2009(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Berriz normaltasuna!!! Indiara noa!!!

Kaixoooooo!!!!!

Joe.... a ze erantzun festa. Emozionatu in naiz. Eskerrik asko idatzi duzuten guztiei. Arritua gelditu naiz ze azkartasunarekin erantzuten duzuen. Idatzitako hitz bakoitza irentsi dut, argazkiko kea bezala. (Ammanen, Nargilea erretzen balkoian, Nora ta Luisekin)

Ya bukatu dira desesperazioak (oraingoz). Erabakia hartu dut. Leku desegokian begiratzen ari nintzen egazkin ofertak. Turkia, Libano ta Jordania neuzkan buruan. Azkenean merkehena Siria. Nor esango ote zuen? Amman-etik Indiarako egaldiak 100 eurotan daude. Oraindik ez dut biletia erosi, ez baitakit zenbat irauten duen Indiako bisadoaren papeleoak. Gaur enbajada itxia dago asike bihar makinaria martxan berriz.

Erabakia hartu bezain pronto nire zortea berriz agertu da. Jordaniako dirua aldatu nuen eta lehiatilakoak gaizki egin zuen kalkuloa eta dirua irabazi dut. Treneko biletea erostea jun ta gaueko trena hartzea tokatu zitzaidan. Eguneko trenarik merkehena da (1,8 euro). Berez 12tan atera eta goizeko 6tan irixten da. Baina "kasualidadez" gaur gauekoa ondatu egin da bidean eta 9 ordu ta erdi igaro ditugu bidean. Hotelian baino geyo ta obeto in dut lo. 9 orduko loaldia (enaz enteatu trena noiz ondatu den ta geldik eon den 2 ordutaz) bidai honetako merkeena atera zait. Ta rematatzeko hotelera iritxi ta gazte batzuekin berriketan nengoela, batek indiako lonely-planet gida idazten lagundu zuela bota du. 20 hilabete igaro omen ditu Indian. Kriston informazio pila eman dit. Dena prest daukat... bisadua falta!!

Damaskora etortzen naizen 4. aldia da eta etxean bezala sentitzen naiz. Goizean motxilarekin zentrora iritxi naizenean pipak jaten eta Lehendakaris muertos kantatzen joan naiz hoteleraino. (No me hagas coger la bici, nuklearrik bai!!)

Gaur re argazkitxo batzuk dauzkat zuei erakusteko. (egiya oain denak kontentu zaudetela kamara gabe torri nazelako, bestinakin neiko lata mateut)
Gaurko argazkiak Norak (bixitaria) bidali dizkit. Petran ta Amman-en ateratakoak dira.Unai, Inaki, Gorka ta Ioritz: Zuek ere petran egon zarete. Deskargatu presoen argazkia ta zoomarekin gerturatu banderolara. Os suena? Interrailan eraman genuena da. Nirekin bidaiatu du azken 7 urteetan. Zorte ona ematen dit. Eskuin aldean ez da irakurtzen baina Loreakin Ingalaterran igarotako sinadurak daude. Kubara ere etorri zen baina ez genuen ezer idatzi. Ekaitz ta Lierni zuen gasteizko primak re firmatu zun banderola interrailan. Bilatu be firma.

Argazki honetan ikusi dezakezue gurekin batera ibili zen Puerto Rikoko Luis. Usteut berari buruz hitz egin nizuela beste kronikan. Munduari bira ematen ari da 4 hilabetetan.Jokutxo bat!!!! Ea zeinek asmatzen duen zein naizen edo obe esanda zein den bakoitza. Beirut-eko jokoak ez zuenez partaidetza askorik izan, oraingo honetan oparitxo bat egongo dela abisatzen dut. (Sentitzen dut Nora baina ezin duzu parte hartu)Amaitzeko, AZKEN ABISUA!!!! Helbideak mesedez!!! Hurrengo astean ez badut emailan ZURE helbidea jasotzen. Postalik gabe geratuko zara bidai osoan.

Berriz umore onez nagoela eta olerki bat idatzi dut trenean baina hotelean ahaztu zait. Gaur hemen sartzeko asmoa nuen, hurrengoan izan beharko du.

Mxk!!! Animo bihar abioian Nora!!!

2009(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

50 egun, 10 helmuga, 9 oztopo. ATASKATUA NOZ!!!

kAIXO irakurle guztiei!!

Gaur 50 egun betetzen dira Biarritzen agur esan niela Inaki ta Lierniri. Zein hurrun ikusten dudan momentu hura. Zenbat aldiz errepikatu ditudan besarkada horiek nire buruan.

Gaurko kronika oso motxa izango da. Bakarrik jakin dezazuen zein den momentu honetako egoera. Ez aurrera ez atzera. Aleppon nago eta ezin dut hemendik mugitu planaren zati bat lotu arte. 3 bide nagusi dauzkat buruan.

1.- Kurdistanea joan, bertatik Georgiara zeharkatu ta handik Errusian sartuko nintzateke. Moskura joan nahi dut bertan tren Transiberianoa hartzeko. Egia oso erreza ematen duela horrela. Pos UNA MIERDA!! Errusiako visadua oso txungoa dago lortzeko ez baduzu bidai "itxia". Visadoekin erotzen ari naiz. Errusian egingo dudan errutaren detaile guztiak behar dituzte. Gainera transiberianoa hartzen badut Txinako visadoa ere behar dut. 3 Bisado plana martxan jartzeko. Ta pa kolmo super garestia da trenan biletia. 350$. Aunke ne ustez pena merezi du. 7 eguneko trabesia 9000 km. Mosku Pekin. Inpresionantia!!

