2017(e)ko apirilaren 20(a), osteguna

Kolonbia espektatibak hausten

Kaixo denoi!

Ze azkar doan denbora Kolonbian. Dagoeneko bi aste baino gehiago iritsi ginela. Bogotan 14 egun pasa ditugu. Katalina eta Felipek etxekoak bezala tratatu gaituzte eta beraien etxean 12 egun egon gara sofan lotan. Betirako zorretan geratu gara beraiekin. Bogotako egunerokoa ezagutu dugu, bertakoen eskutik, ezin gehiago eskatu. Penarekin joan gara bertatik, abusatzen ari gineranen sentsazioarekin. Fama ona daukate kolonbiarrek eta guk ezagutu dugunarekin motz geratzen da.

Duela lau egun hasi genuen herrialdeko bira. Lehen geldialdia Villa de Leyva herritxoa. Kolonbiako herri ederrenetarikoa bezala ezagutzen da. Aste santuan lepo egon ondoren gu iritsi ginen. Astelehena, herria erdi hutsik arrapatu genuen. A ze luxua. Terminalean eskeini ziguten kanping batean egon gara. Famili baten baserriko zelaian, bakar-bakarrik. Oso merkea zen, ur berorik gabe, argi indarrik gabe, wifi gabe eta 7tako dena ilun-iluna baina ederki zaindu gaituzte. Goizeko kafe egin berriak eguna borobiltzen zuen. Bertan inkomunikatuak egon garelako dator kronika horren berandu. Gaur mugitu gara bertatik eta San Gilen gaude. Kolonbiako ibilbidea Felipek egin zigun eta oraingoz osorik asmatu du. San Gil herria oso polita da eta kolonbiako kirol extremoen hiriburua da, puenting, parapente, kañoi jeitsierak, rafting,... denetik egiteko aukera dago. Prezioak begiratzen gabiltza... Hemen ondoan Chicamocha kañoia dago eta bertara joateko desiatzen gaude. Hiru eguneko trekkinga egiteko aukera eskeintzen dute eta Peruk Colca ezin izangenuenez egin, pendiente dugun gauza bat da. Ez dugu esperantza handirik ala ere, kolonbiara iritsi garenetik egunero-egunero euria egi digu. EHan baino okerro... Hemen ere esaten dute "abril, lluvias mil" eta betetzen da esaera. Ez badu euria geratzen ez dakit kirolik egiteko aukera izango dugun...

Lengo astean etxera itzultzeko hegazkin txartela erosi genuen. Ecuadorretik itzuliko gara, Quitotik. Abuztuaren 25ean. Hegaldia merkeena erosi dugu eta 4 hegazkin behar izango ditugu baina dena ez da txarra, Hondarribin lur hartzen dugu. Bai, Honyarbiko aireportuan!!! Madrilerako hegaldia baino 20€ gehaigo balio zuen. Busez itzultzea baino merkeago. Gure ibilbidea. Quito-Bogota, Bogota-Medellin, Medellin-Madrid, Madrid- Honyarbi. Denera 25h.

Hegazkinarengatik plan aldaketa daukagu bidaian. Orain kolonbia osoa ikusi beharrean, Venezuelara igaroko gara hurrengo astean. Orain mugatik gertu gaude. Ez dakigu Venezuelan zenbat denbora egongo garen baina lau hilabete geratzen zaizkigunez hilabete bat egoki ikusten dugu. Horrela kolonbiarentzat bi eta ekuadorrentzat azkena. Azkar xamar iristen bagera Ekuadorrera Perura igaro nahiko genuke berriz eta oihanera joan. Iquitos ezagutzeko gogoz geratu gara. Kolonbian ere bixitatu daiteke Amazonas oihana baina hegazkinez joan behar da Letiziara. Putumayotik txalupaz joan daiteke baina 20 egun behar dira. Imajinatu zer izan behar duen horrek. 20 egun joateko eta beste 20 itzultzeko.... Gehiegitxo! Iquitosera ere hegazkinez edo txalupaz joan behar da baina 3 egun "bakarrik" behar dira. Guretzako plan ezin hobea. Harriturik nago kolonbiako zenbat gune dauden karreterazko konexiorik gabe. Panamako muga ere erabat salbajea da eta ez dago lurretik igarotzerik. Herrialdearen zati handi bat abandonatua dago... Beti bezala herritar mailak daude... Choco izena duen departamendua da denetan utziena eta ezetz asmatu bertako jendearen azal kolorea?... Bai,, jende ustelak berdin pentsatzen du leku guztitan... Bertara joateko desiatzen nago baina, nola ez, bertan ez dago turismorako ezer preparatua eta bertara ez joateko esaten dute denek... Sin komentarios! Pobreak beti pobre eta gainera estigmatizatuak.

"Bake" prozesuaren inguruan hitz gutxi. Gaurko berri bat kopiatuko dizuet eta zuet atera ondorioak. Gazteleraz dago berria, kopiar-pegar. El pais costa rica egunkaritik.

Bogotá, 20 abr (EFE).- Las FARC denunciaron hoy el asesinato de un guerrillero en el municipio de Tumaco (suroeste) luego de que este fuera amnistiado por el Gobierno colombiano, según lo estipula el acuerdo de paz firmado con esa guerrilla.

Luis Alberto Ortiz Cabezas, alias “Pepe”, fue tiroteado en la aldea La Guayacana, que pertenece al municipio de Tumaco, indicó en un comunicado la guerrilla ubicada en la zona veredal transitoria de normalización (ZVTN) Ariel Aldana, de ese municipio.

