2010(e)ko irailaren 22(a), asteazkena

Zorionak INCUPO!! jejeje

Atzo iritxi zen udaberriya hego hemisferiyoa, ta honekin batea gue ONG-ak 40 urte bete zittun, badia geo urtiak... gu Añatuyan ibili giñen de zelebrazion, bitu ze tarta eleantia jan genun! jeje. Egun hau aprobetxatuz, ingurune hartako nekazariyekin topaketa bat antolatu zen; etzen ezer falta: argazki erakusketatxo bat, tallerrak (neria barne!), bazkai earra (asadua, nola ez!), musika ta dantza ugari, ta ne disgustoako... meza! jeje. ezin tzun ba perfektua izan denak... jeje.

Bueno, os kuento zemuz jon tzen ne tallerra! Egiya san bamakizkin aste dexente ideya honekin bueltaka, ta organizaziyoko jendiai proposatu niyon hizkuntza ta identidadia buruzko taller bat iteko; men ondoko probintziyan (Santigao del Estero) Quichua hizkuntza hitzeiten da (Quechuan familikua), biño galtzen ai da ritmo oso azkarrin. Tallerran helburua, hizkuntzan garrantziyaz ohartzia zen komunidade baten nortasuna definitzeko garayan, ta hortako Euskal Herriyan adibidia erabili nun. Sarreratxo bat inun gure ta beayen arteko antzekotasunak kusteko: bi herrialdiak, bi hizkuntzak ta bi arazuak. Etzazte imajinatzen ze sentxaziyo arrarua ta aldi berin intentxua sentittu nun! Ikaragarriya izan tzen! Maite zaitut abesten ta dena jarri nittun!! jeje. Ze xalauak! Hau ta geo textu batzuk landu genittun taldeka, ta galdera batzuk erantzunez reflexionatzea bultzatu, ze kriston kontraesana dakate... eskoletan Quichua erakustia nahi dute, biño geo beayen seme-alabei eyete erakusten! puff, sutan jartzen nau honek, eztia konsziente beayen esku dola hizkuntza mantentzia! Bukatzeko Joxean Artzen esaldiya quichuara traduzittuarazi niyen... aber hola hobeto barneratzen duten... jeje. Hoixe izan tzen tallerra, ta helburua bete nun dudetan geatu banaz re, ne aportaziyo xumia in izanakin super kontentu noz ta oso harro ne buruakin (kontutan eukita iñoiz enula tallerrik prepatu, ta enazela iñongo experta linguistikan... jeje).

Egiya san seko harrittuta nabil ne potentzialakin... tekniko lanin izan ezik toki guziyan sartzen ai naz muturra! Lengun komentatu nizuten artikulo bat iatzi nula... ba aurreko astian 2 irratitan parte hartu nun!! jeje. periodismo ikasi ber nun!!! jejeje.

Ah!! ta geo ta klarua dakat neria sukaldaritza dela... hoi da hoi dulce de leche earra in genuna!!! Dedio, ikaragarriya!! Bueltatzin lanan asuntua oandik txungo bado, negoziyua jarri ta dulce de leche itea dedikatuko naz! jeje. Bitu argazkiya... ta erne tekladukin, baba ixuritzen ai zattuzte ta!! jejeje.

Bueno pitxurrines, patxo haundi bana! ya geo ta gutxiyo falta naula zuekin eotekoooo!

2010(e)ko irailaren 11(a), larunbata

Euriya goyan-bian!

Euriya goyan-bian, kafia mesanotxian, ta info 7 -ko musika etxia alaitzen... Oiartzunen al noz ta enaz entetu??!! jeje. aiii, astebukaera hastea diju... etxe osua netzat... entzuten den bakarra euriya ta Doctor Deseo. Eztabil iñor sukaldian; ezta komedorin, telebistako kanal bakarra kusten (kablia patzen ez dugun señale...). Ondoko ofizinako telefonua re ixilikan do, ta etxe pareko inprentan makinak re, gaur jai dutela nabaitzen da. Tarteka trumoi ear bat entzuten da, ne lasaitasuna alteratuz, ta Loretxotaz gotzen naz... ohi azpiyan sartuta eongo zen onezkeo, jejeje. Messengerra irekita dakat noiz azalduko den zai... Larunbat goiza aurrea diju; hemen 11 terdiyak, hor 4 terdiyak, irratiyak txibatzen nau... arropa zikiñan boltxa parez-pare dakat pertxerun zintzilik, ezin tzazte imajinatu ze pereza maten naun oan fregaderun garbitzen jartzia... ain goxo noz oyin sartuta! jeje. gaur goizeko bi lantxo nittun pentxatuk; bat hoi zen, ta bestia bloga aktualizatzia... bintzat bigarrena ingot! jeje. ya... bakit, alpertuta ibili naz hortan re... jeje. ya pixkat rutinan sartu ta nobedade gutxi doztelako izangoa... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat lan dakaten! geyegi emozionatu naz ta oan gauzak ixten hasteko garaya iritxi dela, agobiatzen ai naz! Relebatutako kasu guziyak artxibatu ber ttut... hemengo rebistako artikulo bat iazteko re eskatu naute... ta gañea taller bat prepatzen ai naz datorren asteako! Bo, ta ebaluaziyo informia prepatu berra dakat re... ai ama, estresatzen ai naz!! jeje. 3 aste besteik enazki gatzen, ta kriston pena maten nau oan gauzak aurrea dijuztela kustin, hau dena utzi berra... deskuido batin aber ez duten abioya galtzen... jeje. ez, lasai; ze bisadua bukatzen nau, ta eztut konflikto diplomatikoik sortu nahi! jejeje.
Ei, ta etzattuztet san Cordoban izan nitzala aurreko aste bukaeran! Matadoria izan tzen, ze berez kasu batzuk relebatzea jon nitzan, biño behin hareaño jonta hiriya re ezautu nahi nun... asike enitzen geldik eon 3 egunetan, alde batetik bestea. Biño egitan mezi izan tzun, jende super interesantia topatu nun beste behin. Hiritik kanpoa gatzen den auzo batin, fumigaziyo arazo larriyak ttuzte, ta asko mobilizatu den ama talde bat do bertan. Ikono bat dia tematika hontan, ta hautako batekin eon nitzan atxalde pasa; bitu ze xalada, be pankarta ta guzi! jeje


Hauei buruz idazteko eskatu naute rebistako... hurrengun igual jarko izutet ne super artikulua! jeje. Ai ama, ta oan gotzen ai nazela! beti aztu iten tzin komentatzia... sartu enlaze hontan ta entzun/kusi bideoklip hau! ikaragarriya da!! fumigaziyua ingurun intako kunbia earra, eakusten din imajinak oso onak dia!

http://www.youtube.com/watch?v=RJjO3Q__3WY&feature=related

Ta bueno hemen utzikot, ze azkenin uste biño geyo luzatu naz hau iten, ta konturatzeako bazkaya prepatzen hasi bet... koliflora earra ingot! jeje. Atxaldin gañea bixita dakat... dulce de leche iten eakutxi ber naute launek... ezin men dut hoi ikasi gabe jon, asike hortxe torko dia denak nei "eakustea"... nik uste jatea datoztela, besteik ez... jejeje. en fin, kontatuko zemuzkua ate den... (honekin txistia itia zalluo da, eh, sanzberro... jejeje). ale, zaindu zattezte, muxuak kiloka!

PD: Aritz, email bat biali nizun biño erroria mateit zue helbidiak... zemuz jon tzen madrilgo asuntua?
PD: Eñaut, lotxagabia! hitzeingo ugu seriamente bueltatzen nazenin... jejeje.
PD: Portutxooo! zu, beti bezain xalada! eskerrik asko iaztetik! gogua dakat zukin zoriontasunaz hitzeiteko! jejeje

2010(e)ko abuztuaren 27(a), ostirala

ZORIONAK EÑAUTXOOO!!!

Gaur re egun señalatua dugula, ta mentxe noz berrize! Egun batzuk kanpun ibili naz, fumigaziyo kasu geyo registratzen, biño garaiz bueltatu naz zibilizaziyoa ne anai maitiai muxu pare bat bialtzeko, jeje. Zorionak fistro, disfrutatu euna!! Bo, ta zemuz diju udara?? Onezkeo bukatzen… gue Marijaia jainkosa haundiya re erreko zuten ya! Pufff, gotzen ai naz, oan dela urte bete hortxe neon kriston izerdiyak botzen lizentziada errespetagarri bat bihurtzeko... jejeje. ta oan bitu non nabillen... boluntaria errespetagarri bat bihurtzen! jeje. Eunetik eunea gustogo noz, ta disfrutatzen hasiya re banaz! eztakizute ze pozik eoten nazen nekazariyekin hizketan, matia konpartitzen. Ikearri jatorrak dia denak, ta bitu kontatzen tzattutena ez dela bate xamurra... Azkeneko bixitetan ezautu ttuten familiyak aurkeztuko:






Ei! ta oan gotzen ai nazela... ne pixukidik re ettut aurkeztu! Astian zehar eoten dia, lanin, ta astebukaeran netzat dakat etxe osua, latza! Aurreko astian "dulce de batata con naranja" in genun, etzazte imajinatzen ze ona ate zigun! argazki pare bat re jarko:









Bueno, ta onezkeo antzemango zenuten bezela iazteko gogo gutxi dakatenez, beste argazki pare bat sartu ta gaurkua men utziko ugu. Be garayin ferrokarrilla zebillen inguru hontan, bertako basua explotatu zun enpresa ingles batek jarriya. oan railak bakarrik gatzen dia, ta Reconquistan kasuan, estaziyua. Egiya san toki bastante majikua da, ta lasaia; harea joten naz irakurtzea. Estaziyun exei ta hortxe pastet denbua, trena noiz pasako zai baneo bezela, jeje. eztakit... guay do! jeje.











Ta bueno, despeittu ta etxea jongo naz zoze jatea. Gaur ostirala da ta zinia do liburutegiyan, hantxe juntatzen dia herriko friki gehinak... ta baita nire! jeje. Benga polittoik, zoriontxu izan!

2010(e)ko abuztuaren 17(a), asteartea

Retiro espirituala... ommmmmm

Kaixotxo denai! amayita wapa! hau poza zue notiziyak eukitzia! ta jakitia eztula egualdi ona itten... jajaja, ze maltzurra! hemen hasi da tenperatura pixkat iyotzen (bazen garaya!), nabaitzen da udaberriya datorrela... gaur hego haize goxo goxo bat dakagu, aunke hemen ipar haizia da; hego haizia donin hortxe tortzen dia patagoniako hotzak ta eztia ez oso goxuak... bua, ta ostegunin ezagutu nun zer den "una lluvia torrencial"! jeje. bitu EH-n nahiko euri kusten dugula, biño 10 minututan bota zun zaparra ikaragarriya izan tzen, juxto nik etxetik ate ber nunin... pixkat itxoin nun lasaitu arte, okerrena pasa zelakun... ai ama! ebidente gatu zen berriya nitzala hiriyan... okerrena euriya in ta geoko panorama zen, kaliak errekak zin!! ezin tzen alde batetik bestea pasa!! 8 buelta man nittun tokira iristeko, ta azkenin hankak bustita alletu nitzan...

