2017(e)ko apirilaren 29(a), larunbata

Ez goaz Venezuelara

Kaixo denoi!

Dagoeneko mugaren bestaldean egon beharko genuke iraultza bolibiarrean murgildurik baina ez da horrela. San Gilen jarraitzen dugu, 10 egunez bertan egon ondoren gaur, ordu batzuk barru, bagoaz. Hemen jendeak dio muga itxirik dagoela, ilegalki sartu beharko dugula baina ez genien sinistu nahi eta Venezuelako bi kontsulatuei idatzi genien (Bucaramanga, hemendik gertuena, eta Cucuta, gurutzatu nahi genuen mugakia) mugaren berri jakiteko. Ez digute erantzun. Bogotan dagoen enbaxadara idatzi genuen, dena esplikatuaz eta erantzunik ez.... Ez dugu alper bidaia egin nahi. Azken "pista" egunkari batean irakurri genuen,
Grupos ilegales intensifican su presencia en la frontera de Cucuta. Gure ondorioa da muga itxirik dagoela baina ez da ezer ziurra. Oraingoz amore eman dugu eta Kolonbiako karibe kostara goaz. 15 orduko bidaia dugu, La Guajira departamenduko hiriburura Riohachara. Bazpare mugatik ez gara gehiegi urrundu baina esperantza handirik ez dugu eta ibilbide berria pentsatzen hasi gara dagoeneko.

Zer egin dugun San Gil herrian 10 egunez?  Gauza gutxi. Hostelez aldatu ginen eta berrian oso oso oso gustora giñenez eta oso merkea denez egunak joan zaizkigu enteratu gabe. Liburutegi txukuna daka hospedajeak eta aste hontan 3 liburu irakurri ditut. Idazle kolonbiarren antologia bat dauka eta bertako sorkuntza ezagutzen egon naiz. Oso gomendagarriak iruditu zaizkit Elkin Obregon-en zutabeak (Cronicas liburuan datoz) eta Eduardo Zuleta-ren "Tierra virgen",  duela 120 urte idatzirikoa. Garai haietako bizimodua oso ondo esplikatzen du. Baina dena ez da izan kafe eta liburu, abentura pack bat kontratatu genuen, 11 kiroleko zirkuito bat, Chicamocha kañoian parapente (la joya de la corona) eta puentinga. Denbora ez zenez arazoa eguneko aktibitate bat egitea erabaki genuen. Lehena zirkuitoa: rapel lehorra, ur jauzi baten rapel bustia, bi tirolina, ... Informazioa datorren folletoaren argazkia igoko dut obe ulertzeko. Oso gustora egin genuen, lekua zoragarria eta bakarrik geunden (kriston luxua, aste santuan 300 pertsona eguneno). Dena ondo joan zen ur jauziko rapela izan ezik. Arnesak bizkarrak min eman zidan eta momentuan beroturik ez nuen ia sentitu baina gauean mina hasi zitzaidan. Hurrengo egunean Parapente egin genuen eta puentiña atzeratu ne bizkarra obetzeko. Ikaragarria! Mila metroko altueran (errekarekiko) hasten da egaldia eta beste 500m gehiago hartzen dira. A ze altura!! Nik beldur pixkat pasa nun, Itsasnek ez eta gainera akrobaziak egitera animatu zen. Bigarren eguna ere zoragarria! Goizez kirol abenturak eta atxaldez literatur abenturak. Paradisua! Hirugarren egunean bizkarreko minarekin jarraitzen nuen eta puentinga bertan behera utzi behar izan genuen. Dagoeneko bizkarra asko obeto dakat, ez larrittu.

Egun hauetan ere inguruko herri batzuk ezagutu ditugu, Barichara, Guane eta Curiti. Herri interesgarriak. Baricharatik Guanera bidexka historiko bat dago oinez egiteko, 5 kmko ibilbidea da menditik barrena. Lengo igandean egin genuen egun pasa eta mendi martxa. Guanen bazkaldu eta berriz buelta. Oso gomendagarria.

Ustet desordenatua atera zaidala gaur kronika baina denbora asko ez daukat gaur  eta hemendik mugitu aurretik idatzi nahi nuen. Besterik gabe agurtzen naiz. Izan zoriontsu!
Besarkadak denoi.

Pd: Ea azken argazkian aurkitzen duzuen Itsasne zeruan?

2017(e)ko apirilaren 20(a), osteguna

Kolonbia espektatibak hausten

Kaixo denoi!

