2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Argentinan musian jolasten

kaixo denoi!
Bidaiatzean denbora estaziora iritsi eta joan berri den trenaren pare da, beti zu baino azkarragoa, baina orain geldirik gaudela, trenik gabeko estazio bat bilakatu da, tren denak atzo edo bihar igarotzen direlarik bertatik eta gu paisaiari begira irrifar batekin eta motxilarik gabe.
Bost egun "lanean" eta bizitza aldaketarekin gustura gaude. Hostel txikia da, 7 gela, 32 ohe. Orain sei bolondres gaude eta turnoak 4 ordukoak dira, baina bihar bi bolondres badoaz eta lau geratzen garenez turnoak 6 ordukoak bilakatuko dira. Guretzat 12 ordu.... ea astebukaeran bolondres berriren bat agertzen den... Gure zorterako hiru bolondres argentinarrak dira eta beraiei esker pila bat ikasten ari gara herrialde honi buruz. Bertako jendea bolondres aurkitzea hostel batean, nire ustez, Argentinan bakarrik gertatzen da. Bertako motxilero pila bat ezagutzen ari gara. Beraientzat herrialdeko bira, guretzat interraila bezala izango da, baina hizkuntza arazorik gabe.
Atzo bizi izan genuen momenturik surrealistena, argentino bat beste bati musean nola jolastu esplikatzen. Ze ona! Euskal jatorriko argentinar batek erakutsi omen zion. Txapelketa antolatu beharko dugu gabonetan!
Argentinako karta jokorik jolastuena Truco da. Atzo ikasi genuen jolasten eta ezetz asmatu ze jokuren kriston antza duen.....TRUKarena. Ez da posible... Euskaldun gehienak jolasten ez dakiten joku bat Argentina osora zabaldu zen aldaketa batzurekin.
Lengo asteko pkana ez zen nahi bezala atera. Kotxearen bila joan ginenean, bazpare, seguroari buruzko galderak egin nizkion. KE TIMO! Berdin du zuk norbaiti jo edo beste batek zu jotzen zaituen, beti zuk ordaintzen duzu eta gero beste gidariarekin nahi baduzu paperak egin zure esku. Gainera seguroak frankiziarekin dira eta ez nolanahikoak gainera, 3800€ artekoak. Ke txollo! Beraz terminalera joan eta lehenengo busa hartu genuen pena pixkatekin. Kanpinean bi neska argentinar ezagutu genituen eta kotxea konpartitzeko asmoa genuen.
Purmamarkan beste suitzar bat elkartu zitzaigun. Bertan gau bat pasa ondoren eta el cerro de los siete colores ikusita, urrengo egunean Tilcarara joan ginen. Oso herri turistikoa baina xarma askorekin. 2500mko altueran dago, ala ere inguruan dauzkan 4000mko mendiekin ez du altuera sentsazioa transmititzen. Bertako jendea koka ostoak mastikatzen ibiltzen da eta leku guztitan salgai dago baina ez genuen dastatu. Bezperan ezagututako neska suitzarra purmamarkan geratu zen baina alemaniar jatorriko bat batu zitzaigun eta taldetxoan jarraitu genuen bidiaia. Beraiekin lenengo eguna igaro genuen eta beraiek bidaia jarraitu zuten Bolibiaruntz, guk beste egun bat Tilcara pasa genuen. Iritxi ginenean hostel-camping bateko jabea ezagutu genuen, Vasco deitzen diotena. Kontatu zigunagatik Oiartzun, orereta eta Irunen familia dauka. Arbelaitz familia, bai zuberoako eta pagoako jendea... EHan pare bat aldiz egona omen da, azkeneko aldiz 2008an. Bigarren egunean, bakarrik geundela aprobetxatuaz, bere hostelera mugitu  ginen.
Tilcaran lehenengo gaueko hostelean, beste lau euskaldun ezagutu genituen eta beraiekin egin genuen Garganta del Diabloko mendi buelta. Erasmus etorri diren ikasleak ziren eta horietako bat Oreretakoa. Arkaitzako Asier kamareroan kuadrilakoa.
Oiartzunen familia duen argentinarra, Oreretako Mikel eta hori nahiko ez balitz, hostelez aldatu ginenean bertan Irungo Unai topatu genuen... Argentinan bizi den euskal diasporari buruz ikerketa egiten ari den kazetaria... Gaztezulon urtarrilan bere artikuloa bat argitaratuko da. Hemendik zorte onena opa diogu bere ikerketarekin!
Euskeraz bapo hitz egin ondoren, berriz Saltan bueltan gara, ingelesez hitz egiteko prest.
Besarkada bana denontzat!
Argazki gehiago hostelaren facebookean daude, saiatu naiz hemen jartzen baina zeozerk errorea ematen du.
Azken argazkian ikusten den hiria da Salta.

