Kaixo denoi!
Denbora pila igaro da azken kronikatik baina ez gea asko mugitu tarte honetan. Tagangatik Cartagenara eta bertatik Medellinera. Bihar hemendik bagoaz Manizales-era eje kafeterora.
Tagangara itzulirik, esnorkel egingo genuela aipatzen nuen. Goiz osoa igaro genuen uretan. Txalupa batek irla batera eraman zigun eta bertan ordu betez egon ginen uretan. Ondoren hondartza batera eraman ziguten eta hamaiketako jan genuen. Bigarren leku batera eraman ziguten ondoren eta berriz 45minutuz esnorkel egiten ibili ginen. Lekua ikaragarria da, ur transparenteak eta milaka koloretako arrai pila bat. Oso ongi pasa genuen baina ur gainean flotatzen egoteak barku efektua egiten du eta amaierarako seko mareatua amaitu nuen, herrira itzultzerakoan barkutik botaka egin nuen. Esnorkela ez dago niretzat egina baina buzeatzo gogoa jarri zait, ur azpian ez dira olatuak sentitzen. Gainera tubotik arnastearena ez nuen oso lasai egiten eta uste dut hiperbentilatuta ibili nintzela, horrek ere mareatu zidan.
Hurrengo egunean goizeko 6:30tan esnatu ginen eta Taganga-Santa Marta- Barranquilla- Cartagena ibilbidea egin genuen ahal genuen azkarren. Cartagenara Euskal Piratak egun horretan iristen zirela jakin genuen eta beraiekin bazkatzeko gonbidapena genuen. Ezin hutsik egin! Altxorraren mapan X markatzen zuen puntuan elkartu ginen eta lotsarik gabe Cartagenaren zentru historikoan bazkaldu genuen laurok. Arratsaldean kafe batekin parkean egon ginen beraien abenturak entzuten eta gure aportazioa egin genion beraien karibeko harrapakinari (botín). Motxila pixkat hustu genuen. Eskerrik asko! Datorren 25an Portugal konkistatzera doaz, Lisboan lehorreratura. Ondo segi zuen bidaia eta zorte on bidaiako konkistetan!
Cartagenan urteko tenperatura media 30°Ckoa da. Imajinatu ezazue segundo batez ze beroa egiten duen bertan... Gorputza ohitu bitartean paliza bat jo balizute bezala da. Izerditan blai egun osoa... Gu pixkat aklimatatuak iritsi ginen, eskerrak. Cartagena oso oso turistikoa da, alde zaharra oso ederra daukalako eta gainera hondartza pila bat eta ilunabar sinistezina... Dena oso garesti dago eta hostalean bolondres moduan bukatu genuen gaueko turnoa egiten rezepzioan. Gustora egon ginen bertan ia astebetez. Bertatik Medellinera mugitu ginen, kostaldeari agur esanez. Gure asmoa bidaia guztia lurretik egitea zen baina berriz promesa hautsi dugu. Busez 16 ordu dira eta 120.000COP, hegazkinez berriz ordu bat eta 104.000COP. Ez du logikarik baina horrela da. Mundu guztia hegazkinez doa.
Medellin Kolonbiako bigarren hiri handiena da, hiru milioi biztanlerekin. Ia biztanleen 80%a, gatazka armatuak beraien herrietatik desplazatutako jendea da. Pobrezia nonahi ikus daiteke kalean, jendea ezer gabe iritsi zelako eta iristen jarraitzen dutelako. Dohainik den memoriaren museoan oso ondo esplikatzen da hiriaren eraldaketa eta bertan bizitako gatazka armatuak. Talde armatu ezberdin asko egon dira hirian, bakoitzak bere kontrol guneekin. ELN, FARC, eskuindar talde arrazista pila bat (hiria "garbitzeko" helburuarekin), hiritar babeserako talde armatuak ere bazeuden,... Milaka hildako utzi ditu gatazkak. Garai batean armak banatu ziren herritarren artean beren burua babes zezaten, horietatik batzuk talde berriak sortu zituztelarik.... Erokeria! Hegoera asko aldatu dela esan daiteke. Hiriak bere iragan beldurgarria atzean utzi nahi du eta kultur ekitaldiak eginez eta turismoa erakarriaz beste Medellin bat sortu nahi du. Baina zenbakiak ez daude beraien alde, 2016an 650 hilketa baino gehiago egon ziren hirian (eguneko ia 2 hilketa). Aurten urtarrilaren 1etik, maiatzaren 1era, 179 pertsona erahil dituzte.