Ze azkar doan denbora Kolonbian. Dagoeneko bi aste baino gehiago iritsi ginela. Bogotan 14 egun pasa ditugu. Katalina eta Felipek etxekoak bezala tratatu gaituzte eta beraien etxean 12 egun egon gara sofan lotan. Betirako zorretan geratu gara beraiekin. Bogotako egunerokoa ezagutu dugu, bertakoen eskutik, ezin gehiago eskatu. Penarekin joan gara bertatik, abusatzen ari gineranen sentsazioarekin. Fama ona daukate kolonbiarrek eta guk ezagutu dugunarekin motz geratzen da.

Duela lau egun hasi genuen herrialdeko bira. Lehen geldialdia Villa de Leyva herritxoa. Kolonbiako herri ederrenetarikoa bezala ezagutzen da. Aste santuan lepo egon ondoren gu iritsi ginen. Astelehena, herria erdi hutsik arrapatu genuen. A ze luxua. Terminalean eskeini ziguten kanping batean egon gara. Famili baten baserriko zelaian, bakar-bakarrik. Oso merkea zen, ur berorik gabe, argi indarrik gabe, wifi gabe eta 7tako dena ilun-iluna baina ederki zaindu gaituzte. Goizeko kafe egin berriak eguna borobiltzen zuen. Bertan inkomunikatuak egon garelako dator kronika horren berandu. Gaur mugitu gara bertatik eta San Gilen gaude. Kolonbiako ibilbidea Felipek egin zigun eta oraingoz osorik asmatu du. San Gil herria oso polita da eta kolonbiako kirol extremoen hiriburua da, puenting, parapente, kañoi jeitsierak, rafting,... denetik egiteko aukera dago. Prezioak begiratzen gabiltza... Hemen ondoan Chicamocha kañoia dago eta bertara joateko desiatzen gaude. Hiru eguneko trekkinga egiteko aukera eskeintzen dute eta Peruk Colca ezin izangenuenez egin, pendiente dugun gauza bat da. Ez dugu esperantza handirik ala ere, kolonbiara iritsi garenetik egunero-egunero euria egi digu. EHan baino okerro... Hemen ere esaten dute "abril, lluvias mil" eta betetzen da esaera. Ez badu euria geratzen ez dakit kirolik egiteko aukera izango dugun...

Lengo astean etxera itzultzeko hegazkin txartela erosi genuen. Ecuadorretik itzuliko gara, Quitotik. Abuztuaren 25ean. Hegaldia merkeena erosi dugu eta 4 hegazkin behar izango ditugu baina dena ez da txarra, Hondarribin lur hartzen dugu. Bai, Honyarbiko aireportuan!!! Madrilerako hegaldia baino 20€ gehaigo balio zuen. Busez itzultzea baino merkeago. Gure ibilbidea. Quito-Bogota, Bogota-Medellin, Medellin-Madrid, Madrid- Honyarbi. Denera 25h.

Hegazkinarengatik plan aldaketa daukagu bidaian. Orain kolonbia osoa ikusi beharrean, Venezuelara igaroko gara hurrengo astean. Orain mugatik gertu gaude. Ez dakigu Venezuelan zenbat denbora egongo garen baina lau hilabete geratzen zaizkigunez hilabete bat egoki ikusten dugu. Horrela kolonbiarentzat bi eta ekuadorrentzat azkena. Azkar xamar iristen bagera Ekuadorrera Perura igaro nahiko genuke berriz eta oihanera joan. Iquitos ezagutzeko gogoz geratu gara. Kolonbian ere bixitatu daiteke Amazonas oihana baina hegazkinez joan behar da Letiziara. Putumayotik txalupaz joan daiteke baina 20 egun behar dira. Imajinatu zer izan behar duen horrek. 20 egun joateko eta beste 20 itzultzeko.... Gehiegitxo! Iquitosera ere hegazkinez edo txalupaz joan behar da baina 3 egun "bakarrik" behar dira. Guretzako plan ezin hobea. Harriturik nago kolonbiako zenbat gune dauden karreterazko konexiorik gabe. Panamako muga ere erabat salbajea da eta ez dago lurretik igarotzerik. Herrialdearen zati handi bat abandonatua dago... Beti bezala herritar mailak daude... Choco izena duen departamendua da denetan utziena eta ezetz asmatu bertako jendearen azal kolorea?... Bai,, jende ustelak berdin pentsatzen du leku guztitan... Bertara joateko desiatzen nago baina, nola ez, bertan ez dago turismorako ezer preparatua eta bertara ez joateko esaten dute denek... Sin komentarios! Pobreak beti pobre eta gainera estigmatizatuak.

