastron antzeko zeoze),... Atzo, igandea, Bogotazoaren urteurrena izan zen. Historia gustuko duzuenok irakurri Kolonbiako egun garrantzitsu horri buruz. Ikaragarria. Hemengo guda armatuaren hasiera bezala kontsideratu daiteke. Gaur egun biktimen eguna bezala dago jarrita apirilaren 9a, baina Bogotak ez du ahaztutzen 1948an gertatutakoa. Jorge Eliecer Gaitán Ayala beti gogoan!
Egunak badoaz eta dagoeneko ia astebete iritsi ginela. 90 eguneko bisadoa daukagu, ea denbora nahikoa den herrialde interesante hau ikusteko.
Ondo segi!
Besarkada denontzat!
PD: "Bake" prozesuari buruz idatzi nahi nuen baina urrengoan izango da. Bai bakea komila artean idatzi dut. Paramilitarrek herritarak hiltzen jarritzen dutelako. Urtea hasi denetik 20tik gora. Inpunitate osoz gainera. Bakea beste behin aldebakarrekoa izan daitekela erakutsi du gobernuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina