2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Agur Argentina

Yeup denoi!
Puerto Iguazun jarraitzen deu oraindik. Eguraldiak ez zuen huts egin eta bi egun etxean pasa genituen deskantsuan eta euriari begira balkoitik. Ederki etorri zaigu, gehien bat netzako. Ezker belauna minberatua daukat eta luzaketak eginez pasa ditut azken egunak. Orain askoz obeto daukat, baina asteartean kojo neon. Bizitza sedentarioaren ondorioak. Azkenean bi gau gehiago geratu gara hemen. Etxean lekurik ez zeukan guretzat eta hostel batera mugitu ginen ostegunean.
Paraguayko bus hordutegiak bilatzen erotu gara interneten eta azkenean ez dugu ezer lortu, beraz muga pasa behar izan dugu estazioan bertan galdetzeko. Ostegunean egin genuen Ciudad del Esterako egun pasa. Hiri hau Paraguayko bigarren handiena da. Brasilekin muga egiten du. Argentinatik Paraguayra joateko ez dago zubirik eta Brasiletik igaro behar da. Busak Braailen geratzen ez direnez aduanan ez dira geratu beharrik. Argentinan sartu, Brasil airean pasa eta Paraguayn jeitsi. Paraguay, Argentina eta Brasil baino askoz merkeagoa da eta mugako hiria behobia erraldoi bat da. Imajinatu ze erokeria den, hego-ameriketako merkatu handiena da. Hiriaren zati oso handi bat zentru komertzialez osatua dago eta kale guztietan postuak daude, zoko-bazar erraldoi amaigabe bat bilakatuaz hiria. Iritxi orduko agobiatu ginen. Ez dago hitzik esplikatzeko. Ia mundu guztia elektronika erostera doa. Mugikorrak, bideo kamarak, go proak, ... Muga gurutzatzeko beti kolak daude.
Bertan eguna pasa genuen eta jatetxe begetariano - begano batean bazkaldu genuen eguneko menua. Earra! Paraguayra iritsi eta 3 ordura lenengo aukera beganoa. Jatetxearen jabearekin egon ginen hizketan eta 20 urte baino gehiago daramatzate bere emazteak eta berak jatetxearekin. Dagoeneko bi dauzkate. Aupa!
Eguzkitarako txapela eta bixera, euritarako xira luze pare bat eta hortzetako pasta. Horixe gure erosketak.
Gaur, ostirala, egun handia izan da. Ur jauziak ikustera joan gara, azkenian. Buaaaaa!!! Zer da hoi! 270 ur jauziko parkea. Argazki pila dazkagu eta batzuk sartuko ditut. Egun pasa earra egin dugu eta nire belaun ibuprofenotuak ez dit molestatu. Egun hauetako euriangatik ur pila zegoen.
Amaitzeko, aurrekoan ahaztu zitzaidan anekdota. Mercedesko kanpinan geundela bertako pastore ebangelista pasa zen eta gurekin hitz egitera geratu zen. Nahiz eta guk ez genuela sinisten esan, gure bidaiagatik errezatu genuen hirurok, berak esan eta guk errepikatu. Gure bidaia bedeinkatu zuen.
Bihar 7:30tan daukagu Paraguayrako busa. Ea zemuz rancho bizitza?
Itsasnek bere blogean ez du diarioa egiten eta informazio gehiago nahi badezute bertan daukazue. Uruguayko monografiko txukun bat egin du nahi badezute.
Besarkadak eta mxk!