"Bake" prozesuaren inguruan hitz gutxi. Gaurko berri bat kopiatuko dizuet eta zuet atera ondorioak. Gazteleraz dago berria, kopiar-pegar. El pais costa rica egunkaritik.

Bogotá, 20 abr (EFE).- Las FARC denunciaron hoy el asesinato de un guerrillero en el municipio de Tumaco (suroeste) luego de que este fuera amnistiado por el Gobierno colombiano, según lo estipula el acuerdo de paz firmado con esa guerrilla.

Luis Alberto Ortiz Cabezas, alias “Pepe”, fue tiroteado en la aldea La Guayacana, que pertenece al municipio de Tumaco, indicó en un comunicado la guerrilla ubicada en la zona veredal transitoria de normalización (ZVTN) Ariel Aldana, de ese municipio.

La información agrega que “Pepe” estaba en la cárcel y que hace 15 días recuperó su libertad.

Según la comunidad de la zona, dicen las FARC, el asesinato fue cometido por alias “Renol”, quien pertenecería a una banda criminal que opera en la zona.

Horrelako berriak ia egunero... eta gobernuak ez du onartzen paramilitarismoa existitzen denik. Kalean esan digute parako gehienak aurreko presidenteak sortuak eta babestuak direla, A. Uribe jaunak. FARCek bake prozesua sinatu duenetik "bere" lurrak desarmatzen ari da eta bertako jendea beldur da "babesik" gabe Paramilitarrak jaun eta jabe egingo diren. Lurralde askotaz ari gara, 50 urteko borroka luzea izan da. Idea bat egin dezazuen hona hemen datuak:

Las FARC está presente en 242 municipios agrupados en 14 regiones donde vive más del 12% de la población colombiana. Por su parte, el ELN opera en 99 municipios ubicados en 7 regiones del país, que al unirlos da un total de 281 donde se han establecido ambas guerrillas.

Datu hauek obeto ulertzeko kolonbiako mapa bat txertatuko dut amaieran, bertan desarmatzearen ondoren gerrillaren esku zeuden lurrak ageri dira eta bakoitza biolentziak jarraitzeko dagoen arriskuaren arabera koloreztatua dago. Oria altuena izanik. Oso gai sakona da eta gustora nabil informazioa biltzen. Aste honetan duela 60 urte jazotako gertakizun bat kontatzen duen antzerki bat irakurri dut eta gauzak berdin jarraitzen dutela erakutsi dit lehenago kontatu dizuedan berriak. Liburuak "Guadalupe años sin cuenta" izena du eta La Candelaria antzerki taldeak sortu zuen, 1975ean. Guadalupe Salcedo Undaren erahilketa kontatzen du. Poliziak hil zuen, gobernuaren amnistiaren ondoren, bere burua entregatzeko unean, 1957ko uztailean... Dario Foren estiloa dauka liburuak. Benetan gomendagarria hemengo egoera obeto ezagutzeko.

Beno politikaz gustoa hitz egin ondoren burua frexkatzeko argazki festa. GOZATU! Ikusiko duzuen fosila Kronosaurio batena da. Duela 110milioi urtekoa. 12 m neurtzen zituen eta kokodriloan antza zeukan, idea bat egin dezazuen. Kolonbiaren zati handi bat ur azpian zegoen eta gaur egun desertua dagoen lekuan itsas izakien fosil asko aurkitu dituzte.

Besarkadak denontzat!

2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

Limatik Bogotara

Kaixo denoi!

Hegazkina hartu genuen (Eskerrik asko Maialen!) eta Kolonbian gaude. Iada bost egun daramazkigu hemen. Zenbat gauza dauzkadan kontatzeko. Limako azken egunak eta Bogotako lehenak. Pixkat laburtzen saiatuko naiz eta zeozer kenduko dut bestela gaurko kronika zatika argitaratu beharko dut.

Liman Euskal Etxea dagoela esan zigun bertan bizi den tolosar batek, Itsasnen laguna, berarekin arratsalde pasa egin genuenean. Berekin joan behar genuen baina ezin izan zuen etorri eta bakarrik animatu ginen bertara gerturatu eta atea jotzea. Ostegunetan biltzen zirela bagenekien eta egun hori aukeratu genuen. Mus eta afari gauak dira ostegunetakoak. Atea zabaldu ziguten eta a ze panorama... jubilatu kuadrila musean jolasten. Bakoitzak bere aurkezpena egin eta jolasteko prest ginen. Iritsi berriaren zortearekin partida guztiak irabazi genituen. Ikaragarria! Esku zabalik hartu gintuzten eta afaltzera ere animatu ginen. Afarira jende gehiago gerturatu zen. Espainiar pare bat, polako bat (musean jolasten daki), euskaldunak, bertakoak,... Afari ederra bota genuen. Bertan zegoen Xabi, euskara irakaslea, eta Legazeko (Limako euskal etxeko gazte taldea) partaidea, larunbatean Legaz taldeko baten urtebetetze festara gonbidatu zigun. Gazte girora... eta nola ez hantxe agertu ginen larunbatean. Gipuzkoar bat, hiru napar, bizkaitar bat, bi peruano eta gu. Patxaran botila eta guzti afaldu genuen. Gipuzkoarra Irungoa da eta bere etxean egin genuen Limako azken gaua. Eskerrik asko Laura!