Bueno-bueno, ta aze astebukaera politta ta espirituala euki uten... os kuento: osasunai buruzko topaketa bat zon hemen ingurun ta hortxe animatu nitzen, egitarauko tallerrek erakarrita... ke si arnasketa ta meditaziyua, biodantza ta poza, teatro del oprimido (antzerki bidezko terapia bat)... bua, gauza pilla zozten! ta, denak super interesantik! jendia re super jatorra, ikasteko gogoz, konpartitzeko gogoz, be onena ematen... eztakit, oso bereziya izan da egitan. orinoterapia tallerra re bazon, biño lasai, oandik eztut ta burua horrenbeste galdu! jejeje. ta bueno, astebukaera politta izatiaz gain, luzia re izan da. Atzo jai euki genun, gaurko eunez San Martin (el libertador) hil baitzen. ta klaro, galdezka aiko zazte zertik ezten gaur jai, ez? ba eztakitelako zer din puentik ta astebukaera luzatzeko jai eguna muitzen dute! jeje. en fin... ongi eon tzen, etxian eoteko aprobetxatu nun, lasai-lasai, ne gauzak iten. hortxe pasa nun goiz guziya arropa garbitzen arraskan! jeje. bua, biño sakrifiziyo hoi dena in ta geo, okerrena da geo txoriyak kaka itten nautela arropa lehortzen jarritakun... jejeje. ya, oso graziosua maten du, biño tiroka hasteko puntun noz txori p... hoiri, ta soka zuhaitzen azpiyan jarri zun "ingenieruai" re bai! jejeje. Gau partin ya launekin elkartu nitzen, ta kriston tortilla patata in nun! umm... ikaragarriya!


ta bueno, despeitzen hasiko naz, mundua salbatzen jarraitu ber dut ta, jajajaja. ale relindos, que ustedes la pasen bien! paaaaaa

PD: familia, ya bukatu et El medico; aze liburu puska!! oan Kirmen Uribenakin hasi naz... ya os kontare!

2010(e)ko abuztuaren 9(a), astelehena

ZORIONAK ATTA!!!

Bueno-bueno... gaur, horren fetxa bereziya izanta, kronika extraordinariyo bat ingot. Ta bai, argazkiyekin!! jeje.

Lenengo, ne hiriya eakutxiko:
Reconquista

Eskubiko hau, hiriko parkeik handina da, igandetan jendez gañezka eotea, hortxe juntatzeia mate hartzeko.




beste argazkiya azaldu berrik eztola ustet, biño norbattek dudak battu re... bai, eliza da! jeje




ta ezkerreku hau, Iriondo kale famatua! jeje. han aurrin kusten den etxetxun bizi naz.


Halare, ez pentxa dena ain politta ta txukuna denik...


zentrotik kuadra batzuk atetzia besteik ezto arkitektura autoktonukin topo itteko...





Aurrekun hitzein nizuten hemendik gertu zeon humedalaz... bitu ze argazki politta!





Halare, eskubikua da mengo paisaje tipikua: dena super laua, basuak deforestatuk ta behiak nonnahi!







Ta hau re "paisaje" tipiko bat! jeje. Jendia kalian be silla ta guzi, mate hartzen ta futbol partido bat kusten.





Ta bueno, hau ne etxeko eszena tipiko bat... jeje. Txe! ikearri integratua noz!! jejeje. (bai atta, El Medico da... sentitzet lapurtu izana, biño zui re okurrittu zizun karri ber nun liburua irakurtzen jartzia aste bete lenuo, eh... jeje)




Ta bukatzeko... ongi ezautuko zuten personajia, mingaña berde-berdikin mate dosi on bat hartu ta geo, jejeje. (bai ama, utzi naute arropa, bitu ze alkandora faxiona! jeje)

Bo, gaurkoz hemen utzikot, nahiko lan eukiut ta argazki hauek jartzen!

Patxo bana! zoriontxuk izan!

2010(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Con Monsanto hemos topado!!

Kaixotxo denai!! zemuz?? festa giro alayin, ez?? kabroiak! jeje. nik, uste biño hobeto damakit xanistebanak galtzin asuntua, biño onartu berra dakat atzo eun pixkat arrarua euki nula... reflexiyo eun hoitako bat... eztakit, onezkeo bada hillabete honea iritxi nitzela, ta egiya san tita pasa nau ta oso gustoa noz, biño nere espektatibak betetzen ai din pentxatziai man tzin... enun erantzutia lortu, asike aurrea jarraitukot esperientziyaz disfrutatzen!! jejeje.