2.- Turkia ta Kurdistan bixitatu ta Ankaratik abioi merkeren bat lortu. Ez dut lortzen oferta interesanterik. Turkia leku berezia da. Ez dago Europan ezta Asian. Beraz low cost konpainiek ez diote kaso handirik egiten. Prezioak bastante garesti ateratzen zaizkit.

3.- Jordaniara itzuli (berriz). Bertan Amman-etik Royal Jordanian konpainiak Indiara bidai oso merkeak dauzka. Baina Indiako visadoa ere ez dakat ta Aleppon ezin dut lortu.

Zeozer erabaki beharra daukat hemendik mugitu aurretik. Siriatik ateratzen naizen bakoitzean 500 lira ordaindu beharra dauzkat. Beraz turkiara joaten banaiz ta gero Jordaniara itzuli beharra ber badut. 2 aldiz ordaintzera. Paso!! Jordaniara joaten banaiz berriz visadoa atera behar dut. Presupuesto erdia visadoetan utziko dut martxa honetan. Garestiak eta oztopoz beteak. Mekaguen munduko muga guztiak!!! Patera batean sartu ta haizearen esklabu bilakatuko naiz.

Ba hemendik kanbio y korto!! Nazkatua nengoen egazkin ofertak begiratzen eta zuei txapa sartzea erabaki dut.
Mxk!!!

2009(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Argazki geyo ta AGUR IRAN!!!

Kaixo denai Alepotik!!!!!Gaur argazki festa dakat zuei erakusteko! Argazki guztiak Palmyran ateratakoak dira. Bertan ezagutu nuen Holandar batek atera zizkidan eta gaur jaso ditut emailez. Bera Amsterdam eta Damasco artean ibiltzen da lan kontuengatik. Palmyran arrapatu nuen egun bateko oportxoak egiten. Empresak ordaintzen zion hotela eta 5 izarreko palazioan zegoen. Gogoratzen bazarete ni teilatuan 2 euron truke. Baina alare earki konpaginatu genun ta atxaldia elkarrekin pasa genuen. Dirk izena du. THANKS DIRK!!! THANK YOU FOR THE PHOTOS!!!!
Palmyra desertuan dago baina oasis txiki baten alboan kokatua dago. Argazki honetan ur sulfurikoz beteriko pistina. Oso terapeutikoa omen da. Pistina beltza zegoen eta ni begira geratu nintzen, bera bainatzera hurrengo goizean etorriko zela esan zuen. Beste momentu magiko bat tearen inguruan. Pistinaren jabeak gonbidatu zigun. Ondoren eguzkia nola sartzen zen ikusi ta tabernara nargilea erretzera. Argazkian ikusten diren 2 umetxoak ordu erdi ibili ziren gure ondotik pasatzen. Beti hitz potoloren bat bota ta korrika alde egiten zuen. Bi neska ederrekin ligatzen ari balira bezela ematen zuen. Kriston parrak bota genituen beraien kontura.

Beno ta gaur egunera itzuliaz. Amman-etik Damascora itzuli ginen Nora ta biok. Norak arazoak eduki zituen Sirian sartzeko visadorik ez zeukalako baina kasualidadez mugan espainol talde bat topatu genuen ta beraien bitartez lortu zuen. Damaskon 2 egun pasa ditugu Noraren lagunekin. Usteut ez dizuedala kontatu zergatik dabilen Nora hemendik. Bere lagun batek Beirut-en arabea ikasten du (Kaixo Maite!!) eta bera bixitatzera etorri da. Kasualidadez enteratu zen Jordanian nengoela. Beraz Damaskon elkartu ginen Maite eta bere pisukideekin. Bertan egun pare bat kuadrila giroan pasa eta beraiek libanora eta gu Alepora. Atzo iritxi ginen hona.

Ta notizi preliminaren ondoren...... TITULARRAK:
IRANEKO VISADUA EZ DIATE ONARTU!!!!! Atzo goizean joan nintzen enbajadara (juxtu 15 egun). Pentsatzen nuen ez zela oraindik erantzunik egongo baina bazpare. Iritxi ta "your visa is rejected" (zure bisadua retxazatua izan da). Toma toma toma!!! Gabonak ez Iranen ezta Jordanian!!! Ta oain hemen nabil buruai bueltaka. Bihar Nora Beirutea itzultzen da eta berriz bakarrik gelditzen naz. Oaingoz Turkiara itzuliko naiz ta Kurdistan ikusten bukatuko dut. Ondoren Ankarako egazkin oferta guztiak analizatu behar ditut. Asike ez dakit hemendik astebetea non eongo naizen. Beraz gabonak? AUSKALO!!! Zeozer erabakitzen dudanean idatziko. Turkiako visadua abenduaren hasieran bukatzen zait hasike badaukat denbora pentsatzeko. Gainera Antalyan ezagutu nuen Kurdistango idazle-periodistak bere etxea eskeini dit Ankarara joaten banaiz. Allak edo destinuak erabaki dezala nire hurrengo herrialdea!!!
Mxk denai ta besarkada fuerte bat Beiruteko pisura!!!

