2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Trivial Oiartzundik Mundura

Kaixo denoi!  

Bidaiaren inflexio puntu hau aprobetxatuz kalkuluak egiten egon gara. Irailaren 21etik apirilaren 1era edo beste modu batera esanda Buenos Airestik Limarako bidaiaren zenbakien kalkulua egin dugu.

Lehen zenbakia, Lima - Bogota hegaldiarena da: 317 hegaldia
Bai, erosi dugu dagoeneko hegazkin txartela. Astearte gauean bidaiatzen dugu. Hemengo 2tan, horko goizeko 9tan (asteazkena), abiatzen gara.

Beste datuak zuek asmatu behar dituzue,

ONGI ETORRI OIARTZUNDIK MUNDURA TRIBIALERA!

Ea zeinek asmatzen dituen galdera gehien, zuen erantzun zuzenen kopurua komentario bezala utzi dezakezue guk jakiteko. Erantzun zuzenak testuaren amaieran daude, ez egin tranparik...
Has gaitezen!

1- Bidai egunak:
    a) 193
    b) 204
    c) 183
    d) Erantzun guztiak zuzenak dira

2- Errepidean egindako kmak:
    a) 13.530km
    b) 16.450km
    c) 15.470km
    d) 24.360km

3- Erabilitako ohe ezberdinak:
    a) 24
    b) 49
    c) 54
    d) 125

4- Autobusak:
    a) 23
    b) 122
    c) 342
    d) 74

5- Autobusean igarotako gauak:
    a) 16
    b) 2
    c) 42
    d) A eta C zuzenak dira

6- Camping gauak:
    a) 0
    b) A ezik, beste guztiak zuzenak dira
    c) 16
    d) Autobusean igarotako gauak bezainbeste

Galdutako kiloak:
7- Itsasne:
    a) 2kg
    b) 6kg
    c) 8kg
    d) 10kg

8- Eñaut :
    a) 2kg
    b) 6kg
    c) 8kg
    d) 10kg

9- Gastatutako dirua (totala eta eguneko-pertsonako):
    a) 5332,7€ / 13,8€
    b) 2364,2€ /6,1€
    c) 4803,8€ /12,4€
    d) 7832,6€ /20,3€


Emaitzak maparen azpian. Mapan gure ibilbidea markatua dago.


Emaitzak:
1 a
2 b
3 c
4 d
5 a
6 b
7 c
8 d
9 a

2017(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

Artea eraldaketarako arma

Kaixo kaixo!

Liman gaude. Hiriburura duela sei egun iritsi ginen. Miraflores auzo aberatsean gaude. Atzo arte Couchsurfing egiten egon gara, Markoren etxean. Gozada bat izan da bera ezagutzea. Ekonomian doktoratua da eta Peruko Banku Zentralean egiten du lan. Kriston ekonomia masterra egin dugu berarekin, afal ondorengo tertulietan. Eskerrik asko Marko! Atzo jende berria zetorren eta ondoko kalean dagoen hostel batera mugitu ginen.

Ican lau egun igaro genituen. Huacachina oasira joan ginen, huaicoen biktimentzako rekolektan turno bat egin genuen, Huanuco anai-arreba batzuk ezagutu genituen (beraien etxera.gonbidatu gintuzten. Limatik bertara joateko asmoa genuen eta beraiekin aste bat pasa baina errepideak oso gaizki jarraitzen dute. Hemendik 8 ordura dago eta beraiek 3 egun behar izan dituzte itzultzeko. 3egun karreteran preso... guretzat gehiegi. Gainera gure asmoa bertatik Iquitos aldera joateko zen baina atzo esan ziguten Amazonas alertan dagoela ibaiak asko igotzen ari direlako... Abortar mision!! Beraz Liman ataskatuak gaude, bakarrik abioiz mugitu gaitezke edo hegoaldera itzuli. Interneten begira orduak igaro ondoren hurrengo astean Bogotaruntz doan abioi bat hartzea da gure aukera merkehena. 120€ Oraindik ez dugu erosi)

