Bua, ba neguan komerik dila, La Niña dela, ta kanbio klimatikua, hau da hau panorama dakaguna mendik... ta nik uste nun Euskal Herriyan euri asko iten tzula... Artikutzakua re txiste bat da hemen botzen ai dunakin!! Honezkeo hillabete pasa da bidaia hasi nula, ta egun bakarrin atertu du!! posible al da?¿ Belarri atzin goroldiyua atetzen ai nau ta dena! Oan arte egiya san enau traba askoik in, biño oan mendi aldian nozela, ezin da ezer in! Mendi buelta itea ate ta buelta man ber tzu bidian derrunbe bat dolako! Halare oso gustoa noz; dena jarrera
kontua da! Honbeste hiri ta geo, ne begiyek ta ne birikek egitazko berra zakaten holako parajetan galtzeko... Esan nizuen Kafetalen zonan nozela... txoko zoragarriyak dozte benetan! Manizalesen egun pare bat eon ta geo, inguruko reserba batea jotia erabaki nun... a ze abentura! Chiva batin montatu ta benga mendiyan gora, ta bitartin euriya bota ta bota. (Chivak zer din galdezka aittuko zaztenez, argazkitxo bat billatu et interneten. Be garayin transporte tipikua zen Kolonbian, oan toki batzutan bakarrik mantentzen da, ta hiri handitan giriyei ruta turistikuk itteko). Ta maten dunez holako erokeyak iten ttun bakarra nazela, netzako euki nun alberge osua! Bertako guarda guziyen launa in nitzan, galdetu ta galdetu ne kuriosidadia asetzen, ta super ongi zaindu ziten. Pena menditik gutxi ibili nitzala, biño egiya san alibiatua re bueltatu nitzan parkeko kartelak kusi ta geo: "Santuario de Fauna y Flora Otun Quimbaya, Cuna del puma y el mono aullador". Hau egitan reklamo bat da ro bialtzen ai ziten??!! Eskerrak La 2-ko dokumental dexente kusi ta geo bakiten, pumak gauez ehizatzen dutela... jajaja.Ba mendik ballaran beste aldea jon nitzan, hango herrixka batea, Salentoa. Hau bai herritxo xarmanta! Medellingo pena guziyak alde in tzuten bertan! Kafe finka bat bixitatzea jon nitzan, kafian prozesua kusteko, ta ordu terdiko bixita zena, egun osokua billakatu zen! Bertako langilliekin pasa nun euna, kafia hartu, hitzein, ta berrize kafetxua hartu ta hizketan jarraitu. Ta kafia hartziaz nazkatu giñanin, zerbeza batzuk hartzea jon giñan herrira! jaja. Latza izan tzen bertakuekin ibiltzia herriyan, hurrengo eunin re, buelta bat matea ate ta jendikin topatuz, parranda latza bota genun azkeneako!
Halare, herriko ambientiaz gain, inguruko mendiyak zoragarriyak dia! Katiuskak ta berokiya hartuta, mendi buelta itia erabaki nun, ta ezerk etzila ondatuko erabakita ate nitzan. Cocora izeneko bailarara jon nitzan, ta nahiko portatu zen egualdiya! Hoi parajia!! gañea lañuak, dakana biño toke majikogua maten tziyon... Enamoratuta bueltatu nitzan! Bikote frantses batekin pasa nun euna, aber bialtzen nazkiten argazkiyak ta jartzen ttuten...
Bo, ta oan okurritzen naun gauza berriyik eztakat... Patxo haundi bat denei, zintzuk izan!
Ah!! lengun Chiloeko dokumental bat kusten aittu nitzan Kolonbiai buruzkua; ni ibili nazen lekutxo batzuk atetzen dia, kusi nahi bazute, hau da enlazia:
http://www.eitb.tv/es/#/video/785205798001