PD: Andrea: Preokupatua neon ez zenulako ezer idatzi azken aldian. Ta juxtu lengun idatzi zenunin ne sustua egiya bihurtu zen. Espero ongi eongo zeala! Basamortuko eguzkiaren izpi batzuk bidaltzen dizkizut bero-beroak. Petxuan jarri ta asma sendatuko dizute! Besarka fuerte bat!!!!

PD: Familia: Zuen emaila jaso nun baina ez dut ezer ulertzen jartzen duzuten data ta numeruataz. Zuek lasai, oaingoz visa ez dit inortxok ikutu. Nik bakarrik. Ez dut uste arazoik eongo denik. Ea denbora pixkat hartzen dudan eta laburpen txukun bat bidaltzen dizuedan. Eskerrik asko denagatik!!! Mxk

2009(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Petra ta lenengo argazkia!!

Kaixoooooo ........... (hemen zure izena jarri)!!!!
Ikusi zuten bezela lenengo argazkia azkenin jasout. Jende pilak biali ber omen zian argazkia biaje hontan baina dirudienez denai etxea ahaztu zaie etxea itzultzekun. Argazkiaren ezkerrean dagoen mutilak biali dit hau. Damaskon atera genuen duela 2 aste, hoteleko komunean. Frantsesa da eta Laurent izena du, eskubian dagoen neska Iraniar-alemana da. Hotelera bakarrik iritxi ginen hirurak eta elkarrekin igaro genituen 3 egun. Oso gustora!! Ahhh.. ta erdian dagoen tipo sexya ez dakit zein den. Argazkian se supone ni ateatzen nitzela baina photoshop-ekin aldatuko zun. ESKERRIK ASKO LAURENT!!! MERCI BEAUCOUP!! Damaskotik Palmyrara jun nintzenean separatu ginen. Laurent Beirut-ea joan zen eta neska Damascon geratu da etxea bilatzen. Arabea ikastera joan da (aviso: Iranen ez da arabea hitz egiten. Persa hitz egiten da eta ez du zerikusirik). Arabea ikasi ondoren lanean hasiko da Nazio Batuetan. Lehenago urte batzuk gurutze gorrian igaro zituen mundu guztitik zehar. Informazio asko eman zidan Irani buruz. Bere lagunen telefonoak eta bere gurasoen helbidea eta telefonoa. Bere aitarekin hitz egingo zuela eta arazo gabe beraien etxera joateko. (Enaut eta bere zortea munduan zehar bidaiatzen)
Unai: Ez dakit ze biali ber diaken emailea baina asko okupatzen badik ez dik utziko. Oso kapazidade gutxi daka. Argazkiak ez dia sartzen. Saiatu yi hotmailekuakin: pirineoak@hotmail.com
Izeba: Ez noz bate ados turistak timatzeko diela. Batzuk atzeatuk badia ta ez bazaye inporta pos bale baina nik ikusi dudana beste gauza batzuk dia. Gezurtak a tuti plen. Ta bidaiari bezela ezin ditut onartu. Turistak ordaintzia prezio altuk normala iruitzeit baina ez donin besteik. Merkea eskaintzen badu, merkea eskaintzia ta lixto. Jendia horregatik dijua hotel horta. Bueno... ez dut geyegi luzatu nahi hotelan kontuakin. Erabakia hartua do ta ez naz bate damutzen. Ez nun ongi lo egiten (gauetan buruai bueltaka, kargo de konzienzia), psikologikoki tipuan onduan eotiak geyegi exijitzen zian.
Bueno has gaitezen azken kronikakin. 2 egun petran igaro ditugu (Nora, Luis (puerto rico) eta ni). Luis hotelean ezagutu genuen. Munduai buelta ematen ari da 4 hilabetean (abioiz). Oso jatorra. Pentsatzeut be argazkik iritxiko diela noizbait, asike ikusiko zute "en persona". Ostegunin busa hartu ta 3 ordutan Petra iritxi ginen. Hotela bilatu (teilatuan lotan berriro), motxilak utzi ta petraren edertasunaz eta handitasunaz gozatzera. Petrak 40km ditu, dena desertua. Ekialde hurbileko lekurik bixitatuena da, asike imajinatu zenbat turista zeuden. Nazkarriya!!! Dena libre dago eremuaren barruan ta nahi duzun ordenean ikusi dezakezu. Lehenengo egunean ia den-dena pateatu genuen (a ze paliza!!!). Hasierako monumento (Tesoroa deitzen zaiona) ikusgarriena ikusi ta goiko partera igotzea erabaki genuen. 700 eskailera. Bidean beduinoekin tea hartzen egon ginen indarrak hartzeko. Neska beduina batek postutxo bat zuen koilareak saltzeko eta berekin hizketan hasi ginen eta azkenean 3 te eta ordubeteko txarla euki genuen. Benetan zoragarria!!! Turista gehienak "beldurra" omen diote beduinoei eta ez dira gelditzen ezertarako. Asko eskertzen dute norbaitek kaso egiten dienean. Tontorrera iritxi ginean deskansatzeko hamaiketakoa ta paraje zoragarria jan genituen. Ondoren beste aldetik jeitxi ta monasteriora igo ginen, 800 eskailera. Bertatik ilunabarra ikusi genuen. Seitun iluntzen hasi zuen eta alde egin genuen. Bidean segurata batek gelditu zigun eta ezin omen genuen bertan egon. Guk ez genuen inon ordutegia ikusi ta ni puta idea. Sarreran ATZEAN letra txikiz jartzen du eguzkia sartu aurretik atera behar omen da. Gauez kriston dotore jartzen dute ibilbidea, dena kandelaz argiztatua (Petra Night ikuskizuna), ta sarrera ordaintzea nahi zuen. Guk ezetz ta 20 minutu eman zizkigun petratik ateratzeko. Erdi korrika sarrera joan ginen kandela tartean. Sarreran erdi hilak exerita egon ginen beste ordu bete segurata jator batekin tea hartzen. Seko maite mindua nago tearen inguruan sortzen diren elkarrizketetaz.
Gaur ez dut Petrako argazkirik jarriko. Gure argazkiak jasotzean horiek jarriko.
Gaur jubilatuen martxan ikusi dugu geratzen ziren azken monumentuak. Ezin genuen ezta eskailerak igo. Hiruak zonbien moduan deanbulatzen ibili gea. Atxalden autobusa ta Amman-ea berriz. Orain afaldu dugu ta tea hartzera joango gara Luis-etaz despediotzeko. Bihar Damaskoa (3. aldiz) joango gara Nora ta biok. Bertan Iraneko bisadu hartzen saiatuko naz. Espero dut lixto egotea.
Beno ba... mxk denai!!! ta beduino besarkada bat nomada baten partez!!!