La información agrega que “Pepe” estaba en la cárcel y que hace 15 días recuperó su libertad.

Según la comunidad de la zona, dicen las FARC, el asesinato fue cometido por alias “Renol”, quien pertenecería a una banda criminal que opera en la zona.

Horrelako berriak ia egunero... eta gobernuak ez du onartzen paramilitarismoa existitzen denik. Kalean esan digute parako gehienak aurreko presidenteak sortuak eta babestuak direla, A. Uribe jaunak. FARCek bake prozesua sinatu duenetik "bere" lurrak desarmatzen ari da eta bertako jendea beldur da "babesik" gabe Paramilitarrak jaun eta jabe egingo diren. Lurralde askotaz ari gara, 50 urteko borroka luzea izan da. Idea bat egin dezazuen hona hemen datuak:

Las FARC está presente en 242 municipios agrupados en 14 regiones donde vive más del 12% de la población colombiana. Por su parte, el ELN opera en 99 municipios ubicados en 7 regiones del país, que al unirlos da un total de 281 donde se han establecido ambas guerrillas.

Datu hauek obeto ulertzeko kolonbiako mapa bat txertatuko dut amaieran, bertan desarmatzearen ondoren gerrillaren esku zeuden lurrak ageri dira eta bakoitza biolentziak jarraitzeko dagoen arriskuaren arabera koloreztatua dago. Oria altuena izanik. Oso gai sakona da eta gustora nabil informazioa biltzen. Aste honetan duela 60 urte jazotako gertakizun bat kontatzen duen antzerki bat irakurri dut eta gauzak berdin jarraitzen dutela erakutsi dit lehenago kontatu dizuedan berriak. Liburuak "Guadalupe años sin cuenta" izena du eta La Candelaria antzerki taldeak sortu zuen, 1975ean. Guadalupe Salcedo Undaren erahilketa kontatzen du. Poliziak hil zuen, gobernuaren amnistiaren ondoren, bere burua entregatzeko unean, 1957ko uztailean... Dario Foren estiloa dauka liburuak. Benetan gomendagarria hemengo egoera obeto ezagutzeko.

Beno politikaz gustoa hitz egin ondoren burua frexkatzeko argazki festa. GOZATU! Ikusiko duzuen fosila Kronosaurio batena da. Duela 110milioi urtekoa. 12 m neurtzen zituen eta kokodriloan antza zeukan, idea bat egin dezazuen. Kolonbiaren zati handi bat ur azpian zegoen eta gaur egun desertua dagoen lekuan itsas izakien fosil asko aurkitu dituzte.

Besarkadak denontzat!

2 iruzkin:

  1. Kaixo, bikote:

    Oraingotik ez naiz harritzen aurrea hartua. Aste Santuan Lisboan egon gara. Hitz gutxitan: eguraldi ona, jende gehiegi eta museo zaintzaleen greba. Azkenean garai batean Lisboa argi indarrez ornitzen zuen zentrala bakarra ikusi ahal izan genuen, hori eta eliz pare bat. Zentralean makina guztiak daude, Goiok oso ondo pasa zuen... eta nik ere. Hau irakurtzen duzuenak, aukera baduzue, joan zaitezte arras interesgarria da. Nere buruari galdezka ibili nintzen garai batean Oiartzunen zentral txiki pilo bat zeuden, bateren batean makinak han jarraituko ote dute? Agian Oiartzungo paseo historiko bat prestatu ote daiteke cromlechetik hasi eta zentraletaraino?

    Egunkarietan ikusten denez ez dirudi Venezuelan giro dagoenik, baino joatea erabakia baduze nik esaten dudan guztia alperik izango da beraz, KONTUZ IBILI, afuan!!!

    Lisboa ez da munduko lekurik onena argaltzeko beraz aurreko txandan bezela borobiltzen jarritzen dugu.

    Pa handi bana potolitoen partetik.

    ErantzunEzabatu
  2. Arratsalde on
    zuen orria aspaldi irakurri nuen eta beti bezela ikastolatik erantzutea pentsatu nuen baino ikastolara iritxi eta lana eta lana ez dut idazteko aukerarik izan, gaur bertan geratu naiz bazkaltzen eta tartetxo bat hartu dut.
    Peñiskolan oso ondo ibili gera baino ikastolan negoela belauneko miña jarri zitzaida, pentsatu nuen bakarrik joango zela baino ez zen joan,gero pentsatu nuen oporretan deskantsua izango nuela baino pasiatzen oso gustora ibili naiz eta azkenean ia ezin nuen ibili horregatik ostiralean etorri beharrean ostegunean etorri eta medikuarena joan nitzan eta tendinitis bat zela eta hiru pastila egunean. Orain arte ondo ibili naiz baino gaur bukatzen dira pastillak eta gero ikusiko dugu nola jarraitzen dudan.
    Amona asko gogoratzen da zuetaz eta joaten naizen bakoitzean zenbat falta den zuek etortzeko galdetzen du, ala ere orain oso ondo dago. Bihar bere urtebetetzeak ospatzera goaz beti tokian betiko menuarekin.
    Gaur pozik nago astelehenean jaia delako, langileen egunea (pentsatzen ari nitzen aurten bi egun tokatzen zaizkudala niri baino ez dut inor konbentzitu)beraz egun batzuk lasai pasako ditut.
    Hemen eguraldi bikaina egiten ari du, denak ondo gaude beraz ezin dugu gehiago eskatu
    Laister arte muxuak gure partez eta amonaren partez

    ErantzunEzabatu