2017(e)ko abuztuaren 12(a), larunbata

Oporretan

Kaixo denoi!

Earki gabiltza Ekuadorretik barrena. Zuetako asko bezala oporretan. Jarraitzen dugu Ekuador estilo "domingeroan" bixitatzen.

Guayakilen Deivi lagunarekin egon ginen eta beraien etxean pasa genuen gau bat. Afari beganoa prestatu genien eta bizilagunak ere etorri ziren. Artzain (pastora) ebangeliko bat barne. Familia harritua geratu zen haur guztiak bazkariak gozatzen ikusita. Deivi irakaslea da ileapaindegi eskola batean. Klasean erakusteko modelo bat behar zuen eta Itsasne animatu zen. Corte de pelo corto para mujeres klasea ematen zuen bitartean. Denen aurrean moztu zion ilea. Argazkiak igoko ditut.

Guayakilen egon garen astean ezusteko bixita bat eduki dugu. Donostiko Haizea, Itsasnen lankidea. Perura etorri da baina gurekin egun batzuk igaro ditu. Eskerrik asko bixitagatik!

Kostatik mendi aldera mugitu ginen eta berrize altura eta klima aldaketara ohitu behar izan dugu. Cuenca eta Baños de Agua Santa bixitatu ditugu. Oso gustora egon gara bihetan.  Cuencan Zizurreko Josekin topatu ginen. Pote bat hartu genuen elkarrekin eta berriketa ederra eduki genuen taberna itsi eta bota ziguten arte. Ondoren oihan aldera jeitsi gara. Urte osoan ez dugu Amazonas ezagutzeko aukerarik eduki eta azken aukera hau ez dugu galdu nahi izan. Puerto Misahualli herrixkan egon gara boste egunez. Bertan Txalaparta Etxea izeneko hotela ikusi genuen. Duela 30 urte baino gehiago bertara joan zen donostiar baten etxea, Kepa. Bixitan pasa ginen bere historia ezagutzeko (ez genekien hotela zela) eta azkenean hiru egun pasa ditugu bertan berriketan, gustora gustora.

Xanistebanak ondo igaroko zenituztelakoan eta Donostiko aste nagusian zaudetenentzat. Ondo segi!
Laxter arte!

2017(e)ko uztailaren 24(a), astelehena

Baleaaaaaaak

Kaixo denoi!

Lasaiago idatzi nahi nuela jarri nuen azken kronikan... ejem... 20 egun pasa dira... bai kosta zait... ederki lasaitu gara Ekuadorreko kostan. Oporrak bezala izan dira. Pena hemengo kostan orain "negua" dela eta egunero zerua lainotua dagoela. Hamalau egun kostan eta bi aldiz ikusi dugu eguzkia. Ez du hotzik egiten baina oso triste dago dena. Ez da garai ona kostara jeixteko, norbait hona etortzeko asmoa badu urtarrilan askoz obeto. Mendialdean berriz lehorte garaia da orain eta mendi bueltak egiteko perfekto dago.

Bihar kostatik bagoaz penakin. Iparraldetik hegoalderaino egin nahi genuen baina ez gara beheraino iritsi. San Lorenzo, Esmeralda, Atacames, Mompiche, Puerto Lopez, Olon eta Montañita ikusi ditugu. Ayangue eta Salinas ikusi gabe goaz. Orain Olonen gaude eta bihar Guayaquilera goaz. Saltako kanpinan ezagutu genuen familia kolonbiar bat bisitatzera. Lau urte bidaiatzen eta azken hilabeteak bertan lanean daramatzate.

Turismo atzerritarra hegoaldeko herrietan biltzen da, surf eta parranda lekuetan. Bertakoak (Andeetako turistak) iparraldera doaz ordea. Atacames (iparra) inguruak Benidorm dirudi eta Montañitak (hegoaldea) berriz Ibiza. Gure gustokoena Mompiche izan da, herritxo txiki bat. Bertan bost egun igaro ditugu. Herriko kaleak hondarrez beteak daude eta hankutsik ibili daiteke. Oinutsik bizitzea zoragarria izan da. Bertan Saltan (Argentina) gurekin bolondres ibili ziren bi argentinarrekin elkartu gara. Sei hilabete igaro dira azken aldiz ikusi ginenetik eta hitz eta pitz egon gara. Herritik gertu Playa Negra hondartza dago, munduan bost bakarrik omen daude. Bertako area beltz-beltza da. Duela gutxi herritarrek bertatik mineral enpresa bat bota zuten. Ia hondartza guztia kamioitan eramaten ari ziren. Orain bigilatzen dabiltza. Ez dira gehiegi fido. Legedia herriaren alde dago.

Duela urtebete hemen egon zen lurrikarak kostako zati bat suntsitu zuen eta hinguru hori ezagutzeko gogoa ere bagenuen, Pedernales eta Canoa hingurua. Baina besteen miseria bisitatzeak barruan sentsazio kontrajarriak sortzen dizkit eta azkenean ez ginen bertan geratu. Busetik ikusi genuen eta bizitza normaltasunera itzultzen ari dela dirudi.

Ikusten duzuenez ez dut betiko txapa idatzi. Itzultzean zeozer kontatzeko eduki dezadan. Ekuador beste herrialdeen ezberdina izaten ari da. Kalean jatea garestia denez, sukaldea eskeintzen duten albergeak bilatzen ditugu. Hauek motxileroz beteak daudenez oso aste sozialak izan dira. Bidai osoa motxileroak eskibatzen ibili ondoren beraiekin berriketan daramagu Ekuadorreko txangoa. Gure abenturaz oporrak hartu bagenitu bezala da. Seguruenik horregatik horrenbeste denbora bloga idatzi gabe. Opor oporrak izan dira. Aste batzuk geratzen zaizkigu eta pixkat alteratuak gaude. Azken egunak atope pasa nahi ditugu baina deskantsatzeko ere aprobetxatu nahi dugu. Dena nahi dugu...

Baleaaaaak?.... BAI... hemengo kostan ekainetik irailera baleak ikusi daitezke. "Ballena jorobada"k migratzen ari dira orain eta kostatik gertu ikusi daitezke. Atacames-en txalupa batean ordu erdi itsasoratu eta bertan zeuden. Hiru ikusi genituen... ai ama... ze handiak diren... sinestezina... beldurra ematen du...
Berriz ikusteko gogoz geratu gara baina iparraldean 9$ ordaindu genituen eta hegoaldean 25$ eskatzen dute... beste batean.

Ondo segi eta laxter arte!
Besarkadak denontzat!

Oporrak ere argazkientzat izan dira, ia ez dugu bat bera atera.

2017(e)ko uztailaren 6(a), osteguna

Ekuador

Kaixo denoi!

Beste kronikan esplikatu nun bezala Ekuadorren gaude, Ibarran. Muga Ibanekin gurutzatu genuen. Kolonbia eta Ekuadorren arteko muga nagusitik igaro ginen eta orain arteko kola handienak ikusi genituen. Beste muga guztiak oso azkar igaro ditugu. Rumichacako mugak harritu gintuen. Ez dago check pointik. Muga kontrolik gabe igaro daiteke. Norberak joan behar du Kolonbiako eta Ekuadorko inmigraziora seiloak eskatzera. Motxilak ez zizkiguten begiratu inon...

Iban Otabalora zihoan baina gurekin Ibarran geratzea erabaki zuen. Mugatik hiru ordura dago Ibarra.

Orain arte prezioekin jolastea erreza zen, lehenen egunetako burukominak pasa ondoren, baina orain dolarrarekin denak merkea dirudi eta kontuz ibili behar dugu. Ekuador 2001ean dolarizatu zen. Inflazio oso altu baten ondorioz, hemengo sucre txanpona kentzea erabaki zuen gobernuak. Protesta ugari egon ziren herrialde guztian baina gobernuak ez zuen amore eman. Dirudienez transportea oso merkea da (bidai orduko 1$) eta hotelak kolonbiako prezioan (4-8$ pertsona ta gaueko). Otorduak dirudite garestiak (2,5-3$ menua). Kolonbian 1,3-1,6€kin bazkaltzen genuen. Gure eguneko janari aurrekontua 3€koa da pertsonako... ea nola egiten dugun. Platano eta mandarinak oso oso merke daude. Platanoa 0,06$ bakoitza eta mandarinak 20-25 = 1$

Gau bakarra igaro genuen hirurok elkarrekin Ibarran. Hurrengo goizean hiria pixkat ezagutu eta Iban autostop egitera joan zen. Gu La Esperanza auzo-herrira mugitu ginen. Ibarratik 20minutura. Popayanen argentinar batek gomendatu zigun mendi refugiora, Terra Esperanza. 2700mra, ingurua mendi eta sumendiz betea dago. Refugioko jabea mendi gida da eta berak gomendatu zigun Cubilche (3841m) sumendira igotzea. Tontorrean lau lakutxo dauzka. Ondo ikusten bagenuen gure burua Imbabura (4557m) ezaguna igotzeko. Lehena juxtu igo genuen eta bigarrena ez saiatzeko pentsaerarekin jeitsi ginen. Egun berean bi neska turista galdu ziren sumendi horretan eta Emmerson (etxeko jabea), erreskate taldearekin igo zen beraien bila. Neskak sumendiaren kraterran barruan galdu ziren. Ez da ohikoa bertara sartzea, ez dago biderik eta ezin atera geratu ziren. Gainera tontorra ia beti lainoz inguratua egoten da. Asteazkenean abisatu zuten neskek. Bezperan igo ziren eta gaua mendian igaro zuten. Erreskate taldeak arratsaldean topatu zituzten baina ezin izan zuten egun berean jeitsi eta bigarren gaua pasa zuten denek krater barruan, Kanpin, janari eta urik gabe. Erreskatea oso txapuzeroa izan zen eta igotzeko genituen gogo gutxiak joan ziren. Hiru egun refugioan pasa ondoren sumendiaren beste aldean dagoen Iluman herritxora mugitu ginen. Otabalo herri turistikotik 5kmra. Herri honetan hego amerikako artisau azokarik handiena dago. Barruan galtzeko modukoa. Itsasnen urtetako oparia erosi genuen bertan eta egun pasa ederra egin genuen. Gaur Inti Raymi (eguzkiaren jaia, uztaren amaiera jaia) jaiaren amaiera festa ospatu da hemen. Auzo bakoitza taldeka biltzen da eta etxez etxe doaz dantza egiten. Herriko "jefeari" eskaintza egiten zaio eta ondoren denok elkarrekin bazkaltzen dute. Gure hospedajearen auzoko martxan parte hartu dugu eta dantza pila egin dugunez bazkaltzera gonbidatu gaituzte. Orain neka neka eginda gaude eta arratsaldean ez dagoenez ezer deskantsatzeko aprobetxatuko dugu.

Dagoeneko aste bat joan zaigu Ekuadorren eta oraindik mugatik oso gertu gaude. Asteartean kostara mugituko gara. Oraingoz oso oso gustora gabiltza Ekuadorren. Oso ongi hartu gaituzte.

Azkar eta gaizki idatzi dut gaur bloga, barkatu. Ez hospedajean ez dugu internet eta herriko lokal batean uzten digute konektatzen. Presaka idazten nabil. Hurrengoa lasaiago idazten saiatuko naiz. Ondo segi!

Laxter arte!

2017(e)ko uztailaren 5(a), asteazkena

Agur Kolonbia

Kaixo denoi!
Denbora asko pasa da azken kronikatik eta gauza asko dauzkat kontatzeko. Kronika hau luzeegia gera ez dadin bi zatitan idatziko dut, Kolonbiako azken egunak lehen zatian eta bigarrenan Ekuadorreko lehen egunak. Bai... dagoeneko mugaren beste aldean gaude. Astelehenean gurutzatu genuen eta Ekuadorren gaude, Ibarran. Guzti hori bigarren zatian izango duzue...

Popayan hiritik Pastora mugitu ginen. Hegoaldeko hiriburua da. Mugatik bi ordu baino gutxiagora dago. Hemen egun pare bat pasa genituen eta ez dago gauza handirik kontatzeko. Ihauteriak dira hemengo gauzarik ezagunena, txuri eta beltzen ihauteriak, urtarrilan. Naiarak lehen pertsonan bizi izan zituenak. Bere bizipenak blog honetan bertan irakurri ditzazkezue. 2012-01-08ko URTE BERRI ON kronikan. Hiri honetan egun bat paseatzen ibili ginen eta bigarren egunean mugako Ipiales herrira jeitsi ginen egun pasa eta Las Lajas santutegia ikustera. Hamar hilabetez elizei bizkarra eman ondoren ezin genuen aukera hau galdu. Argazkiak ikustean ulertuko dezue. Zubi baten gainean egina dago. Erabat ikusgarria! Dirudienez munduan mirari gehien egiten dituen bigarren santua da bertakoa. Gehien egin dituena Lurdeskoa omen da. Mundu guztitik iristen da jendea bertara. Guk ez genion ezer eskatu santuari, nahiko lan badauka. Jendez lepo zegoen lekua. Informazio gehiago nahi baduzue wikipedian duzue.