Ta bueno, gaur (behingoz! jeje), ne lanaz hitzeingo... mentxe prepatuet matetxo bat (super integratua noz ya!), ta azken kroniketan kontatzea atrebittu enazen proiektua azalduko. Etorri biño len askoi san nizuten nekazari komunidadiekin aittuko nitzela lanin, biño klaro, hortaz aparte enekin askoz geyo... gañea komentatu nizuten ne sorpresa asoziaziyuan ingurun; urte askotako lana... egoera ta momentu ezberdiñeta egokittutako lana... ba aniztasun horren barruan, obserbatoriyo bat dakate martxan; bertan, komunidade ezberdiñek ttuzten konfliktuak registratzen dia. Alde batetik konflikto territorialak dozte, hau da, betidanik hor bizi izan din komunidadik botatzen ttuzte enpresa haundiyei lur hoiek saltzeko. Ta bestetik, konflikto ambientalak (ne sektoria); lur estentxiyo zabalak ttuzten empresariyuk (ze hauei ezin tzaye nekazari deittu), Monsanton pakete produktibo osua aplikatzen dute: hazi transgenikuak, lote mekaniko guziya ta kultibo hauek bakarrik resistitzen duten RoundUp herbizida famosua. herbizida honez gain, beste hainbat insektizida, fungizida ta abono erabiltzen ttuzte, inongo kontrolik gabe, biño egitan arazuk glifosatukin (RoundUp Monsantok patentatutako marka komertziala besteik ezta) ttuzte. Horren kultibo haundiyak fumigatzeko, abionetak erabiltzen ttuzte, inguruan don guziya akatuaz, ze herbizida hau ezta selektibua, hau da, klorofila dakan eozer atakatzeu: basuak, nekazari txikiyen baratzak... hau da, genetikoki modifikatua ezton guziya! Herri osuak fumigatzen dia, jendia ta animaliyakin!! ingurune guziya kutxatua do, baita grifoko ura re! ta bueno, zonalde hautan agertzen ai din gaixotasun kopurua oso-oso kezkagarriya da. Malformaziyuk jayo berritan, abortuk, leuzemia kasuak haurretan... Aurreko astian kasu bat relebatzea jon nitzen Chaco-ko hiri batea, ta egitan beldurtuta bueltatu nitzen. 6000 hektareako (!) arroz plantaziyo baten onduan do hiri hau, ta bertako famili batekin hizketan pasa genun goiza... beayen semiak leuzemia pasa zun 3 urtekin!! en fin... asuntuan geo ta geyo murgiltzen ai nazen eñian, inpotentzi sentimendua hobeto kontrolatzet, biño halare gorra da holako kasuak gertutik ezautzia...

Arazo honen inguruan bisiyo global bat eukitzeko ta argentinan bizi den egoera hobeto ezautzen laundu nayin, dokumentaltxo bat gomendatzen tzattuztet. ordu bete exkaxekua da, asike animatu beiratu bat matea, oso interesantia da ta! blogian kargatu nahi nun, biño ezin izanduet, asike men tzute enlazia:

http://video.google.com/videoplay?docid=6506849753184454313#


Ale wapines, muxu haundi bana, zaindu zattizte!!

PD: baiiii, bakit, argazkiyak jartzia hitz eman nizuten, biño bideukin konformatuko zaztela pentxatzet... gañea ezin tzazte imajinatu zenbat kosta naun kronika "txiki" hau iazten... atzo hasi nitzan!! jeje. aber aste bukaeran beste txikitxo bat iazten duten...

2010(e)ko uztailaren 26(a), astelehena

Lasagna bejetarianua Argentinan!!

Kaixotxo denai!! ze berri mundun alde hortan?? madalenetako resaka pasten aiko zazte asko ta asko! bo, ta ne gurasuk ollaskua dijeritzen... gauzak eztila aldatzen, eh! jeje. oandik herrimiñak enau jo, biño eztakit zerk mateiten astelen hontan bastante gaizki pasko utela... hauek san naute zoze ingo ugula eramangarriyo iteko tristura, biño denek dakigu xanistebanetako lenengo parranda ordezkatukoun gauzik etzula jainkuk asmatu!! ...ta Primin etxeko bazkaya, resaka inumanukin ta Eñautek sekula harrapatzen ettun txistik kontatzen... jejejeje. (Eñaut, gotu ezkerreko lenengo balkoia dela, eh! jejej). Muxuak Lekuonatarrei!