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Lana aurkitu dugu gabonetarako!

Kaixo denoi!
Argentinan gaude, iparraldean, Salta hirian. Hemendik hiru aste bueltaka ibiltzeko asmoa genuen Bolibiara pasa aurretik baina plan aldaketa.Hostel batean boluntario bezala hasiko gara astebukaeran. Egunean 4-5 ordu lan egiteagatik dohainik gera gaitezke bertan. Hemen urtarrila, horko abuztua bezala da eta den-dena oso garesti jarriko da eta bidaiatzeko agobiantea egongo da, beraz oberena nonbait geratu eta ekaitza pasa arte itxaron. Hemen galdetu dugu, pentsatuaz kostako zitzaigula lana bilatzea eta abenduak 20rako tope jarriaz baina a ze zortea, lenengoan. Bi bolondres badoaz eta gu sartuko gara. Hasierako asmoa urtarrilak 15 arte hemen geratzea da. 5 aste. Interneten bilatu nahi badezue, norbaitek bixitan etorri nahi badu,... Tierra Norte Hostel izena du. Abraham Cornejo kaleko, 62an.

Hurrengo hilabetea geldirik egongo garenez eta inguru honetan milaka leku eder daudenez,  bihar bi eguneko eskursio bat egitera goaz, kotxe alkilatu batean. Ea zer moduz moldatzen garen Andetan gidatzen. Salta 1200mko alturan dago eta bihar 3000mtik pasako gara. Ikusiko ditugun leku batzuen argazkiak bilatu ditut interneten eta atxikitzen dizkizuet.

Asuncionetik honaino 22 orduko bidaia izan zen. Hiru bus ezberdinetan. Hemen kanping munizipalean gaude. Kanpingataz aparte herriko pistina da, hego amerikako pistinarik handienetakoa du. 10 egun behar dira betetzeko. Lau egun daramazkigu hemen eta oraindik ez da betetzen bukatu. Larunbatean iritsi ginenean, uda honetako irekiera zen, sarrera dohainik. A ze erokeria! Eta igandean kriston beroa egin zun eta oraindik jende geyo zeon. 10mila pertsona omen zeuden. Aforoa 15milakoa dauka eta udaran iristen omen da maximora. Ikustekoa da. Parrila pila bat daude eta jendea egun pasa etortzen da. Gure partzelan lau familia zeuden. Norbaitek parrila libratu orduko beste batek hartzen zun. Haragia toneladaka, kriston kea,... Nafarroa oinez bat sanoagoa da.
Lapurretak ohikoak dira hemen eta astebukaera osoa kanpinaren ondoan pasa dugu, pistina itxi arte.
Atzo kriston ekaitza bota zun eta gure kanping berriak etzun aguantatu. Ura sartu zitzaion eta komunetako sarreran dagoen aterpean egin dugu lo, goizean garbitzaileak bota digun arte. Kanpiña ondo dago baina itsasnek larunbatean josten ibili behar izan zun. Iskineko soporte bat soltatu zelako. Merke zurrean ibili ginen eta orain abentura!
Denbora pasatzeko scrable kasero bat egin dugu. Euskarazko bertsioa internetetik kopiatua.
Ondo pasa eta gozatu zubia!
Besarkadak denontzat!

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

eta azkenik, Asuncion!

