Kaixo denoi!
Eje kafeteroan gaude... 8 hilabeteko bidaiaren ondoren iritsi gara kafeinomanoen mekara. Milaka kafe zuhaitzez inguraturik gaude. Ongi etorri, gaur, Dosquebradas hiritik idazten dizuet. Pereira hiriburuari itsatsirik dago.
Zein da Martha? Galdetuko duzue askok. Martha kolombiarra da baina Irungo Landetxa auzoan bizi da. Juxtu-juxtu Itsasneren gurasoen alboko etxean. Bere lagun baten etxean gaude. ESKERRIK ASKO MARTHA! Jorge eta bere arreba Sandraren etxean. Familikoak bagina bezala hartu gaituzte etxean eta ez dakit zenbat denbora igaroko dugun hemen. Oso oso gustora gaude. Dosquebradas hiria oso handia da baina gu gauden auzoak herri txiki bat dirudi. Giro ederreko auzo lasaia da. Bizitzeko modukoa. Ostegunean iritsi ginen hona eta gutxienez astebukaera pasa harte geratuko gara. Kanpamento basea hemen edukita, eje kafeteroa bixitatzen ari gara.
Gaur kafe finka bat bixitatu dugu, Armenia hiritik 15min-ra dagoena. Lekua ikaragarria. Kafearen prozesu osoa ikasi dugu eta bilketan parte hartu dugu 5 minutuz. Bertako arropa tradizionalak jantzirik. Argazkietan ikusiko duzuen moduan. Ez dut kafearen prozesu osoa hemen esplikatuko, norbaitek kuriosidadea baldin badu itzultzerakoan dena kontatuko. Harrigarrienak iruditu zaizkidan gauza batzuk laburtuko bakarrik:
- Brasil da kafe gehien produzitzen duen herrialdea baina kalitate oso txarrekoa da. Makinekin biltzen dutelako eta fruitu berdeak, gorriak eta adarrak nahasten direlako. Hemengoa eskuz biltzen da, bakarrik fruitu gorriak.
- Kafe landareak bi urte baino gehiago behar ditu fruituak emateko eta15-20 urtez ematen dute bakarrik.
- Landare bakoitzak 8-10 kilo kafe fruitu ematen ditu eta azala kendurik erdia geratzen da.
- Hemengo kafe onena, osorik esportatzen da, bertakoei bigarren mailako kafe bat utzirik.
- Munduan kafe gehien kontsumitzen duen herrialdea Holanda da.
Hemen gaudenetik gure kafe kontsumoak errekor guztiak hautsi ditu. Bertakoek egunero 6 kafe edaten dituzte gutxienez. Otorduetan kafea edaten dute uraren ordez (ez zait batere gustatu esperientzi hori). Lehen egunetan kosta zaigu gauetan lo hartzea baina ikasten ari gara. Hemen afizionatu batzuk gara.
Bidaiaren kronikara itzulirik, Medellinetik Manizalesera mugitu ginen. Bertan hiru gau igaro genituen. Denbora gehiago geratzeko modukoa zen lekua baina Jorge zain genuen...
Hegoamerikan gehien harritu gaituena, kolonizatzaileekiko dagoen errespetua eta miresmena da. Ez dugu ezer ulertzen... Koloni eskeinitako kale eta plazak, indigenen genozideei omenaldi guneak,... Herrialde guztietan tripak jan beharrean egon gara baina bidaiako momentazoa Manizalesen bizi genuen, Argazkian ikusiko duzuen moduan. Kolonizatzaileei (orokorrean) eskeinitako parkea, 10 metroko eskultura erraldoi eta guzti. Euskal Herria, Espainia eta Frantziarik askatzen denean berdina gertatuko dela uste duzue? EH zapaldu zutenei plazak eta kaleak eskeiniko zaizkie? Hemengo independentziak analizatzeko modukoak dira...
Manizales herriko argazki batzuk sartuko ditut kronikan baina ez dago gauza gehiegi kontatzeko.
Besarkadak!