Gu hiriaren erdialdean hospedatuak gaude. Ez da batere turistikoa eta bastante utzita dago. Turista ia guztiak hegoaldean dagoen Poblado auzoan daude. Egunez paseatzea gustazo bat da, erabat autentikoa da ingurua hau. Gauez ordea beldurra ematen du. Ilundu baino lehen hotelera itzultzen gara. Hiru egun geratzeko asmoa genuen baina ikusteko gauza pila bat dauzka hiri honek eta astebe daramagu hemen. Bertako jendearekin ez dugu hitz egiteko aukera askorik eduki baina hiriko kaleetan paseatzeak asko transmititzen du eta bizitzari buruz edo bizitzeko moduei buruz pentsarazten dit. Gogorra egiten ari zait hemengo kaleko jendearen egoera. Ezer galtzeko ez daukan jende asko dago.
Zentrotik urrundu ezkero erabat aldatzen da hiria. Kampus inguruan ibili ginen lengoan eta leku oso lasaia da eta berri berria. Atzo liburu azokan egon ginen. Liburu salmenta (2. eskukoak gehienak) eta literatur txarla ezberdinak. Atxaldea bertan pasa genuen, ondoan zegoen jatetxe begano batean bazkalduta. 1982tik martxan dagoen jatetxea. Hegoamerikako leyenda bizia. 35 urtetan ez dira lekuz mugitu. Zorionak " El arbol de la vida"ri. Medellinera etorri ezkero bixitatu beharrekoa. Animalista marka ere ezagutu dugu. Animalirik erabili gabe zapatillak, boltsoak eta kosmetika egiten dituen marka Kolonbiarra. Sei urte daramatza martxan eta dagoeneko hiru denda dauzkate, bi Medellinen eta bat Bogotan. Beraiekin berriketan egon ginen eta zorte onena opa diet.
Ez dugu dena ikusteko aukerarik izan baina bihar bagoaz, noizbait itzultzeko asmoarekin.
Memoriaren museoan, hiriko eta herrialdeko gatazka armatuaren datu pila bat daude, orduak igaro genituen eta bakarrik erdia ikusi genuen. Datu batek markatua utzi zidan eta zuekin konpartitu nahi dut, hemengo egoera ulertzen lagundu dezakelako. Mundu osoan erahildako sindikalisten 50% baino gehiago Kolombian hil dituzte. Oso datur extremoa iruditzen zait...
Beno gaurko nekro-kronika honekin amaitzen dut. Besarkadak denoi Boteroren hiritik.
Baloratu daukazutena!
MEKABEN LA LETXE! Nik irakurtzeako etxian zozte bueltan!! Ez da konpatiblia anaya ta koñata bidaian izatia negoziyo bat martxan jartziakin... ai ama... en fin, amak onezkio kontatu dizuen bezela, jo ta su gabiltza gure proiektukin, ta ya lokala ofizialki hastian kuenta atras hasiko da, pixtu kantela batzuk gutzat!! Mxxxxx
ErantzunEzabatuHau lasaitua!!! Aurreko kronikan hainbeste ni,ni eta ni Itsasnez kezkaturik nenbilela. Krokodilo batek irentsi ote eta Eñautek ez digu ezer esaten ez tristatzeko? Baino piratekin kontetu eta zoriontsu ikusten dut...
ErantzunEzabatuAurreko testuari dagokionez, ez naiz iruzkina egiten hasi baino "realismo mágico" lantzeko nire aholkua Tobias Wolff gutxiago eta Alvaro Cunqueiro gehiago.
Gainontzekoan, eguraldi ona, selekti gertu eta nire aingerutxuak zorriz betetako katua baino urduriago, enpin Gloria Gaynorrek kantatzen zuen bezela "i will survive" edo hori espero dut.
Beti bezela pa handi bana
egun on
ErantzunEzabatulotsagarria da ama batek anbat denbora idatzi gabe egotea baino beti bezela lanari botako diot errua.
Beste kronikan idaztea ere pentsatu dut zuk aipatuta harri bat lortzeko baino zintzoa izango naiz eta hemen idatziko dut.
euskal piratak dagoeneko etxean daude eta ongi etorriak direla, gaur direla 35 urte ezkondu ginela, aste bukaera nahiko neketsua izan da.
Atzo osaba eta Garazitekin bazkaldu genuen, Garazi batzuetan zuena irakurtzen du baino ez idaztera animatzen.
Amona oso ondo egon da baino berriro jeitsi aldia dauka eta berriro depre daukagu.
Aita oso guapo etorri da baino bere lehenengo lana baratza ikustea izan da eta ia tomateak nola dauden ikustea.
Zuen erropak beko apartementuan jasoak daude eta Naiararentzako bidali dezutena emateko. Bera joan zen aitaren bila baino gauzak maletan zeuden eta orain gure salan.
Hemen inoiz egin duen maiatza beroena egiten ari da.
Ondo jarraitu eta laister arte.