Kaixo denoi!
Cochabambara iristeko desiatzen nengoen eta hiriak ez gintuen oso ondo hartu. Hiru gau pasatzeko asmoz iritsi ginen, Bolibiako laugarren hiri handienera, baina bi gau igaro ondoren, gau bakoitza hostal ezberdin batean, bertatik alde egitea erabaki genuen. Hiriak ez du ezer berezirik, munduko jesukristo handiena kenduta, 40 metrokoa. Argazkian ikusi ahal izango duzuen bezala. Duela 20 urte egin zuten, batzuk oraindik erdi aroan geratu dira...
Kontatzen nizuen bezala bi hostal ezberdinetan egon gara. Lehenengotik gu mugitu ginen baina bigarrenengotik bota ziguten. Gure ohea bustia zegoela konturatu ginen ohera sartzerakoan eta oso usain txarra botatzen zuen, likido hori ez zen ura. Sarrerakoari esan genion eta berak likido hori gurea izan behar zuela, bi egun bazirela gela horretan inork ez zuela lo egin. NOLA? Bi egun... oraindik bustia... Sarrerakoak jabeari deitu zion eta kriston moskeoa hartu zuen honek, ez zigun ezer sinistu, ia kalean utzi ziguten. Azkenean beste gela bat eskeini zigun sarrerakoak baina goizean hostaletik joan beharra genuen. Guk bi gau eskatuak genituen baina alperrik izan zen gure eskaera. Hirugarren hostal bat bilatzeko gogorik gabe bertatik joateako erabakia hartu genuen, ORUROrantz.
Ez dakit norbaitek ezagutzen duen Oruro baina munduko Ihauteririk ezagunetakoa ospatzen da bertan, Patrimonio Inmaterial de la Humanidad, Unescoren arabera. Otsaila amaieran dira, horkoak bezala, eta saiatuko gara ahal genuen "beranduen" iristen. Ihauteri egunetarako lotarako lekurik gabe geratzen da hiria, hilabete batzuk lehenago reserbatu behar da. Esan beharrik ez dago prezioak bost aldiz igotzen direla. Baina gu ezin gera kexatu, otsaileko igandeetan kalean ensaiatzen dituzte dantzak eta desfileak, hiri guztia kolapsatuz. Milaka pertsona ateratzen dira, guk ikusi genuen konpartsa batean 500 pertsona baino gehiago ziran. Uste dugu Bolibia osoko konpartsak ateratzen direla, gure hotelean ensaiatzen ikusi genuen jendea zegoelako. Igande oso pasa genuen kale batetik bestera, talde bakoitza ibilbide eta ordu ezerberdinak dauzkalako. Beste urtetako argazki batzuk internetetik jeitsi ditut zuek ideia bat eduki dezazuen.
Ihauteriak oso ondo daude baina netzako Orurok daukan hoberena, Txirrista erraldoia da. Zementuzko txirrista publiko bat da, eskailera batzuen parean doa eta inoiz ikusi dudan handiena, aquaparkak kontatu gabe. Gaur egun pixkat ondatua dago, baina oraindik ibili daiteke. Ikusi behar dituzue bertako umeak edozein plastiko, 2litroko freskagarri botilak eta karpetak dira erabilienak, eta kartoi batzuekin nola jeisten diren. Ni inbidia pasatzen ari nintzen, ume batek bere kartoi-plastiko kokteletik karpeta bat utzi zidan arte.Yujuuu!!! Goazen jolastera! Txirristak hiru zati dauzka eta zatien hartean saltotxo bat egiten du. Plastikoak ederki irristatzen du eta abiadura segituan hartu nuen. Frenatzen saiatzeko eskua erre nuen eta saltoetan ipurdia txikitu. Zahartu naiz! Ke pena! Ipurdiko minarekin ez nintzen berriz botatzera ausartu. Hotelera itzuli ginenean konturatu ginen kantzontziloak odolez zeudela. Ipurdian bigarren zulo bat egin dut! Kartoia jartzearen garrantzia ez nuen serio hartu eta...
Zauria sendatu bitartean eserita ahal dudan gutxien egoten saiatuko naiz. Beraz plan aldaketa dugu. Orurotik Uyunira joateko asmoa genuen baina bertan hiru egun gatz basamortuan kotxean sartuta igarotzea ez da momentu honetan nire ipurdiarentzat hoberena beraz La Paz-en gaude. Uyuni azkenerako utzi dugu eta horrela Chile iparraldea pixkat ikusi eta bertatik igaroko dugu Peruko muga. Atzo iritsi ginen La Pazera eta ematen duenez dagoeneko altuerara hoitutzen ari gara. Oruro 3800mra dago eta La Paz 3700m. Oruron kosta zaigu baina dagoeneko 5 eguna dugu 3000mtik gora. Hurrengo asteak ere altueran igaroko ditugu, Titicaca eta Uyuni beraz poztekoa da normaltasuna. Nik okerren lotarako orduan nabaritzen dut. Kokarekin ezin lo egin eta ohean arnasa lasaitzen denean ito egiten naiz. Lixto, amaitu da hori dena.
Beno, ondo segi eta ihauterietako argazkiak bidali. Bazpare ne emaila: pirineoak@gmx.es
Besarkadak denontzat!
2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea
Asmarik gabe bakean
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Kaixo bikote
ErantzunEzabatuEz naiz konturatu zein azkar pasatzen denbora eta gaur arte ez dut zuen kronika irakurri.Hemen ere inauteraik gora eta behera.Ostiralean hasiko dira intxixuak eta beste ostiralean ikastolako jaialdia izango da. Bilera bat daukat laister berriz idatziko.
Muxuak