Kaixo denoi!
Karibera iritsi gara eta beroak eta mozkitoek akabatzen ari gaituzte, baina zein ederra den... Nire bizitzako errekor guztiak hautsi ditut, lau egun jarraian hondartzan bainatzen, ondo ezagutzen ez didazuenentzat nire hondartza media bi urtetik behin bainu bat hartzea da.
Kostako lehenengo herria Riohacha izan zen, Guajira departamenduko hiriburua. Ez dauka ezer berezirik eta ez dago ia turismorik baina bidean topatu dugunez bertan igaro genituen bi egun. Asmoa guajirako desertura joatekoa zen, Cabo de la Vela eta Punta Gallinas, baina garraio publikorik ez dagoela sinestarazi ziguten mundu guztiak eta tour organizatu batean joan beharra genuela. Ideiz aldatu eta kostako beste aldera hartu genuen. Ondoren enteratu gara garraio publikoa eta merkea dagoela, beraz norbait Kolonbiara baldin badator, jakin dezala Guajirako desertura joan daitekela merke eta libreki. Gezurti madarikatuak! Turismo bulegoan ere informazio manipulatua eman ziguten.
Bigarren geldialdia Kariben Palominon izan da. Herri oso txikia eta turistikoa. Duela hamar urte herri honetan ez zen kanpoko inor ibiltzen eta motxileroak ez zituzten ikusi ere egin nahi. Duela bi urte 10 bat hostel zeuden. Gaur egun ehundik gora daude. Gehienak oso hospedaje txikiak dira, hamaka eta kanpina jartzeko lekuarekin bakarrik. Oso turismo hippia erakartzen du. Herriak bere xarma mantentzen du. Hondartzatik km batera dago herria eta hotel guztiak hondartzarako bidean daude, herritik kanpo gehienak. Bertakoek mugatu arazi dituzte eraikuntza berriak eta gehienez bi pisukoak izan behar dute eta teilatua ostoekin estalia egon behar du. Dagoeneko saturatzen hasita dago ingurunea baina hemendik 20 urtera nola egongo den imajinatzeak beldurtzen nau. Herrian ez dago estolderia sistemarik eta ur zikin guztia lurrazpira botatzen dute. A ze etorkizuna!
Baina herrixka honen oberena, ikusten ez dena da... Inguruan droga sail ikaragarriak daude eta horiek babesteko paramilitarrak. Hauek dira herrian agintzen dutenak. Adibide bezala... Aste Santuan lapurreta batzuk gertatu omen ziran herrian. Lapurrekin amaitzeko parakoak " Toque de queda" ipini zuten herrian. "Oheratzen ez dena, guk oheratuko dugu" esaldiak zeuzkaten papertxoak agertu ziren herritik, beti ere turismo guneetatik aparte. Ahh... eta toque de queda bakarrik bertakoentzat da, turistak egunero egin dezakete parranda berandu arte. Zergatik? Bi arrazoi nagusi daude gure babesleak izateko. 1) Turismoak, diru beltza negozio zurietan txuritzeko aukera ematen die
2) Turista festazaleek, beraien droga kontsumitzen dute. Horrela gutxiago kanpora eraman behar dena.
Babesten dutena ez da edozein turista, duela aste batzuk hondartzan dohainik lotan zeuden bikote bat jipoitu zuten eta bertatik bota. Beti bezala, dirurik ez baduzu ez zara ongi etorria.
Herri honen beste datu kurioso bat, sortze data da. Ni baino gazteagoa den herri bat ezagutu dut. 1984an sortu zen.
Oso gustora egon gara Palominon, bi egun geratzekotan ginen baina azkenean lau izan dira. Bere lasaitasunak txunditzen du eta jende gehiena bertan geratzen da denbora luzez baina edertasunaren maskara galtzen duenean onartezina da nola funtzionatzen duen. Turistak bertako herritarrak baino gehiago balio du. Hau guztiagatik BERTARA EZ JOATEKO DEIA luzatzen dut. Boikota Palominori!
Bertatik Santa Martara joan ginen eta bi egun hirian pasa ondoren, berriz herritxo batera mugitu gara Tagangara. Berriz ere turista hippyez inguraturik gaude. Parranda eta hondartza. Gaur Maiatzak 10 Itsasne eta bion urteurrena denez snorkel (buzeo tubituakin) egitera goaz irla batera. Kolarala eta arraitxoak ikustera. Argazkiak ez ditugu edukiko beraz interneteko batzuk igoko ditut.
Ahhh... Gaur Aracatacan egon naiz! Norbaitek ba al daki zergatik? Ez dut ezer kontatuko... ez begiratu interneten, seguruenik erantzuna etxeko apaletan egongo da. Hurrengoan detaile guztiekin kontatuko egun pasa.
Mozkiterakin ikusten dian hamakak, gure logela zen Palominon. Bertan egiten genuen lo. Zoragarria eta super merkea.
Ondo izan!
Besarkadak denontzat!
Bikote!!
ErantzunEzabatuEz zabiltzate gaizki... zorionak zuen urteurrenean eta besarkada erraldoi bat hiruron partez!!
Muuuuuuaaaaa
Santa Marta tiene tren, Santa Marta tiene tren pero no tiene tranviaaaaaaaaaaaaaaaa (cantese y bailese a ritmo de cumbia) Egia al da?
ErantzunEzabatuEƱaut, ez dakit zergatik zauden hain harro hondartzara gutxi joaten zarela eta. Nik 25 urte daramat Hondarribian, lehenengo urtean hiru egunetan joan nintzen eta kitto. Nire partez Goio joaten da ia egunero udan, aurten ere hasidu bere uda-kanpaina.
Gainontzekoan Laikotasunetik Oiartzungo eliza herriari itzultzeko kanpaina prestatzen ari gara eta deskantsatua etorriko zaretenez prestatuko dizuet zenbait eginkizun. Hau irakurtzen duzuenen artean laguntzeko prest bazaudete beso zabalik jasoko zaituztegu.
Eta bide batez espero inork ez igoartzea "100 urte bakardadean" jijiji.
MXK Hondarribiko iada potolitoak baino zerbait borobilago gaudenon partetik.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuUste dut berandu nabilela, baina Guajirara iristeko garrio bukaezin zerrenda uzten dizuet jeje:
ErantzunEzabatuhttp://rutacaracol.com/la-guajira
Animatzen bazarete, paisai izugarria da :)
Asko asko disfrutatzen segi!
PD: Kolonbiako "Eje cafeteroa"ezagutu behar duzue bai ala bai :D
arratsalde on parejita
ErantzunEzabatuzorionak zuen urteurregatik
badakit ondo zaudetela eta euskal piratekin egon zaretela, piratak oraindik ondo jarraitzen dute.
Hemen izugarrizko beroa egiten ari da, apirola azken urteetan izan den beroena izan da eta dirudienez maiatza antzekoa doa.
Naiararen negozioa aurrera doa, atzo lehenengo paperak sinatu genituen eta beraiek dagoeneko aparejadorearekin lanean ari dira. zuek etortzeko negozio serioaren itxura hartzen ariko da.
Gainerakoan dena beti bezela, ondo segi eta laister arte