Kaixo denoi!
Copacabanan gaude! Ohhh... ze enbidia... Atzo iritsi ginen. Ezagutzen ez duzuenontzat Bolibiako hondartza turismoaren meka, Titicaca lakuan, 3800 metrora. Denok jakingo duzuen arren gogoratzen dizuet munduko lakurik garaiena dela hau. Uste genuen lakutxo bat izango zela eta erraldoia da, leku batzuetan itsasoa dirudi. Azken urteetan hemengo lekurik bixitatuena Eguzkiaren uhartea da. Ilargiaren uhartea ere badago baina ez da horren turistikoa. Bietan jendea bizi da, oso egoera prekarioan. Bertan ez dago transporterik eta argia duela gutxi iritsi da. Eguzkiaren uharteak bi zati nagusi dauzka; hegoa turismoa klasikoa edo dirudunena eta iparra motxileroena. Iparraldeko hondartzan dohainik akanpatu daiteke eta horrek motxileroz bete du. Uhartea alderik alde hiru ordutan gurutzatzen da. Guk uharte osoa ikusi dugu. Lehenengo gaua iparraldean igaro genuen, bigarren eguna erdialdean dagoen komunidadean (hiru komunitate daude guztira) pasa genuen. Hemen ia da inor geratzen lotan eta gure ustez autentikoena da, eta azken egunean hegoaldera joan ginen eta bertan txalupa hartu genuen Copacabanara itzultzeko. Hegoaldean kanpoko jendeak jatetxeak eta hotelak ireki ditu eta bertakoak haserretzen hasi dira. Beste bi komunidadetan galerazi egin dute kanpokoei lurrak saltzea. Ez dugu gehiegi ikertu baina nahiko era komunistan funtzionatzen dute. Komunidade bakoitzak sarrera bat kobratzen dio turistari bertan sartu edo igarotzeagatik. Kobratzen daudenak turnoka antolatzen dira eta uste dugu diru horrekin auzolandegiak egiten dituztela. Oso leku polita eta autentikoa, milaka turisten plaga ez balego. Asko gustatu zaigu lekua eta penarekin joan gara bertatik. Astebetez geratuko ginateke eta bertako zirrikitu guztiak ezagutu. Bertatik joatearen arrazoia La Pazen ezagutu genituen Iruñako hiru neskena da, beraiekin geratu bait gara asteazkenean Uyunin. Gatz desertuko bira elkarrekin egiteko. Beraz egunak kontatuak dauzkagu. Bi uhartean eta bi Copacabanan. Bihar abiatzen gara Uyuniruntz, gau osoko bidaia.
Copacabanaz esateko gauza gutxi, kostako herri turistiko bat...
Kronikaren izenburuaz galdezka ari bazarete... Eguzkiaren uharteko klima da. Egun batean goizean hotzak eta kazkabarrak harrapatu zigun paseatzen ari ginela eta blai geratu ginen, handik hiru ordutara erdialdeko hondartzan geunden eguzkia hartzen eta lakuan bainatzen saiatzen eta gauean berriz kriston kazkabarra eta negu giroa. Erotzeko moduko klima...
La Pazeko kronika oso laburra izango da, bertan ezagutu ditugun Mujeres Creando talde feministari lekua uzteko.
Hiria oso berezia da, ez dut uste munduan parekorik duenik. Ia bi milioi biztanle bizi dira mendiz inguratutako zulo batean. Leku batzuetan kaleak ia bertikalak dira eta beldurra ematen du. Zuloan La Paz dago eta gaineko esplanada El Alto da. El Alton jende gehiago bizi da. Hiriko hegoaldetik El Altoraino ia mila metroko desnibela dago. Erabat ikusgarria da. Hirian mugitzea kaos bat da eta horretarako teleferiko lineak sortzen hasi dira. Dagoeneko hiru daude eta beste zortzi proiektuan daude. Munduko metro bakarra da ez doana lurrazpitik. Oso zerbitzu txukuna ematen dute eta oso merke. Bertakoentzat eginak daude eta ez turistentzat. Earra!
La Pazen oso gustora egon gara bost egunez baina lehen bi egunak ez dira perfektoak izan. Itsasneri grano gorriz bete zaio gorputza, uste dugu barazkien pestizidak intoksikatu dutela eta nik tripak lehertzear eduki ditut kaleko postu batean jandako bokata baten erruz. Zorionez dena pasa zaigu!
Gaurko kronika amaitzeko Mujeres Creando taldeari buruz txapa piskat sartu nahiko nizueke. Duela hogei urte baino gehiago hiru emakume elkartu ziren. Lan pila egin dute ordutik eta gaur egun zerbitzu juridikoa eskaintzen dute , irrati bat dute, Radio Deseo, internet bidez entzun daitekena mundu guztitik, La Paz salaketa grafitiz bete dute, jatetxea eta hospedaje bat ere badituzte ekonomikoki autonomoak izateko, liburuak eta aldizkariak argitaratzen dituzte, EHan lortu daitezkenak. Tamalez Gasteiz eta Iruñan bakarrik. Argazkia txertatuko dut banatzaileen zerrendarekin norbait animatzen bada. Aldizkariak Mujer Publica izena du eta bederatzi zenbakiz osatua dago, bakoitza gai baten inguruan. Guk bederatziak erosi nahi genituen baina kilo asko direnez, itzultzerakoan izan beharko du. Edozein liburutegitan falta ezin diren bederatzi joia. Hau irakurtzen duzuen guztiei gomendatzen dizuegu lortzeko eta irakurtzeko eta zabaltzeko. Oso aldizkari txukunak dira.
Bertan bazkaldu eta afaldu genuen eta sortzaileetak birekin hitz egiteko aukera izan genuen. Ahaztezina!
Besterik gabe, agurtzen gara.
Urrengo kronika Txiletik!
Besarkada moreak denontzat!