Bueno, ba mendik herriko festa gutxi (por no decir batez...), ta hotza galanki, biño eunetik eunea gustogo sentitzen naz argentino artin. Guay do, ze indian farolillo bat izan ta geo, hemen kaletik ezta nabaitzen atzerritarra nazenik, ta asko eskertzen da diskreziyu hoi... klaro, abua erekitzen dutenin me delato! jeje. egun hautan, zerua garbittu ta euzkiya ate dula aprobetxatuz, hiriya ezautzen ibili naz, kalien izenekin familiarizatzen (eskerrak neriak Iriondo izenau ta seittun ikasiuten! jeje) ta punto kardinalak lantzen; izane, hemengo herriyak super modu ordenatun eraikiyak dozte, "cuadratan" banatuk ta kale guztiyak paraleluk ta perpendikularrak dia, asike orientatzeko dakazun laguntza hobenetako bat euzkiya beitzia da. gañea etxe guziyak igualak dia! altunak bi pixu eukiko ttu! gaur atxaldin gañea laun batei bizikleta kendu yot ta hortxe ibili naz ne orientaziyua prueban jartzen; ya kontrolatua dakat gehina! jeje. gañea ustet gomendatzen ez din leku hoitako batetik pasitzen ibli nazela... pedaleatzen hasi ta aslfaltua re atzin utzita, etxe prekariyo batzun auzunian sartzen ai nitzala konturatu naz... kuriositatik bultzata aurrea jarraitu dut ta saldu nahi duten Argentina europeuan beste aldia topatu et... basura pillak txoko guzitan, ustel usai airian, umiak hankutxik ta zaldiz tiratako karruk... etzon ez kotxien zarata, biño bai kale guziya alaitzen tzun irratitxo bat cumbia atope jarriyakin! jeje ...hau re aklimataziyun partia da, ta oangoz bintzat oso ongi diju! Asoziaziyun gauzak motel, biño aurrea dijuzte. proiektu ezberdinetan kurioseatzen ibili naz, bertako jendiakin atzea ta aurrea! halare, aste hontan ingurugiroko asuntukin hasteko intentziyua do, ta mentxe nabil txostenak irakurri, wikipedia kontxultatu ta dokumentalak kusten tope! jeje. Ta bihar azkenin irlara guz! (bai-bai, hemengo erreka horren zabala da irlak doztela bertan! jeje). aurreko aste guziyan ezin izan genun jon barkua ondatua zolako, ta kriston goguak ttut joteko! gañea Ramsar zonalde bat da (internazionalki babestutako humedal bat) ta ne barneko ambientologa frikiyak kurioseatzeko gogua daka! jeje.


Bueno, ta laun aldetik re enaz kejatzen, asoziaziyoko gaztiek seittun akojittu naute ta ya kruadrilla eleantia dakatela san datteke... halare, erki patu nun laun berriyak eukitzi hau, eh! bazkaltzeko elkartuta giñen batin, batek galdetu zun iya norbattek lasagna iten zekin, ta klaro, ni arduakin muturra berotuta ezin abua itxiya euki... resultado: larunbat hontan 20 pertxonentzat lasagna in berra euki ut!! hoi bai, jarri niyen kondiziyo bakarra, berdurana izango zela! jaja. ei, ta kriston exitua, eh!! nik uste prueban jartzen ai zitela aber mezi zun ne launa izatia... jejje. ta bueno, hemendik ordu betea dantzatzeko gatu ga, "txamame", "kumbia" ta "txakarera" ikasi ber ttut!! jejeje. geo nik aerobikeko klase batzuk mango yetela hitz eman yet... bastante graziosua izangoa asuntua... jejeje.

ta bueno, ya nahikua iatzi ut beste aste beteako, asike despeitzen jongo naz. muxu haundi-haundi bat denei, zintzuak izan ta animatu iaztea zoze, beti bezela kurioso asko ta arpegiya mateun gutxi dozte ta men!

(aber berrize kamarai hautxa kendu ta argazkitxo batzuk atetzen ttuten... datorren kronikan jarko ttut, seriyo!)