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

10 egun... Iguazura iritsi berriak

Kaixo denoi! A ze poza zuen antsietateak, gaur yonkienari re monua kenduko diodan txapa sartukout. 10 egun 8 leku. Mila gauza kontatzeko. Amaieratik hasita gaur Puerto Iguazura iritsi gea eta Airbnb batean gaude, 3 gau geratzeko reserbarekin. Kriston ekaitza hasi da gaur eta 3 egunetan ez du geratzeko asmorik, bihar horrela jarraitzen badu estantzia luzatzen saiatuko gara. Ur jauziak "ondo" ikusteko 6-8 ordu behar dira eta ez dugu euritan egiteko asmorik.
Beno eta galdezka ariko zarete, zergatik ez du idatzi? Alpertu al zaigu? Itsasnekin 24 ordu ta zuetaz ahaztu al naiz? Ba, EZ! Erantzun zuzena ondorengo parrafoan...
Azken berriak San Gregorio de Polancotik idatzi nituen. Gogoratzen? Uruguaytik.  Bertatik Salto hirira joan ginen eta han 2 egun igaro genituen. Bertan jaio zen Horacio Quiroga idazlea. Bere mausoleo-museoan egon ginen. Argazkia etxe sarreran da. Uruguay eta argentinan ia museo guztiak dohainik dira, ke gustazo! Quirogaren amaren etxean dago museoa eta bixita gidatu egin zigun bertako langileak. Aitona euskalduna zuen gidak eta "egunon aitona" eta "gabon aitona" esaten zekien euskaraz. Baztan aldekoa omen zen aitona. Beno, mesede bat eskatu behar dizuet. Quiroga etxean munduko ia itzulpen guztiak dauzkate eta Euskarazkoa falta da. Hitz eman nien bertako langileei etxera itzuli orduko bidaliko niela euskarazko edizio bat. Gutxienez bi liburu itzulita badaude ( azkenak 2010 euskadi saria eraman zuen). Norbaitek nire partez liburua bidali nahi badie, idatz nazala eta helbidea bidaliko emailez. Eskerrik asko! Eta ezagutzen ez dezuenak ez galdu aukera irakurtzeko bere liburu bat.
Agurtzerakoan esplikatu zigun Uruguayko iparraldera euskaldun asko etorri zirela eta Salto herrian euskal etxe bat dagoela. SALTOKO EUSKALDUNEN TALDEA. Lokala bixitatzera joan ginen eta bertan zeuden, pintura klasean. Erdi lotsatuak ate jo genun eta barrena. Beraiekin hitz eta pitz ia 4 ordu igaro genituen, nola ez merendola ta guzti.
Saltotik Argentinara itzuli ginen. Cincordia hirira. Bertan lo egiteko asmoa geneukan baina couch surfingak kale egin zigun eta oso garestia denez hiria, bus bat bilatzen hasi ginen gauez bidaiatzeko. Iparraldera zihoan edozeinek balio zigun. Estazioko lehiatila guztiak mareatu ondoren erabakia hartu genuen, Corrientes. Denbora egiteko Concordia bixitatu genuen. Herriko plazan ekintza feminista batean muegildu ginen. Argentina osoan izan zen borroka eguna. Asteazken beltza deiturikoa. (Berrian atera zen notizia). Hemengo feminizidioa salatzeko eguna izan zen, Argentinan 28 orduro emakume bat hiltzen dute. #niunamenos eta #vivasnosqueremos lelopean manifak egin ziren eta Concordiakoan jende pila pila bat geunden. Hurrengo goizean Corrientesera iritsi eta lo egiteko leku bila hasi ginen, guk kanpina fitxatua geneukan baina itxita zegoen eta ezin bertan lo egin. Hostelak super garestiak. Merkenera joan ginen eta pena emanez deskontua lortzen saiatu ginen, zeozertan laguntza beharko zuela eta gu prest geundela lana egiteko baina dena alperrik. Beraz eguna herria ikusten pasa genun eta hurrengo egunian berriz karreterara. Corrientes probintzian Ibera Parke naturala dago eta munduko bigarren "humedal"ik handiena da, gipuzkoa 20 aldiz. Bertan milaka animali daude eta horrek turismoa erakarri du eta oberena parkea ikusteko herri oberenean campinga dago. Colonia Carlos Pellegrini izena du herriak eta parkearen barruan dago. Egunean bi minibus daude eta bidea oso txarra da bertara iristeko. 120km = 3 ORDU. Minibusak Mercedes herritik ateratzen dira eta bertara joan ginen esperantza pixkatekin busa hartzeko. Iritsi ginenerako eguneko bi busak alde eginak. Eskerrak bertan camping munizipala dagoela. Denda montatu eta herri ikustera. Hurrengo goizean busa 7tan geneukan. C. C. Pellegrinira eguerdirako iritsi eta gure ametsetako kanpinga! Ay ama! Paradisua. Lakuaren onduan, txori exotikoz betea, ... Bertara joan ginenez ezin animaliak ikusi gabe joan. Lantxa eskursioa egin genuen. Yaguareak (kokodriloak), Carpinchoak (munduko marruskari handiena), Oreinak, milaka txori ikusi genituen, ni penarekin geratu naiz ala ere. Anacondak eta artz txingurri jalea ikusi gabe geratu garelako. Iguazuko etxea reserbatu nuenean ez nintzen konturatu egutegi ingelesa zuela Airbnb-k eta horren erruz egun bat lehenago hartu nun. Beraz lantxan insolatu ondorengo egunean kanpina berriz motxilara eta iguazurako bidaia gauez. Eta hau guztiagatik ez dut eguneratu bloga. Denbora falta! Egunero txikituak lotara. Kanpinean 11 ordu egin genituen lo, imajinatu ze nekatuak geunden. Orain iguazu relax. Usteut bi egun etxean sartuak pasako ditugula ekaitzagatik. Ahhh... Hemendik Paraguayra goaz. Dagoeneko lotu dugu nekazari batekin astebeteko elkarlana. Eta a ze sorpresa: familia veganoa da! Eta 10 hektareako super rancho bat dute fruitondoekin. Ea zenbat denbora igarotzen dugun beraiekin. Gizonaren informazioa nahi izan ezkero Douglas Frutarky bilatu sarean. Ondo gaude eta hilabete igaro denean hasierako grinarekin jarraitzen dugu. Besarkadak denontzat! Urrena Paraguaytik!