Guk alde egin eta bi egunetara Mercomusa hasten zen, hego-amerikako mus txapelketa. Aurten Peruk antolatzen du. Gustora geratuko ginen esku bat botatzen eta parte hartzen. Gainera igandean Korrikaren amaiera egunean, Limako Korrika ospatzen zuten. Kilometro bateko ibilbidearekin eta hiru testigu eramaileekin.

Pelukeria eskola bat topatu genuen eta bertan ile mozketak dohainik zirelako biok ilea moztu dugu. Itsasnek kresta egin du. Argazkian ikusiko duzue.

Astearte iritsi zitzaigun konturatzerako eta hegazkina hartzeko ordua ere bai. Gauez bidaiatu genuen. Hiru orduko bidaia eta Bogota... Ongi etorri Kolonbiara!

Saiatu ginen Couchsurfing guztiek ezezkoa emana ziguten Limatik atera baino lehen eta horregatik hostel batean bi gauetarako erreserba egina genuen.  Bertan igarotako egunetan Maialeneri esker kontaktu bat lortu genuen, Katalinarena. Bere etxean onartu gaituen Kartagenako neska jatorra. (Beste behin, Eskerrik asko Maialen) Hemen daramazkigu lau egun dagoeneko eta seguruenik aste amaieraino geratuko gara. Gozada bat izaten ari da. Katalina eta bere lagunekin berriketan orduak joaten zaizkigu. Bogota gutxi ikusten ari gara baina kolonbiarrei buruz asko ikasten. Kolonbiako proto-ibilbidea egiten lagundu digu Felipe pisukideak. Oraingoz iparraldera joango gara poliki-poliki eta karibeko kosta alderik alde egin ondoren hegoalderuntz egingo dugu Ekuadorrera gurutzatzeko. Duda bakarra Venezuelarekin dugu. Ez dakigu orain ikusi edo Ekuadorren ondoren. Orain ikusteko perfekto daukagu, iparralderuntz abiatzean mugatik oso gertu pasako gara, beraz muga gurutzatu eta ondoren jarraituko genuke kolonbiar birarekin. Auskalo zer egingo dugun.

Bogota hiria asko gustatu zaigu. Museo pila bat daude eta asko dohainik. Zinemateka ere aurkitu dugu (egunero pelikulak prezio oso baxuan dauzkan zine sozial eta publikoa. Sarrerak 0.80€ balio du. Gainera ez dira pelikuka komertzialak. Bihar indigenei buruzko bat ikustera goaz. Gaur Xabier Dolanen azkena ikusi dugu). Boteroren museoan egon gara, Garcia Marquez kultur etxean, urrearen museoan (hemengo ezagunena. Erraldoia da. Igandetan dohainik da eta milaka pertsona elkartzen dira bertan), Monserrate miradorean, Palo Kemau azokan, Kandelaria auzoa, Mercado de las pulgas (madrideko el rastron antzeko zeoze),... Atzo, igandea, Bogotazoaren urteurrena izan zen. Historia gustuko duzuenok irakurri Kolonbiako egun garrantzitsu horri buruz. Ikaragarria. Hemengo guda armatuaren hasiera bezala kontsideratu daiteke. Gaur egun biktimen eguna bezala dago jarrita apirilaren 9a, baina Bogotak ez du ahaztutzen 1948an gertatutakoa. Jorge Eliecer Gaitán Ayala beti gogoan!

Egunak badoaz eta dagoeneko ia astebete iritsi ginela. 90 eguneko bisadoa daukagu, ea denbora nahikoa den herrialde interesante hau ikusteko.

Ondo segi!
Besarkada denontzat!

PD: "Bake" prozesuari buruz idatzi nahi nuen baina urrengoan izango da. Bai bakea komila artean idatzi dut. Paramilitarrek herritarak hiltzen jarritzen dutelako. Urtea hasi denetik 20tik gora. Inpunitate osoz gainera. Bakea beste behin aldebakarrekoa izan daitekela erakutsi du gobernuak.