2009(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Berriz karreteran! Lana utzi dut!!!

Kaixo denai!

Oso motz idatziko dut gaur. Bakarrik esan behar dizuet. Bihar berriro karreteran eongo naiz, Petraruntz. Ez dut ezta astebete aguantatu hotelean lanean. Lana ez da txarra, Amman asko gustatu zait, .... Arazo bakarra hotelaren jabea. Ezin dut bere filosofiakin. Turistak = Dirua. Turistai engainatzen eta erdi lapurtzen ibiltzen da egunero. Gaizki pasatzen dut bere arma guztiekin turista etorri berriei erasotzen dienean. "This is bussiness" bere esaldiarkin dena esplikatua dago. Gainera ez du bete esandako ezta baldintza bat ere. Hemen gaizki pasatzen eta dirua galtzen egoteko paso. Gaur azkeneko lan eguna.

Gainera lehen bixita iritsi zen atzo eta hori aprobetxatuz Jordanian zehar konpainiakin ibiliko naiz. Ongi etorri eta Eskerrik asko NORA!!!

Beno... ba hoixe... oaingoz bigarren zatia kantzelatua geratzen da. Pena da, ya 2 kapitulo prepatuak nituen.

Mxk!!!

2009(e)ko urriaren 17(a), larunbata

OIARTZUNDIK MUNDURA 2: 1 Kapitulua: Zementua regatzen

Kaixo denai!!

Ezer esaten hasi aurretik, gauza bat: EMOZIONATZEN AINAZ, info7 online entzuten ainaz ta Euskal Herriko bertsolari txapelketa zuzenian entzuten ainaz... ai ama!!! Beinat Gaztelmundin bertsua entzun dut. Ezin dut sinistu. joooo.... barru-barrua dardarka jartzen aidit, hemendik hau entzutiak. Pentsatzen dut Inaki ta bestik re hor eongo zaztela. Horrek oaindik geyo unkitzen nau. Zuengandik horren gertu eotiak......

Bueno ta oain aklaraziyua. Zer ote da Oiartzundik Mundura 2? Ta zergatik 1 kapitulua?
Ez dut pista geyegi eman nai ze sorpresa bat da. Ez dakit nola idatzi gaurko kronika, seuruna oso motxa izango dela.

Aber..... ba esan dezakedan lenengo pista:
لانا لورظو دوظ في اممان
jijijijijij.... Izebak bakarrik ulertuko du.. Ahh izeba.. Euskara ta arabian mezkla bat da. Ez erotu geyegi ulertzen.. oso erraza da.
Bigarren pista: Hemendik aurrea kronika bakoitza kapitulo bat izango da eta ez dakit zenbat denboratik behin idatziko dudan. Kapitulo bakoitzean anekdotak ta ne paranoiak idatziko ttut. Asike abenturak bukatu dia pixkateako.. sentitzen dut irakurle maiteok. Bukatu da trilogian lenengo partia. Ta mundu guztiak badaki bigarren partiak beti oso txarrak diala.

