Kaixo denoi!
Oraindik norbait ez bada enteratu Peru larrialdi egoeran dago! Eurite larriek herrialdeko 24 probintzitatik 11 txikituta utzi ditu. Peruko kosta eta andeen kanpoko zatia basamortu modukoak dira eta lur guztia erdi aske dagoenez euriteek dena mugitzen dute, lurjauziak nonnahi eginaz. Telebistan ikusiko zenituzten irudiak. Hildakoak, zauritua, milaka etxe txikituak, edateko urik gabe daude hiri asko eta horrek dendetako ur plastifikatua agortzea ekarri du. Erokeria leku askotan zabaldu da! Hau dena klima aldaketaren erruz gertatzen ari da, el niño fenomenoa.
Gu Limatik 200kmra gaude, Pisco herrian eta hemen ez da ezer gertatu. Ez dakigu zer egin, Limarako bideak moztuta daude. Hiriburua ez da libratu txikiziotik. Gure asmoa Limara egun batzuk barru joatea zen baina oraingoz hemen geratuko gara, baliteke Icaruntz jeistea datorren astean eta bertan erabakiko dugu zer egin.
Honuntz etortzeko bidean ikusi genituen lur jauziak edo huaicoak. Ayacuchotik hona 5 orduko bidaia dago. Bide mozketengatik 24 ordu behar izan genituen. Gaua errepidean pasa genuen. Busak ezin zuten bira eman mendiko errepide estuetan eta eskabadorak bidea garbitu arte bertan geratu ginen. Lau bide mozketa igaro genituen eta ehundaka lurjauzi txiki ikusi. Argazkietan zeozer ikusten da.
Lotan gauden lekuan ez dugu internet beraz ezingo dugu inorrekin kontaktatu.
Bihar ondoko herri batera laguntzera goaz. Jendea behar dute lokatza etxetatik ateratzeko. Elkarte ezberdinen arteko auzolana da.
Ondo gaude eta ez guregatik kezkatu. Zorte asko eduki dugu eta kostako herritxo honetan geratu gaitezke dena lasaitzen den bitartean.
Besarkadak denoi!
Hasteko asko sentitzen dut gertatutakoa eta pena latza bere sendia edo/eta etxea etab galdutenengatik baino A ZE LASAITUA ZUEK ONDO ZAUDELETA JAKITEA!!!
ErantzunEzabatuEñaut, zu jaio zinen gaua bezela, Bilboko uholden gauean jaioa zara.
Oso polita iruditzen zait laguntzera joatea, pentsatzen dut laister zabalduko dituztela kontu korrenteak dirua sartzeko laguntzarako eta zerbait sartuko dugu baino horretaz aparte zerbait egin ahal badezakegu, bidali guaxapa eta saiatuko gara.
Eta, Eñaut, hau aurreko kronikatik geratu zait eta beharbada nire oro jakintasun jasangaitzaren barruan hartuko duzu baino, naiz eta Gonzalez Iñarrituk "Amores Perros"eko pertsonaietako bat Amiel Guzmenen oinarritu, Sendero Luminosoko sortzailea ez da miresteko pertsonaia.
Muxu bana
Izeba eta Goio