Pixkat lotsa emateit Peruko krisi humanitario handienetariko baten barruan egon eta kulturataz hitz egiten hastea baina errespetu guztiarekin ondorengoa kontatu beharra daukat. Callao auzoak oso fama txarra dauka, hilabete osoa daramagu entzuten bertara ez gerturatzeko, arriskutsua dela,... Markok ordea esan zigun joan beharra genuela, kultur ekimenen bidez auzoa eraldatzen ari direla kolektibo bat. Planetak alineatu zitzaizkigun egun horretan eta CouchSurfing-ean Callao bisitatzeko ekimena sortu zuen Pacok. Paco Callaoko gazte bat da, proiektuaren parte da eta gure gida izan zen auzoan barrena egun osoan zehar. Ikaragarria izan zen. Den dena ikusteko aukera izan genuen eta gainera bertako batek erakutsita. Berak esplikatu zigun nola izan zen auzoaren aldaketa. Hau dena martxan jarri duena israeldar aberats bat da, bere fundazio-enpresaren bidez, FUGAZ. Gizon honek auzoa laguntzeko eraikin erraldoi bat erosi zuen, gaur egun monumental callao bezala ezagutzen dena. Eraikin istoriko hau abandonatua zegoen eta dena konpondu dute. Bertan, bi jatetxe, hamar bat galeria, laborategiak eta bulegoak daude. Alokatu egiten dira hauek denak baina auzoan laguntzen den einean alokairua jeisten da. Artista askoren erakusketak daude baina galerietan lanean dagoen jendea auzokoak dira.  Dagoeneko lau urte daramatza proiektuak eta auzoaren inguru hori zeharo aldatzen ari da baina aldaketa positibo guztiak bezala honek ere alde txarra dauka. Gentrifikazioa. Israeldarrak 50mila $ ordaindu zituen eta gaur egun 5miloi $ balio ditu eraikinak. Auzo txiroa da Callao eta galeriako bi jatetxeak garesti xamarrak,... Turismoa dator eta espekulazioa dakar eskutik...

Liman gustora gaude eta uste dut horregatik ez dugula oraindik hegazkin txartela erosi. Hemen apartamentu bat alokatzea ere pentsatu dugu baina hemendik hilabetera baliteke karreterak berdin jarraitzea beraz dudak dauzkagu. Gainera norbaitek esan zigun euriteak bukatzen direnean hasiko dela okerrena. Gaixotasunak hilko du jende pila bat. Beti horrela izaten omen da. Gauzak lasaitzen direnean hildakoen zifrak piko egiten duela. Ez dakit zeozertan lagundu dezakegun edo aberatsen modura telebistatik ikusten dugulako parte gerala uste dugun. Ez dakit zer egin dezakegun laguntzeko. Janariaren rekolektak kaos bat dira. Milaka elkarte daude, bakoitza bere aldetik, askok ez dakite nora eraman janaria bildu ondoren. Telebistak kriston sensibilizazio kanpaina egin du janari bilketen alde baina nire ustez bere inefizentzia estaltzeko erabiltzen ari da. Denon lana da! Ez da gobernuaren arazoa bakarrik, patriotismo merkea erabiliz, ... Ustel usaia dario denari... Hemen egon arren zuek bezain urruti nabari dut dena. Kaosa alde batetik eta normaltasuna bestetik... Zer egin? Nola lagundu? Horrelako kasuak gertatzen direnean beti pentsatu izan dut laguntzera joan behar dela baina urruti daudela. Oraingoan bertan nago eta galdurik aurkitzen naiz.

Beno....zuen laguntza eskertuko nuke krisi pertsonal honetan. Gomendioak, bizipenak, txisteak,...

Besarkadak denontzat!

Pd.  Argazkiko estatua Hector Lavoerena da, salsa musikaria. Bere abesti batek konkistatu gaitu. La Fama. Entzun nahi izan ezkero
m.youtube.com/watch?v=nGduUmJ9sfA

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Icara mugitu gara

iKaixo denoi!
Piscotik Icara mugitu gara. 70 km hegoaldera. Hemen geratuko gara ostegun arte. Liman Couchsurfing bat lortu dugu baina ostegunerarte ezin gaitu hospedatu. Gure asmoa zuzenean Limara joatea zen baina Ica eta Huacachina ezagutzeko aprobetxatuko dugu. Huacachina Icatik 5kmra dagoen Oasi bat da. Oso polita eta turistikoa. Gaur egun hotel eta jatetxez betea. Bihar joango gara bixitatzera. Igotako argazkiak internetetik hartu ditut.

Igandean ez ginen auzolanera joan, erdi gaixo esnatu nintzen eta reposo eguna egin genuen. Orain hobeto nago baina tripak ez dauzkat oso sano. Itsasne gaur hasi da arraro sentitzen ea egun batzuk barru biok sano gauden. Bazpare botilako ura edaten hasi gara.

Piscotik egun pasa egin genuen Paracasera, bertan izen bereko parke naturala dago, munduko itsas txori reserba handienarekin.

Peruko krisia ez da aste honetan hasi, nahiz eta leherketa aste honetan izan den, uholdeak urtarriletik dabiltza herrialdea zapaltzen. Ica urtarrilean ur azpian geratu zen baina oraingo huaikoek ez dute ikutu. Hau bazpare idazten dizuet, interneten dauden peruko krisi mapetan Ica agertzen delako. Ez preokupatu.

Espezialistek diote apirilaren amaiera arte ez direla euriak geratuko. Limatik iparraldera errepide  asko moztuak daude eta horregatik Limatik abioi bat hartuko dugu. Oraindik ez dakigu nora baina seguruenik Kolombiara. Ikusirik kosta nola dagoen ez gara gehiegi fidatzen Ekuadorren aurkituko dugunaz.