Hirugarren pista: AGUR IRAN!!! Dezidido... ez niju Iranea.. Ez dut ezta embajada deituko galdetzeko erantzuna zein den.. Ahh familia.. igual etxea deitzen dute...(jijii) Etxeko telefonua eskatzen zuten. Baina aitan inglesakin ez do problemaik. Zuek esan ke paso del tema ta lixto.
Ta bukatzeko....
.....
.....
Erantzuna: LANA LORTU DUT!!!! Jordanian geatzen naz 4 hilabeteako!!! GABONAK AMMAN-en!!! Ne potrak ez daka limiteik ta oaingo hontan leku konkretuan neon momentu perfektuan. Juxto nagon hotelean lana iten zunak atzo bukatu zun ta bezperan beakin hitz egiten eon nitzen. Jefiai kontau zion lana ongi etorriko ziala ta hurrengo egunian Enaut lanian. Denetik iten dut lana. Hotel txiki txikia da 9 gela ttu. Ta jefia ta ni bakarrik gaude hasike dena nik inber dut. Se supone ne turnua goizekua dela. Goizero 7tan a fitxar. Ez do problemaik lanea juteko.. Bertan bizi naz (ze txarra!!) Goizean rezepzioa, gelen garbiketa ta gosariak prepatzea. Ta geo jefia esnatzekuan eozer gauza.

Lenengo kapituluaren izena Zementua regatzen izena du!! Baina hori hurrengo atala izango da. Asike adi denak 2. temporada hastera doa.

Ahh.. ez dut hemen propaganda egin nahi asike ez dut hotelan izena esango. Bixitan datorrena emaila bidali ta gomendio bezela INTERNETEZ reserbatu. (Obeto tratatzen zaie ta gela obiak ttuzte. Dena geo interneten balorazio egiten dutelako. Very important)
Bueno ta oaingoz kanbio y korto!!!
Hurrengo atalean mas y mejor!!

2009(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Kaixo Jordaniatik!!!

Yeup indartxu bat denai!! ta Ongi etorri goxua berriai!!
Nora: Pixkat berandu Libanon elkartzeko. Azkeneko bloga idatzi ta hurrengo egunian Siria itzuli nitzen. ta beste bateako ne emaila (mundu guztiak apuntau): falatel@euskalerria.org

Oiantxe esplikatuko zertik denak apuntatu bertzuten emaila. Postal batzuk idatziak dauzkat baina konturatu naz helbide pila falta zaizkidala. Asike ez dut izenik esango baina den-denak hasi ne emailea zuen helbideak bialtzen. Ahh!! ta telefonua jartzen bazute re bai obeto. Ez dakat ezta telefono bat. ZU!!! bai, zu!! hasi idazten ya emaila...

Bueno ta abisuak idatzi ta geo guazen bidaiatzen jarraitzea. Azkeneko aldiz idatzi nunian Beiruten neon, juxto hurrengo egunian Damaskoa itzuli nitzan. Iraneko tipuakin geatua neon Visaduan papeluak iteko. Hurrengo egunian Iranea itzultzen zen ta bertatik dena ingo zula. Hurrengo egunian esnatu ta internetea korrika notizi frexkuan bila. Beak idatzitako "inbitazioak" ez omen du ezertako balio esan zioten enbajadan. Asike papeleo guztia zerotik hastea. Enbajada jun nitzen ta 2 papereko "inkesta" bete, pasaportian fotokopia utzi ta argazkiakin lixto. Oain itxoitea. 15 egun edo hilabete ber dutela erantzun bat emateko. Igual erantzuna ezezkoa izan daiteke. Pasaportia nik dakatenez bidaiatzen jarraitzia erabaki nun erantzunan zai naon bitartian. Beti re esperantzakin erantzuna baiezkua izango dela. 4 gau Damaskon pasa nittun se supone deskantsatzen (eskubiko belaunin mina jartzen hasi zait horrenbeste ibiltzetik). Azkeneko egunin Bosra ikustea jun nitzen. 120km-ra daon herri historiko bat. Bastante berezia ze normalian leku historikuak ta herri "modernua" aparte eoten dia. Hemen ez, jendiak etxian in dittu harri zaharren artian eta harri zaharrekin eta bertan bizi dia. Ta leku nagusia Anfiteatrua. 15 000 pertsonantzako kapazidadiakin. Oso ongi kontserbatua dago. Barruan galdu zaitezke errex. Ni sartu nitzenian eguerdia zen ta ez zeon inor. Ostian gozada ume bat bezela pasa nun anfiteatruan zehar jolasten ta eskalatzen. Ta bukatzeko momentu magikua. Ordutxo bat irakurtzen anfiteatruan exerita. Kasualidadez "Los pilares de la tierra" irakurtzen hasi naz ta epoka berdinekua da anfiteatrua. Frantsesez irakurtzen ai naz. 1045 orri ttu. Bukatzia lortzen badut espero frantzeseko FIRST titulua emango diatela gutxinez!!
Imaginatu argazkian dauden pertsona guztiak gabe ta urdinez exerita dagoen hori ni naizela!!!