2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Uruguay: kostatik barnealdera

Kaixo irakurle eta komentarista guztioi!
Argazkitan ikusi dezakezue zein ondo pasatzen ari garen baina alare txapa pixkat sartuko.
Igandean 2. autostop saiakera egin genuen. 2 ordu eta erdi eguzkitan igaro ondoren EZERREZ. Eguzki festa eduki genuen, argazkian ikusi nazakezue jertsia txapela ta guztikin, insolazioaz libratzeko. Azkenean korrika bus estaziora. Parkera berandu xamar iritxi ginen eta bertan galduta ibili ginen ezin asmatu kanpina non jarri behar genuen. Bertan ederki igaro ditugu 2 egun. Sua partzelan bertan egin daiteke lurrean aurkitzen diren adarrekin eta kanping gasa ez dugunez, horrela sukaldatu dugu. Salbaje total! Ni bezalako piromanoentzako paradisua. Lehen gauean bakarrik geunden. A ze luxua. Kontuan hartuta udaran 20mila pertsona egoten direla. Gau magikoa! Izarrak, suaren txinparta eta gu. Militarrek kontrolatzen dute parkea eta hemengoak horkoak bezain intelektualak dira. Gau bakarra ordaindu dugu, naiz eta guk esan bi zirela. Earra!
Asteartean berriro karreterara. Ia bi ordu ondoren hartu ziguten autostopean. Kabo polonioko "sarreran" utzi zigula esan zigun baina oinez hasi ginenean, ejem ejem 20 km falta ziren. Krisi momentua! Eskerrak Errandonea jaunak salbatu zigun. Berez berak 5 km bakarrik egin behar zituen kotxez baina pena eman genion ta 20km-ak egin zituen. Eskerrik asko!
Kabo polonion oso ondo. Uste baino handiagoa da eta pixkat esplotatua dago baina lasaitasuna 100% transmititzen du. Hostela beteta zegoen eta salan lo egin genuen. Ezin kejatu dohain izanda. Bertan Andoaingo neska bat topatu genun eta behakin igaro genun eguna. Pena gauean zerua lainotu zela eta izar festa galdu genuela.
Hemen kosta amaitutzat eman genuen eta barnealderako martxa hasi. Hemen bus zerbitzuak montevideotik zentralizatuak daude eta horrek asko luzatzen ditu bidaiak. Gure kasuan ia ezinezkoa bilakatu zuen. Mvd-tik 5 ordura geunden eta joan nahi genuen lekura beste 4 ordu zeuden. Lo egiteko lekurik gabe ez ginen ausartu gauez iristera eta MVDko etxeko neskei idatzi genien. Arazorik gabe onartu gaituzte berriz eta dohain gainera. Dagoeneko etxea dugu Uruguayn. Berairekin 2 egun pasa ditugu eta gaur San Gregorio de Polanco herritxoan gaude. Laku erraldoi baten ondoan eta Uruguayen herdi-herdian. Gaur hoteltxo batean gaude baina bihar kanpin munizipalea goaz. Denboralditik kanpora itxita dago eta dohainik lo egin daiteke.
Azken astean bi gau bakarrik ordaindu ditugu eta eskerrak! Ze garestia den Uruguay!
Ez badago plan aldaketarik 5 egun geratzen zaizkigu hemen. Laxter Argentina eta Iguazu.
Besarkadak denoi!
PD: azken argazkiak punta del esteko couch surfing aren gurasoak dira. Sukaldaritza tailerrekoak.