kaixo denoi!
Denbora azkarregi pasatzen zait, berriz astebete idatzi gabe. Nire asmoa 3-4 egunetik behin idaztea da baina enteratu gabe pasatzen zaizkit egunak; eta asteak eta hilabeteak, dagoeneko bi hilabete eta aste bat zuengandik milaka olatuetara eta gu kostarik gabeko herrialde batean. Ezin zuen kresalezko besarkadak sentitu.
Beno...
Paraguay amaitzera doa, 15 eguneko bidaia ia bost astekoa bilakatu da, dagoeneko Asuncionen gaude, hiriburuan. Ez genuen hemen gaurik pasatzeko asmorik baina herrialdea ia osorik ikusi ondoren ezin genuen ikusi gabe joan. Concepcion hirian hiru gau pasa ondoren iritsi gara. Oso gustora egon gara iparraldean eta dirudienez berora aklimatatzen ari gara. Eguerdian kalean egotea lortu dugu. trukoa bertakoei kopiatzea izan da. Tererea edaten hasi gara. Tererea mate hotza da. Argentinan eta Uruguayen ez bezala hemen ur hizoztuarekin edaten dute. Encarnacionen erosi genuen kit osoa(wanpa eta bonbila). Mate beroarekin ur litro bat edaten bada normalean, tererearekin 3 litro edan daitezke.
Concepcioneko hospedajekoak iristerakoan Itsasneri esan zioten 100% euskaldun pintak zazkala. Hemen ere Vaya Semanitaren fanak daude.
Hiriburuan Airbnb bidez lortu dugun etxe batean gaude. Sukaldatzeko beharra genuen eta etxe bat hartu dugu. Etxe xelebrea da. Zazpi bizi dira, Baionako neska bat, lau frantses eta bi Paraguayo. Etxea erraldoia da, pistina ta guzti dauka. Amelie (Baionarra) da gure kontaktua eta aste honetan bera eta bikote paraguayarra bakarrik daude. Besteak Chacon daude lanean bi asterako. Etxea erdi hutsik ez bazen nahiko luxua, Amelie gaur iparraldera itzultzen da. Bihar bertako bikotearekin geratzen gara bakarrik, 7tik 2. Euskaldunak ginelako onartu zigula aitortu zigun Ameliek iritsi ginenean, bera ez zenez egongo ez zuela inor bertan utzi nahi. Berez ostegunean ginen joatekoak hemendik baina etxea hutsik dagoenez dohainik beste gau batzuk geratu gaitezkela esan zigun asteartean eta guk onartu. Argentinara itzultzeko data definitiboa abenduak 2a, Saltara goaz. Iparraldean, Bolibia inguruan.

Gaur Acahay herrian izan gara, bertako familiari bixita sorpresa egin diogu. Elkarrekin bazkaldu eta berriz hiriburura.

Asuncionen ez dago ikusteko ia ezer eta kalean buelta batzuk eman ondoren kultur etxera joan ginen, ea erakusketaren bat harrapatzen genuen. Bi erakusketa, arpari buruzko museoa eta aurkezpen bat. Aurkezpena genero indarkeriari buruzko ikerketa baten emaitzak. « Lan munduan maskulinitatearen ondorioak genero indarkerian». Gustora egon ginen entzuten eta espero baino jende gehiago geunden. Esperantza pixkat badago hemen. Kaletik abortoaren aldeko pintadak ikusi ditugu. Astelen goizean palacio legislativo aurrean hidroelektrikako sindikatuek greba egin zuten eta nola ez, beraiekin egon ginen. Argazkian ikusi dezakezue poliziak nola babesten zuen eraikina.
Abuztuan Asuncioneko erdi aldeko kaleetan mural erraldoi poli politak egin zituzten, Latido americano jaialdian. Batzuen argazkiak igotzen ditut, batean ikusiko duzue hemengo kableatuaren magia.
Uste dut ia dena kontatu dudala, baina ziur zeozer falta dela. Ahaztu zaizkidanak zuek bete beharko dituzue nahi bezala, bidai honetan, bakoitzak berea osatu dezake.
Gabon eta besarkadak!

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Zertan zabiltzate hemendik?

Egunero-egunero egiten digute galdera hau. Paraguayoak ez dute turistarik espero, ez dute beraien herrian ezer interesanterik ikusten. Ia ez dugu informazioarik herrialdeari buruz baina oso gustora gabiltza. Herriz aldatzean ez dakigu zer aurkituko dugun hurrengoan eta horregatik lo egiteko lekuan beti berdina esaten dugu: "gau bat geratuko gara eta herria gustatzen bazaigu gehiago".