Gauen Damaskora lota itzuli ta hurrengo goizian Palmyra famosua ikustea jun nitzen. Ahh palmyrako txapa sartzen hasi aurretik jakin Sirian ta Jordanian oso tipikua dela hoteletan teilatuan lo egitea. Lekurik merkeena da!! ta hotel askotan oso ongi preparatuak daude. Damaskon oiak genittun ta tapatua ta dena zeon. 5 euro gaua, gosari ta guzti!!! Anekdota ta geo goazen denak basamortura!!Damaskotik 3 ordura dago Tadmor herria. Turistentzako Palmyra izenez ezaguna. Bertan kriston harri zahar pila aurkittu daitezke. Herri oso bat dago. Garai batean Siria erreinuko hiriburua izan zena. Informazio gehiago interneten (bilatu Palmyra ta lixto). Ba se supone leku hau omen da Siriako lekurik turistikoena ta ez nun gogo geyegi honea tortzeko. Azkenin animatu nitzen ta eskerrak. Super leku elegantia ta oberena dohainik dela. Handigiya da dena ballatzeko...jajajajaj Toma!!!! Beti bezela badago templo bat sarrera patu ber dena baina lixto. Ez dakit ze autobus arraro hartu nun turista bakarra nintzela. La buena, netzako hori seinal ona da! Siriarrak autobus merkeenak hartzen dituzte. Ta lo iteko se supone garestia dela; 5 izarreko hotelak ta dena daude. Ba lortu nun bidaia osoko lekurik merkeena. Hotel bateko teilatuan (lurrean) 2 euro gaua!!! Hotela Harri zaharran frentian zeon ta goizean teilatuan egunsentia ikustea magikua izan zen. Txarrena goizeko 5tan minaretea "kantatzen" hasi zenian. Eskerrak oso ona zela tipua. Camaron ez da hil!! Palmyran dago ta musulmana da! Ze ongi abesten zun. Ni re mekara beira jartzekotan eon nitzen! Alah hua iiiiiiiiii akbar!!! Mundiala!! Kontua minutu bat eon beharrian 20 minutuko errezitaldia eman zuela!! Mezkitai harrika hasteko moukua!!

Emozionatzen ai naz ta luzeegia ateako zait azkenin gaurko kronika. Asike azken esprina. Nere lehen plana ez zen atzo Aman-ea etortzia. Palmyratik Homs-ea juteko asmua nakan ta geo handik egun batzuta gurutzatu muga baina goizeko 5tan esnatziak ta egun sentiak emandako indarrakin erabakiz aldatu nun! Egun batian zuzenian Palmyra - Damasko - Aman egin nun. Nola ez, gauez iritxi nitzen Aman-ea. Asike gaur hasten da nire abentura Jordanian. 3 gau Aman-en pasa ta etzi Akabara jeitxiko naiz. Gero poliki-poliki goruntz igotzen joateko.

Bukatzeko esan, kriston karinua hartu yotela Siriai. Lenengo mal rollua pasa ta geo, super gustoa ibili naz.
Mx!! Denbua bukatu zait!! Ayo!! Helbidik mesedez!!

2009(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Libano ( Beirut, Palestinarrak, Tripoli, Byblos, Saida, Tyr)


Yepaaaaa!!!! Kaixo Kudrila!! (Ongi pasa pirineotan Unai). Kaixo Saray!! (Ez nun uste hau irakurtzen zenunik. Pentsatzen nun ya netaz ahaztu zinela. Jakin Turkian egunero goatu nazela zutaz. Jatetxe, denda, ... denetik dago Saray izenakin. Ez dakit zergatik den horren famosua. (Izeba zure esplikazioa behar dugu). Besarkada fuerte bat idatzi zuten guztiantzat!!!!

Kaixo beste guztiei! Aspaldi hemen ez dudala ezer idazten, horrek san nahi du gaurkua oso luzia izan daitekela. Baina juxtu kontrakua iten saiatuko naz. Ez dut Libanoko ia ezertaz hitz egingo. Bakarrik gauza pare bat.

1) Duela 3 egun palestinarren errefuxiatu kanpamenduetan egon ginen. Ni eta Xauen (Shangaiko txinatar gazte bat). Xauen hemen zegoen iritxi nintzenean eta telefono bat lortu zuela kontaktu moduko bat. Deitu zuen eta hurrengo egunerako geratu zen beakin. Gauean gonbidatu ninduen eta antxe joango ginen biak hurrengo goizean super emozionatuak. Gure bila etorri ziren 2 neska palestinar eta kanpamenduko Fatah partidu politikoaren egoitzara eraman ziguten. Bertan 3 orduz politikaz hitz egiten egon ginen tea eta kafea artzen genuen bitartean. Ezin dezute sinistu ze gustora. Fatah, Yaser Arafat lider eduki zuen mugimendua da. Denetik hitz egin genuen iragana, oraina eta etorkizuna. Libanon 400 000 palestinar errefuxiatu daude. Kanpamendu ezberdinetan banatuak. Hemengo gobernuak ez die gauza askorik egiten uzten. Ezin dute osasun zerbitzuetara joan, ezin dute lan ofizialik egin, ikasketak egiteko arazoak dauzkate,.... Horrela daramatzate 60 urte. Ez aurrera ez atzera. Ondoren Nazio Batuetan lan egiten zuen emakume bat etorri zen eta berakin utzi ziguten lasaiago hitz egiteko. Hitz egin ondoren beste kampamendu batera eramango zigutela esan zuten. Beste kampamendua ez omen da oso segurua. 17 000 pertsona bizi dira bertan eta bastante kaotikoa omen da. Arazoak omen daude eta gure segurtasuna nola bermatu diskutitzen egon ziren. Guk ez genuen ezer ulertzen eta diskutitzen ari zirela ikusi genuenean galdetu genuen zer pasatzen zen. Mahaian eserita zegoena altxa zen eta armairutik metraileta atera zuen. " SECURITY, SECURITY" esanez. Ok!!! Gu eseri ginen eta dena antolatu zutenean beste kampamendura joan ginen Nazio batuetako emakumea eta Fatahko bozeramailearekin. Shatila izeneko kanpamendura. Bertan zuzenean Fatahko bulegora eraman ziguten eta bertan egon ginen berriz hitz egiten bertako egoerataz. 1982an Israelek Amal izeneko milizia armatua bidali zuen. Kanpamendua akorralatu zuten, ondoren barrura sartu ziren eta mila pertsona baino gehiago hil zituzten kutxiloz edo arma tiroz. 3 egunez hilketak burutzen egon ziren eta azkenean gurutze gorria sartzen utzi zuten. Hauek gorpu guztiak bildu zituzten eta denak zulo komun batean sartu. Bertara eraman ziguten. Oso oso inpaktantea. 1982ko sarraskia bezala ezagutzen dute hemen. Hasieran dagoen argazkia da gorpuak lurperatuak dauden zuloaren gainean dagoen plazatxoa. Ondorengo argazkia 82koa da:


Ta argazkia hau gaur egun daukan itxura:

Informazio gehiago nahi duenak interneten pila pila dago. Bilatu "Shatila Refuge Camp Beirut" denetik aurkito duzue. Azkenean ez genuen metrailetarik behar izan. Fatahko gizon bat izan zen gure bizkarzaina paseatzen genuen bitartean. Hamas-en ofizinan aurretik pasa ginenean ez ziguten oso ongi begiratu. Politika kontuak! Hemen ere ez dira ongi ematen, palestinan bezala. Egun osoa pasa genuen beraiekin hitz egiten eta azkenean taxia hartu eta hotelera buelta. Eskuan palestinako pultsera bat daukadalako bestela ametsa izan zela pentsatuko nuen. Ezin dut sinistu. Beste amets bat realizatua.

2) Beste egunetan Libanon zehar mugitu naiz gora eta behera baina beti Beirutea itzuli naiz lo egitera. Gure hotela kutxitrila zela esan nizuen lehengoan. Kontua da 2007an Israelek Beirut bombardeatu zuenean hotel honta ere bat iritxi zela. Gaur egun pisu bakarra dauka hotelak eta goian teilatu-terraza. Gauza gehienak ondatuak daude. Bombardeaketa aurretik 5 pisu zituen. Teilatu bezala ibiltzen duguna lehen piso bat zen. Oaindik arrastoak ikusi daitezke.

Ez dut Libanotaz txapa geyegi sartzeko gogoik, gaurko kronika nire bidaiaren sozial maila remarkatzeko aprobetsatuko dut. Turkian ezagututako pertsona berezi batzuetaz hitz egin nahi dizuet. Lasai ez da ezer politikoa. 4 Pertsonaia dira (laburra izaten saiatuko naz). Kurdoa, Musulmana, Itsua eta Zerbitzaria.

Fethiyen ezagutu nuen Kurdoa. Zuei kronika idatzi eta ondorengo ordenadorean zegoen gizon bat bere semearekin. Hitz egitera etorri zen eta azkenean tea hartzen bukatu genuen. Kurdoa zen eta idazlea gainera. Gaueko 2ak harte egon ginen EH, Kurdistan eta bere liburuetaz hitz egiten. Ikaragarria benetan!!! Oso oso gustora. 700 orriko liburua idatzia zuen kurdistango
egoerari buruz. Bere herria bombardeatu omen zuen turkiako armadak gaztea zenean, bertan gurasoak galdu zituen. Oso bizitza gogorra. Beste liburu ez politiko batzuk baditu baina ez dut uste zuen interesa piztuko duenik. Beraz hurrengo pertsonaia:

Musulmanak 19 urte dauzka ta unibertsitatean turismo ikasten du. Autobusean ezagutu nuen, Antalyatik Kapadokiarako gau busean. Ez zuela lorik egin nahi eta hitz egiten hasi ginen. Denetik hitz egin genuen. Oso gustora egon ginen biak eta askatasun guztiarekin hitz egin genuen. Lehenengo diskusioa Aberats - Pobre harteko diskusioa izan zen. Ni aberatsa omen naiz eta bera pobrea. Egoera: Ni, 2. eskuko galtzakin 1 euro batean erosiak, 10 urte dauzkan jertsiakin eta mobil gabe. Bera: 120 euroko markako arropakin, 500 euroko hiper telefono mobilakin,... Berak ezin omen zuen bidaiatu pobrea zelako esaten zuen, aberatsa zenean bidaiatuko zuela. Bere telefonuakin 2 asteko bidaia egin daiteke. Hurrengo elkarrizketa erlijioa: ateoa nitzela esan nionean infernura joango nintzela esan zidan. Korana irakurtzeko. Oso oso erlijiosoa zen. 19 urtekin!! Martxa hartua neukan eta Islamari buruz galdera batzuk egin nizkion. Informazio interesantia. Pertsonaia bat ez dudana ahaztuko bidaia osoan!

Itsua ingalaterrakoa da. Kapadokiako hostelean ezagutu nuen. Ingalaterrako gobernuak pentsioa ematen diola itsua delako eta hori aprobetsatuz mundu osotik bidaiatzen ari da BAKARRIK!! Kriston tipo jatorra. Turkian hilabete zeraman bidaiatzen.