2016(e)ko urriaren 8(a), larunbata

Bidaia hasi da, horrela bai.

Kaixo denoi!
Primero un aviso a los que no sabeis euskera. Itsasne ha creado un blog en castellano. Se llama el otro lado del txarko ( elotroladodeltxarko.blogspot.com)

Beno, irrikitan eongo zeazte jakiteko gure autostop saiakera eta couchsurfing esperientzia, ba..... Dena EARKI!
Montebideon azken egunean, agur moduan, JATETXE BEGANO batean afaldu genun. Etxe onduan zegoen eta ezin nun beraiei babesa eman gabe alde egin. Oso jatorrak. Urtebete daramate dagoeneko eta esan ziguten Montevideon beste bat badagoela. Ke subidon!
Arratsaldean etxeko neskek beste egun batzuk geratzeko eskeintza egin ziguten, dohainik, baina Punta del esteko etxea onartua genuen eta ezetz esan genien. Larunbatean Burdel Poetikoa zeukaten etxean eta gonbidatu gintuzten, emozinaturik nago oraindik. Etxea erotismoz dekoratzen da eta poetak "erosi" ditzazkezu eta gerala eraman, bertan beraiek olerkiak rezitatzen dizkizute begietara begira. Bakoitzak show propioarekin. Buaaaa preparatu denak, beraiekin kontaktuan jarriko naiz eta EHn egin behar dugu.
Ostegun goizin alde egin genun busez Piriapoliasea eta herri polit hau ikusi ondoren errepidera.
Lehen saiakera.....
4 minutura dagoeneko kotxe batean geunden. Uajajaja GORA URUGUAY
Punta del Esten Irenerekin topatu ginen eta bere apartamentu enanoan (sukalderik ere ez du) lo egin genun. Ostiralean kanpinera joatekoak ginen (Brasileko mugatik gertu) baina egun osoa euritan pasa zuen. Zorionez Ireneren etxean lo egin ahal izan dugu beste gau batez. Atzo bere gurasoak ezagutu genituen eta oso feeling ona eduki dugu beraiekin. Atzo elkarrekin afaldu genuen eta gaur goizeko 8tan gure bila pasa dira ondoko herriak ikustera joateko.
Irene Anarko-begetariana da eta uruguay talde antiespezisten historia eta egoera kontatu dizkigu. Hemen ere iraultza martxan dago!
Gurasoei asko gustatzen zaie sukaldatzea eta gaurko (larunbata) sukaldaritza begano tailerra antolatu dugu. Joannes, Nerea, Maddi,... hau irakurtzen ari bazarete, sukaldaritza tailerrak aurrera darrai!
Gaur familia elkartu gara bazkaltzera eta azkenean gurasoen etxean gaude lotan. (Irenek gaur Txileko mutil bat jasotzen zuen couchsurfing bidez eta ezin genuen bertan geratu)
Bidaiak bizitza propioa hartu du eta guk askatasun osoa emango diogu, ea nola doan hazten.
Bihar kanpinera goaz, santa teresa parke naturalera. Bertan lasai eta naturakin armonian 2 egun igaro ondoren CaboPoloniora joango gara, bertan ere couchsurfing konfirmatu digute gau baterako. Hostel batek denboraldiz kanpo lekua eskaintzen dohainik couchsurfing bidez. Hori bai enpresari jatorra! Leku hau ere parke natural bat da eta berez ezin da bertan bizi, baina hippy asentamendu bat dago bertan eta beraiekin lo egin daiteke. Ez dago argi-indarrik bertan. Beraz egun batzuk inkomunikaturik egongo gara.
Mxk denontzat!
PD: Irenen familiak etbsat ikusten dute etxean eta Vaya semanitan jarraitzaileak dira. Itsasnei Maite deitzen diote.
Ayouu