Encarnacionen ere horrela ibili gara. Azkenean astea pasa dugu bertan. Asteazkenean mugitu ginen. Villarricara joateko asmoz baina bertako couch-ak beste "okupa" bat zeukan eta astebukaeran iristeko gomendatu zigun. Bidean gau pare bat pasatzea erabaki genuen. Lehen gaua Yuty-n igaro genuen. Herri txiki eta tipikoa. Paraguayko zaharrenetakoa (1600 inguruan sortua). Bere garaian indarra edukiko zuen baina gaur egun ez dauka ezta karretera asfaltaturik iristeko. Euria egiten duenean bus zerbitzurik ez dago.
Bertan bizitu genuen une feministak emozionatu gintuen. Parkean geunden afaltzen eta herriko mutilen futbol partidua ikusten. Mutil gehiago zeuden jolasteko zain. Hemengo herrietan ez dago beste ezer egiteko eta atxalde-gau partean parkean biltzen dira ia denak. Ba hortxe geunden partidua ikusten eta amaitu zenean neska kuadrila batek hartu zuen zelaia eta jolasteko zain zeuden mutilak tonto aurpegiz eta pixkat moskeatuak geratu ziren. Beraien txanda zen eta jolastera etorri ziren. Eskubaloi partida bat jolastu zuten eta martxa. GARAIPEN txikia baina garaipena azken finean. Gizonen lurraldean sartu ziren eta beraien lekua aldarrikatu eta lortu zuten. Zorionak nexkak!
Bertan pentsio familiar batean egin genuen lo, earra, argazkia gure gelakoa da.
Hurrengo goizean lainotua zegoen zerua eta euria hastear, bidea lokaztuko zelakoan goizean bidaiatu genuen Caazapara. Probintziako hiriburua delako geratu ginen baina ez dago ezer bertan.
Ostiralean iritsi ginen Villarricara eta Luisen zai egon ginan. Anestesista da eta lana bukatzean etorriko zela gure bila, kirofanotik watxapeatu zigun, mobilan oso adiktuak dira hemen. BMW batean agertu zen, ke nibel. Bere etxera joan ginen eta beste couchsurferra oraindik bertan zebilen eta lurrean egin dugu lo hiru gauez. Oso ondo zaindu gaituzte Luis eta bere emazte Marciak. Hemengo beste errealitate bat ezagutu dugu. Aberatsen mundua. Luis 2. Mailako futbol talde bateko presidentea da. Igandean Marciaren gurasoekin bazkaldu genuen eta pikatzeko txorizoarekin, Jaguahu (txakur beltza) edaria atera zuten. Sorpresa Kalimotxoa zen. Earra! Guk patata tortila egin genuen bazkarirako eta kostata baina exitoa eduki zuen. Pila bat kostatzen zaie gauza berriak probatzea. Arratsaldean Marciaren amaren pelukerira joan ginen eta Marciak ilea moztu zigun bioi. Berriz kazkamotz gaude.
Luisek hemengo korrupzioaren berri eman digu eta oso lotsagarria da egoera. Harrigarriena, gobernuan dagoen Partido Coloradoko afiliatua dela bera ere. Hiru egunetan ezer onik esan ez duen arren beraiei buruz. Wikipediaren arabera bozka daukaten pertsonen 50% baino gehiago dago afiliatua partidoari eta horregatik beti berdinak irabazten du. Eskuindarrak eta kontserbadoreak dira. Hemen zeozer lortu nahi baduzu afiliatua izan behar duzu, dena izenez doa eta hori mundu guztiak daki. Afiliatu edo kanpora joan ez dago beste aukerarik. Oposaketak ere tongo hutsak dira. Hori dena penagarria da baina hauteskundetako bigarren aukera indartsuena ultra eskuina izateak borobiltzen du. Garai batean hegoamerikako herrialderik garatuena zena, hiltzen ari da urtero eta dena herriaren ignorantziagatik. Horrek gogorazten dit hemengo aurrek jasotzen duten ikasketa eskasa. Egunean 4 ordu bakarrik daude eskolan. 11tarako lIbre daude. Horrela ezin da herria salbatu.
Encarnacion osoan liburu denda bakarra ikusi genuen eta kuriosidadez sartu ginen. 50 liburu ere ez zeuzken. Hemen ez da ezer irakurtzen. Orain hasi omen da pixkat aldatzen, ea egia den.  Gure babesa emateko liburu bat erosi genion. Luis de la Vega kazetari paraguayarrak idatzitako saiakera-ikerketa:Heridas del labrador. Realidades politicas y economicas del Paraguay contemporaneo. Gozatzen ari naiz. Pena hemengoek ez dutela irakurriko. Poztekoa norbaitek idatzi izana eta argiraratu ahal izatea. Esperantza pixkat nonbait...
Villarrican antzerkira joan ginen. Kultur etxeak antolatua eta dohainik. Triple alianzako gerra ondorengo emakume presoen historia. Ez zitzaigun gehiegi gustatu.
Atzo, astelehena, bikotearekin bazkaldu eta Coronel Oviedo hirira mugitu ginen. Hemen gau bat nahikoa genuen baina hiru igaroko ditugu. SLOW PARAGUAY egiten ari gara. Etzi iparraldera joateko asmoa dugu, Concepcionera. Ea zer moduz beroarekin.
Lehenego argazkian Encarnacioneko Qi beganoan erositako Parmesano beganoa jateb ari naiz. Oso oso goxua. 3 otordu bakarrik iraun zigun. Dimension begana web orriko errezeta omen da.
Besarkadak denontzat eta mila mx komentarioak uzten dituzuenontzat, kriston ilusioa egiten duela jakin ezazue.