Pastotik Putumayora joan ginen, Sibundoy bailarara. Naiara hemen ere egon zen 2012an eta berak gomendatu zigun hona joateko. Bere egon zen finkan egon ginen eta duela bost urte landatu zuen zuhaitza bixitatu genuen. Gu ez ginen gutxiago izango eta bere zuhaitzan alboan beste bat jarri genuen, Cascabel bat. Naiarak landatu zuen zuhaitzak lau metro neurtzen ditu dagoeneko. Zuhaitzen landaketen arrazoia ez zuen kontatu arrebak 2012an, beraz nik egingo dut gaur. Sibundoyko bailaran lau herri daude eta 2000 urtean bailaran uholde serioak egon ziren. Gobernuak bertako jendea beste leku batera bidaltzen saiatu zen eta horrela arazoaz ahaztu. Baina bertakoek ez zuten onartu, arazoa analizatu zuten. Ondorioa, mendiek euri ura gordetzeko gaitasuna galdua zutela zuhaitz mozketen ondorioz. Soluzio erreza du horrek. Landaketa masiboak. Ikastoletako haurrekin hasi zen proiektua eta ondoren turistak ere sartu zituzten. Egoera asko obetu da baina landaketek jarraitzen dute. Zuetako norbait Kolonbiara joaten bada, ez dezala Sibundoy bailara ahaztu eta zuhaitz bat landatu dezala. Praktikatzen joateko EHan landatu ditzazkezue batzuk... Gure EH berde maitean zuhaitz eskasia daukagu. Mendi berdeak dauzkagu baina basoak ez daude batere sano...

Sibundoyko bailaran indigenak bizi dira eta kolonbia guztitik dator jendea sendabelar terapiak egitera. Horietan ezagunena ayahuascarekin Taitek egiten dutena da (hemen yaje deitzen zaio landareari eta chamanari Taita gizonei edo Ama emakumeei). Guk ez genuen yaje terapia egin baina Agedak (hostaleko jabea) sendabelar ikastaro bat eman zigun. Etxeko baratzan dauka bere farmazia. Denetik dauka. Ikaragarria naturak eskeintzen duen guztia.

Hiru egun magiko bailaran igaro ondoren Pastora itzuli ginen, bi arrazoiengatik. Mugatik gertuago egoteko eta Itsasnen urteak ederki ospatzeko. Igandean bere urteak izan ziren eta larunbatean itzuli ginen Pastora, Kolonbiako azken bi egunak kapritxoz betetzera. Lehenik gosaria ematen zuen hotela bilatu genuen. Urtebetetze eguna gosariakin hasi nahi genuen. Bigarren antojoa pizza erraldoi bat zen, txanpinoi askorekin. Hego amerikan txanpiak lujo bat dira eta faltan bota ditugu bidai guztian. Pizza afaltzeko lekua bilatu genuenean, denbora egiteko taberna bat bilatu genuen. Hamar hilabete taberna batean sartu gabe... Zein ondo sartu ziren garagardoak. Erdi mozkorrak joan ginen afaltzera. Afaldu ondoren diru gabe geundela konturatu ginen eta denda batean bi garagardo lata erosi eta hotelera abiatu ginen gau giro ederrean. Parranda berezia izan zen eta 21:00tako hotelean geunden. Igandean berriz ospatu genuen baina lasaiago. Egun osoa hiritik bueltaka ibili ginen eta jatetxe begetariano batean bazkaldu genuen menu berezia.

Astelehenean muga gurutzatu behar genuen, 90. eguna zen, bisaren azken eguna. Denbora gehien egon garen herrialdea da baina gutxien ikusi duguna. Sentsazio horrekin geratu gara. Mila leku geratu zaizkigu ikusteko. Beste hiru hilabete geratzeko modukoa. Ez badakizu nora joan oporretara aurten...

Muga eguerdian gurutzatu genuen eta bertan Iban ezagutu genuen. Bolibiaraino doan Bogotako gazte motxilero bat. Bakarrik hasi zuen bidaia baina mugan gurekin elkartu zen. Iban, Itsasne eta Eñauten abenturak Ekuadorren bigarren zatian...

Besarkadak denontzat eta bereziki Kolonbiako hilabete hauek bereziak egin dituzten guztioi. ESKERRIK ASKO!