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Montevideon 7 egun

Kaixo denoi!
2 aste etxetik urruti. Azkar doa denbora eta horrela jarrai dezala, seinale ona da ta.
Hemendik mila gauza kontatzeko, ea ez dudan ezer ahazten. Lehenik esan oso juxtu kalkulatu genuela dirua ta hileko dauzkagun 400€ak ez dutela ezertarako ematen. Uruguay oso garestia dela abisatu ziguten baina argentinaren pare dago gaur egun eta horrek argentinako bidaia laburtu araziko digu. Hemen lortu dugu lehenengo couchsurfinga eta horrelakoetaz baliatu beharko dugu gure ekonomia pixkat saneatzeko. Oraingoz egunero etxean sukaldatu dugu eta etxetik kanpo ez dugu ezer dastatu.
Montevideora itzulirik oso gustura gaude Silvana ta Noeliaren etxean. Oso neska jatorrak dira eta askatasun oso gabiltza.
Ostiralean Marcha de la diversidad izan zen eta hantxe egon ginan manifan, LGTBQ mugimenduari gure babesa ematen. 2 eguneko feria ere bazen eta bertako txarla batean izan ginen. Transexualen egoerari buruz entzun genituenak oraindik unkiturik gaituzte. Jakin ezazue hemen trans baten bizi itxaropena 35 urtekoa dela. Argazkiak dauzkagu egun horretakoak. Usteut testu amaieran agertuko direla (mobiletik idazteak dauzkan mugak). 75000 pertsona geunden manifan.
Astebukaeran Pratimonioaren eguna izan zen eta 48 orduz museo guztiak dohainik ipini zituzten. Larunbatean 6 lekutan egon ginen eta txikiturik itzuli ginen etxera. Dohainik ezin ezetz esan! Liburutegi nazionalean, ihauterien museoan, gazte eta nerabeentzako etxe batean, Solis teatroan,...
Earra!
Astelenean 3 ordura dagoen Colonia hirian izan ginen. Oso polita eta turistikoa baina oraindik turistak iristeko hilabete pare bat falta direnez lasai lasai eon ginen.
Jakin ezazue Uruguayko kosta benidorm bezala dela eta hemengo udaran (urtarrila) Brasileñoz, Argentinoz, betetzen dela. Gu ostegunean goaz zona hori ezagutzera. Punta del estera. Oso leku garestia da baina bertako batek couchsurfinetik onartu gaitu bere etxean gau bat igarotzeko. Eguna Piriapolisen pasako dugu eta ondoren autostop bidez iristeko asmoa dugu.
Aegazkietan ikusi ditzazkezue La Plata(Argentina)ko euskal etxea eta hemen aurkitu dugun euskal jatetxe bat, Patxaran jatetxea. Jakin Montevideon Euskal Erria kalea dagoela.
Mxk denoi eta besarkadak!

2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

Uruguay: Montevideo

Yeup!
Bukatu da Buenos aires, astebete bertan igaro ondoren agur esan gera elkarri.  Uruguayn jarraitzen dugu bidaia. Busean egin dugu bidaia, 8 ordutxo, gauez. Muga igarotzea txorrada bat izaten da normalean baina Itsasne fitxatu zuten. Busetik jeitsi arazi ziguten bioi ta galdeketa geletara eraman ta motxilak  ireki zizkiguten. Itsasnen pasaportean argentinako aduanaren seiloa ez zen ia ikusten eta pasapprte faltsua zela uste zuten. Neriakin konparatzen ibili zian ta esplikatu nien elkarrekin iritsi ginela ta nahiz eta ez ikusi, bi zigiluak berdinak zirela.  Azkenean utzi ziguten jarraitzen. Beraz badakizue
ADUANETAN Zigilua ondo egiteko eskatu.

Argentinako prezioken beldurturik, couchsurfing egitea erabaki dugu. Ez zaigu oso ondo atera oraingoz, hemen 3 eskari sartu ditugu ta alperrik. Azkenean Airbnb egin dugu ta bi neska uruguayarren etxean gaude, beraien ahizpa bidaiatzen dabil europatik ta bere gela alokatzen digute. Astebetez egongo gara hemen ta ondoren kostatik ekialderuntz jarraituko dugu.
Mxk denoi!
Beste batean gehiago, mobiletik idazten ari naiz ta pazintzia agortzen dit.
Ayo!