Ta azkenik kamarerua. Kamareruak Antalyako taberna batean egiten du lana. Egunero joaten ginen tea hartzera eta azkenean laguna egin zen. Azken egunean mahaian eseri zen eta elkarrizketa sakona eduki genuen. Egunero goizeko 8tan erekitzen du taberna eta gaueko 12tan itxi. Kalkulatu zenbat ordu sartzen dituen lanean egunero. Ezetz asmatu soldata? 5 euro baino gutxiago eguneko. Diru horrekin familia erdia mantentzen du. Anai zaharrena da. Anai gazteei unibertsitaterako dirua bidaltzen die, gurasoei tarteka laguntzen die ekonomikoki. Gaztea zela gurasoek ikastolatik atera zuten lanean jartzeko eta horrela zeraman bizitza osoa. 3 urte zeraman Antalyan taberna horretan. Afaltzera gonbidatu nuen eta ezetz esan zidan. Ez zuen nire limosnarik onartu nahi. Bakarrik egoeraren berri izan nezan kontatu omen zidan. Oso oso pertsona bihotz onekoa! Tea ez zidan kobratu egun horretan.

Ta txapa ez dut geyegi luzatu nahi asike txinpon! ta sar dadila kalabaza ta atera dadila Oiartzungo plazan!!

Muxuak denai!! Disfrutatu ahal dezuten bitartean!!

2009(e)ko urriaren 3(a), larunbata

TOMA TOMA TOMA!!!

Kaixo beti hor zaudetenei ta ongi etorri azkeneko fitxajiei! Jakin denak nekin zaudetela bidaiatzen!!
Izeba.... Ez dut ikusi chevaliers gaztelua baina bai Damaskoko mezkita famosua ta BARRURA sartu nitzen. Ne lenengo mezkita. A ze anbiente relajantia dakaten musulmanak. Asko gustatu zait ankutxik paseatzian kontu hoi.

Bueno ta oain esplikatuko nondik datorren titulua. Kriston umore onez noz. Ta hoi aprobetxatuz ez dizuet esango non nozen, jokutxo bat ingo dugu ta aber zeinek asmatzen dun non nozen! Baina lenengo esplikaziyua. Zertik do Enaut horren euforioso?Ba.... bazen behin, herrialde hurrun batean, gazte bat bidaiatzen munduan zehar. Arratsalde sargori batean hotelean irakurtzen zegoela gizon ezezagun bat gerturatu zen.
- Eser al nahiteke zurekin? - galdetu zuen ezezagunak
- Noski motel!!
Horrela ezagutu ziren gure pertsonaia eta bidaiari ezezaguna. jijijijii...jajajajaj
Naiara: Ezetz asmatu nongoa zen?
.....
.....
IRANDARRA!!! TEHERANgoa. Kontatu nion ne abenturak ta beak lagunduko didala visadua lortzen. INBITAZIO OFIZIALA idatziko didala teheran-etik. Oso garrantzitsua visadua lortzeko. Horregatik dio gure pertsonaiak: TOMA TOMA TOMA!!!
Ta ez da dena. Damaskoko enbajadan lagunak ditu ta ustet dena sobre ruedas jungo dela. Ta ne potrak ez dakala limiteik ikusteko. Unibertsitario piso batian lekua lortzen saiatuko dela. Asike gabonak iranen? SEURUNA!!!
Banakin kriston suerte ona nakala bidai honetan baina ostegunekoak dena superatu du. Atxalde guztia elkarrekin pasa genun. Espainolez ni baino obeto itzeiten du!!!!

Ta orain.... NON DAGO ENAUT? Damascon geratuko al zen egun batzuk gehiago?, Sirian barrena ote dabil harri zaharrak ikusten?, Beirutea iristea lortuko ote zuen? edo baliteke Jordaniara joan izana? (Bidali zuen erantzunak SMS bidez 1983 zenbakira!!!)
Oso zaila denez horrela jakitea pistatxo batzuk emango dizkizuet hiri honi buruz.
1) 5000 urte baino gehiago dauzka.
2) Damasko da munduko hiri "abitatu" zaharrena. 12000 urte dauzka. Beraz lenengo erantzuna ez da zuzena. oohhhhh
3) 1943an independizatu zen lurraldea.
4) Ostian turismo aberatsa dago hemen. Ferrarin 2 kontzesionario ikusi ttut ta 5 izarreko hotel pila dozte. Plaza batian erloju dorretxua do ta erlojua ROLEX da. Ni kutxitril batean noz. Ustet hotel merke bakarra dela (10$ gaua). Ni Miamin bezala sentitzen naz.
5) Hemen bertako dirua bezain erabilia da dolar estatu-batuarra. Bi txanponak erabil daitezke edozein lekutan.
6) Keanu Reeves eta Serj Tankian hemenguak dia.
7) Kalean eraikin batzuk zulatuak eta txikituak ikusten dira duela urte batzuk egon zen gerraren ondorioz.
8) Azkeneko pista argazkitxo bat da. Oso pista ona da:

Bueno ta espero denak asmatuko zenutela non nozen. Nik ez dut esango. Zuen erantzunak nahi ditut. Idatzi mesedez!!!
Besarkada erraldoiak denantzat!!!

PD: Noizbait zortea bukatuko zait ta susto earra hartuko dut, bitartian palante xanti-xanti!! (indiako esaldi bat. Lasai, patxadaz)