2017(e)ko apirilaren 29(a), larunbata

Ez goaz Venezuelara

Kaixo denoi!

Dagoeneko mugaren bestaldean egon beharko genuke iraultza bolibiarrean murgildurik baina ez da horrela. San Gilen jarraitzen dugu, 10 egunez bertan egon ondoren gaur, ordu batzuk barru, bagoaz. Hemen jendeak dio muga itxirik dagoela, ilegalki sartu beharko dugula baina ez genien sinistu nahi eta Venezuelako bi kontsulatuei idatzi genien (Bucaramanga, hemendik gertuena, eta Cucuta, gurutzatu nahi genuen mugakia) mugaren berri jakiteko. Ez digute erantzun. Bogotan dagoen enbaxadara idatzi genuen, dena esplikatuaz eta erantzunik ez.... Ez dugu alper bidaia egin nahi. Azken "pista" egunkari batean irakurri genuen,
Grupos ilegales intensifican su presencia en la frontera de Cucuta. Gure ondorioa da muga itxirik dagoela baina ez da ezer ziurra. Oraingoz amore eman dugu eta Kolonbiako karibe kostara goaz. 15 orduko bidaia dugu, La Guajira departamenduko hiriburura Riohachara. Bazpare mugatik ez gara gehiegi urrundu baina esperantza handirik ez dugu eta ibilbide berria pentsatzen hasi gara dagoeneko.

Zer egin dugun San Gil herrian 10 egunez?  Gauza gutxi. Hostelez aldatu ginen eta berrian oso oso oso gustora giñenez eta oso merkea denez egunak joan zaizkigu enteratu gabe. Liburutegi txukuna daka hospedajeak eta aste hontan 3 liburu irakurri ditut. Idazle kolonbiarren antologia bat dauka eta bertako sorkuntza ezagutzen egon naiz. Oso gomendagarriak iruditu zaizkit Elkin Obregon-en zutabeak (Cronicas liburuan datoz) eta Eduardo Zuleta-ren "Tierra virgen",  duela 120 urte idatzirikoa. Garai haietako bizimodua oso ondo esplikatzen du. Baina dena ez da izan kafe eta liburu, abentura pack bat kontratatu genuen, 11 kiroleko zirkuito bat, Chicamocha kañoian parapente (la joya de la corona) eta puentinga. Denbora ez zenez arazoa eguneko aktibitate bat egitea erabaki genuen. Lehena zirkuitoa: rapel lehorra, ur jauzi baten rapel bustia, bi tirolina, ... Informazioa datorren folletoaren argazkia igoko dut obe ulertzeko. Oso gustora egin genuen, lekua zoragarria eta bakarrik geunden (kriston luxua, aste santuan 300 pertsona eguneno). Dena ondo joan zen ur jauziko rapela izan ezik. Arnesak bizkarrak min eman zidan eta momentuan beroturik ez nuen ia sentitu baina gauean mina hasi zitzaidan. Hurrengo egunean Parapente egin genuen eta puentiña atzeratu ne bizkarra obetzeko. Ikaragarria! Mila metroko altueran (errekarekiko) hasten da egaldia eta beste 500m gehiago hartzen dira. A ze altura!! Nik beldur pixkat pasa nun, Itsasnek ez eta gainera akrobaziak egitera animatu zen. Bigarren eguna ere zoragarria! Goizez kirol abenturak eta atxaldez literatur abenturak. Paradisua! Hirugarren egunean bizkarreko minarekin jarraitzen nuen eta puentinga bertan behera utzi behar izan genuen. Dagoeneko bizkarra asko obeto dakat, ez larrittu.

Egun hauetan ere inguruko herri batzuk ezagutu ditugu, Barichara, Guane eta Curiti. Herri interesgarriak. Baricharatik Guanera bidexka historiko bat dago oinez egiteko, 5 kmko ibilbidea da menditik barrena. Lengo igandean egin genuen egun pasa eta mendi martxa. Guanen bazkaldu eta berriz buelta. Oso gomendagarria.

Ustet desordenatua atera zaidala gaur kronika baina denbora asko ez daukat gaur  eta hemendik mugitu aurretik idatzi nahi nuen. Besterik gabe agurtzen naiz. Izan zoriontsu!
Besarkadak denoi.

Pd: Ea azken argazkian aurkitzen duzuen Itsasne zeruan?

3 iruzkin:

  1. Baiiiii, topatu dut eta lehengotik.

    Gaur, ohikoaren kontra erantzun laburra, asteburu arras folklorikoa izan dugu denok eta bijaramora latza izaten ari da, ai! ze kalteak egiten dituzten rebujitoak. Errenderian larunbatean sagardo eguna ospatu zuten eta han ibili zen aita Pio trikia jotzen baino Irunen apirileko peria genuen eta hor ibili naiz ni rebujitoak edan, urdaiazpikoa jan eta sebilanak dantzatzen. Beneki nola argazkia ere jarriko nuke nire "gracia y salero" ikusteko.

    Ask lasaitzen nau Venezuelara ez zaretela pasako jakiteak.

    Pa handi bana ordun eta topolitoago diren hondarribarren partez.

    ErantzunEzabatu
  2. kaixo bikote
    berandu irakurri dut baino hori lasaitasuna hartu dudana jakin dudanean ez zoaztela Venezuelara, egunero bada zerbait notizitan eta gaurko periodikoak ere baditu argazki batzuk nere nerbioak dantzan jartzeko modukoak.
    Aita maleta prestatzen ari da eta lanean jo ta ke dena bukatua edo prestatua utzi nahi duelako, baratzean tomateak eta kalabazinak jartzen ari da.
    Naiara ondo doa pasta saldu eta saldu eta amonak bere egunak izaten ditu, igandean negarrez aurkitu genuen baino kas naranja bat edan eta kontsolatu zen.
    ni beti bezela lanean baino orain ofiziala da, datorren ikasturteko ikasketa burua beste bat izango da, beste bi hilabete aguantatzen badut datorren ikasturtea lasaigoa biziko naiz.
    Zuen abenturako zirkuito horrek ez dit inongo enbidiarik ematen baino zuek gustora bazaudete ongi oasa eta laister arte.

    ErantzunEzabatu
  3. KAIXO PAREJA!!!!
    Ea lortzen duten ondo idaztea,ze san naute oain arte ne iruzkinak ez diala azaldu...
    Ikusten earki zabiztela (oi inbidiya) gañea oan Ekaitzen abizenan herriyan zabizte (Pereira) jeje ta oso guapuk zozte kafia biltzeko arropakin jiji
    Gu ya examiñak bukatuta eta oporralde politta Mallorkan pasata ya egualdi honataz gozatzen gabiltza.
    Bueno pareja segi gozatzen eta disfrutatzen eta besarkada haundi bat!! (AINARA-EKAITZ-MADDI)

    ErantzunEzabatu