Kaixo denoi!
Zmz pasa dituzue zero azpiko egunak? Guk altueran hotza pasatzen ari ginela idatzi behar nuen baina horkoarekin konparatuz epel gaude. Potosin gauean 2-4°Cra jeixten da temperatura baina ezin kexatu 4000mra hori epela da. Egunean 15°Cra irixten da eguzkiari esker.
Ahaztu gabe Zorionak Donostiar guztioi. Eskuminak Suhaziko martir guztiei! Aupa zuek!
Altueran zer moduz jakin nahiko dezue, ba... erdi-purdi. Oxigeno falta lehen unetik nabaritu nuen nik, Itsasnek askoz obeto eraman zuen. Asma edukitzearen zensazioa antzekoa izan behar du, arnastu eta arnastu eta ezin asetu. Lehenengo eguna ondo igaro genuen, arnasketa masiboak kenduta noski, baina bigarren egunean buruko mina iritsi zen eta ez zen joan koka ahoratu genuen arte. Guk 5 osto sartzen ditugu eta lixto, bertakoak 15-20, horrek korrika jarri behar zaitu. A ze energia ematen duen. Orain Sucren gaude, ia.3000mra eta askoz obeto baina nekea segituan etortzen da.
Potosin hiria ezagutzeko tour bat egin genuen, eta eskerrak. Historia pila dauka hiriak eta ez badizute esplikatzen dena galtzen du hiriak. Paseatzeko ez du ia ezer politik baina gidarekin marabillak azaltzen dira leku guzietan. Bazenekiten Barrio Vasco zegoela Potosin? Bere garaian euskaldunak omen ziren hemengo aberastasun ia guztien jabe eta espaiñolek ez omen zuten begi onez ikusten hori eta batalla asko egon ziren. Gidan hitzetan "El que no sepa euskera, que se muera!" omen zen garai hartako oihua eta sasi irrintzi bat bota zuen esaldiaren amaieran.... Euskaldunak ez ziren beste Iberiar guztiei, Vicuña deitzen zien, ez dakit zergatik. Vascongadas contra Vicuñas. Bixitan ere kontatu zigun Potosiko "bankua" kolonia garaian munduko bigarren aberatsena zela, imajinatu zenbat lapurtu zuten kolonoek. Inoiz itzuliko ez dena, tamalez... Potosi bere zilar minengatik da ezaguna, 500 urte daramatzate, El Cerro Rico zulatzen, gaur egun jarraitzen dute kooperatiba txiki batzuk. Mendia desagertu arte ez dira geratuko eta dagoeneko geratzeko eskatzen ari dira eragile batzuk. Unesco berak ere patrimonio titulua kentzeko amenaza egin du. Hori guztiagatik eta indigenentzako mendi sakratua denez, ez genuen minetara egiten den bixita ia derrigorrezkoa egin.
Bi gau bertan igaro eta ostegunean Sucrera mugitu ginen. Bolibiako hiriburura... Oso polita eta gomendagarria. Gustora gaude hemen eta 5 egun geratuko gara.
Hemen irabazi asmorik gabeko elkarte bat ezagutu dugu, Kondor. Eskursioak egiten hasi ziren gida bolondresekin duela hamar urte eta duela lau urte jatetxe-taberna begetariano bat ere ireki zuten eta rokodromo bat (probatzen utzi ziguten). Atzo, bertan bazkaldu genuen eta janari guztia ekologikoa da eta ahal duten einean bertako ekoizleei erosia. Horrekin loturik, eskeintzen dituzten eskursioen ezberdinen artean, guretzat interesgarriena, hiriko ekoizleen baratzak bixitatzea da. Gaur egin dugu bixita. Proiektua uste baino txukunagoa, ikasketarik eta errekurtsorik gabeko emakumeentzako da, formakuntza eta dirulaguntzak ematen dizkiete eta baratzak ematen duena beraiek jateko eta saltzeko da. Gaur egun 13 emakume (13 familia) dabiltza lanean. Dena era organikoan egiten dute eta gauzak birziklatzen artistak dira. Informazioa elkar trukatzen ibili gara eta kontsumo taldeen ideia asko gustatu zaie, ea martxan jartzen duten. Gure formakuntza baratzeko prozesu ezberdinetan banatu dute eta goiz oso igaro dugu "lanean". Amaitzeko baratzeko produktuekin osaturiko bazkari mundiala. AUPA NEXKAK! Oso gustura egon gara beraiekin eta gure eskursioarekin ekonomikoki lagundu dugu proiektua, kondorrek ordaintzen denaren %50 ematen du eta bestea langileentzako.
Oraingoan argazki pila bat dauzkagu, hor doaz batzuk.
Ondo segi!
Besarkadak denontzat!