Piscoko herriko plazan kale artea ikusten egon gara. Break dance dantzariak eta raperoak oilar borrokan. Hemengo nerabeak oso "street life" dira. Gozada bat!

Besarkadak denontzat!

2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata

Ondo gaude

Kaixo denoi!
Oraindik norbait ez bada enteratu Peru larrialdi egoeran dago! Eurite larriek herrialdeko 24 probintzitatik 11 txikituta utzi ditu. Peruko kosta eta andeen kanpoko zatia basamortu modukoak dira eta lur guztia erdi aske dagoenez euriteek dena mugitzen dute, lurjauziak nonnahi eginaz. Telebistan ikusiko zenituzten irudiak. Hildakoak, zauritua, milaka etxe txikituak, edateko urik gabe daude hiri asko eta horrek dendetako ur plastifikatua agortzea ekarri du. Erokeria leku askotan zabaldu da! Hau dena klima aldaketaren erruz gertatzen ari da, el niño fenomenoa.

Gu Limatik 200kmra gaude, Pisco herrian eta hemen ez da ezer gertatu. Ez dakigu zer egin, Limarako bideak moztuta daude. Hiriburua ez da libratu txikiziotik. Gure asmoa Limara egun batzuk barru joatea zen baina oraingoz hemen geratuko gara, baliteke Icaruntz jeistea datorren astean eta bertan erabakiko dugu zer egin.

Honuntz etortzeko bidean ikusi genituen lur jauziak edo huaicoak. Ayacuchotik hona 5 orduko bidaia dago. Bide mozketengatik 24 ordu behar izan genituen. Gaua errepidean pasa genuen. Busak ezin zuten bira eman mendiko errepide estuetan eta eskabadorak bidea garbitu arte bertan geratu ginen. Lau bide mozketa igaro genituen eta ehundaka lurjauzi txiki ikusi. Argazkietan zeozer ikusten da.

Lotan gauden lekuan ez dugu internet beraz ezingo dugu inorrekin kontaktatu.

Bihar ondoko herri batera laguntzera goaz. Jendea behar dute lokatza etxetatik ateratzeko. Elkarte ezberdinen arteko auzolana da.

Ondo gaude eta ez guregatik kezkatu. Zorte asko eduki dugu eta kostako herritxo honetan geratu gaitezke dena lasaitzen den bitartean.

Besarkadak denoi!

2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea

Evelyn Ccorahua

Kaixo denoi!
Gaurko kronika martxoaren 8aren inguruan lotuko dut. Denon artean lortuko dugulako iraultza feminista. Nire aportazio xumea hemendik eta urte osoa lanean dabiltzan,  anai-arreba feministoi Zorionak, ez eman amore. Garaipena, beste aukerarik ez dago. Sufrimenduak ez du aukerarik eta lekurik izango, etorkizuneko mundu morean. Jantzi antiju morik!

Ayacuchon gaude, eta hemen ere matxismoak hiltzen du. Azken biktima, Evelyn Ccorahua, bere bikote oihak erahil zuen duela bi aste. Abokatua zen eta duela hilabete laguntza eskatu zuen bere bizitza arriskuan zegoelako baina poliziak ez zion kasorik egin eta 15 egun beranduago hilik agertu zen. .......... Berari dedikatua gaurko kronika.

Salaketak jartzea kostatu behar duenarekin, ametsgaiztoa okertzeko beldurrez, gainera gero horrelako erantzunak jasotzeko. Ez dago eskubiderik, polizia etxekoak konplizeak dira kasu hauetan. Ez gara konsziente, zenbat aldiz pasako den hau. Laguntza eskatu eta ezertarako.
Martxoak 8ko manifan egon ginen eta ondoren udaleko antzokian FestiMujer-en bigarren edizioan egon ginen. Bertan entzun genuen abesti baten letra dakarkizuet ondoren. Guatemalako rapera anarko-feminista batena. Letra ederra benetan baina musika gabe pixkat galtzen du. Ahal baduzue bilatu abestia eta entzun.

Rebeca Lane, Mujer Lunar:

Ni dios ni patria ni marido ni partido
Así es como nací así es como he vivido
Desde que mamá me parió a este mundo
Marcaron con rosado el color de mi rumbo
Pero mamá a mí me gusta el morado
Me gusta la poesía y la melancolía
No creo en cuentos de hadas ni en fantasías
No quiero ser de nadie yo quiero ser mía
Yo me cuento un cuento cada mañana
Abrí mis alas huí del paraíso con lilith y niñas malas
No creo en nadie que arriba esté juzgando
Soy dueña de mis actos voy improvisando

Soy mujer soy un ser lunar
Cambio como la luna de blanca a oscura
En mi vientre llevo la simiente
De mi útero nació toda la gente
Es mi sangre mensual menstrual
De donde nace la vida no de tu costilla
No vine al mundo para hacerte feliz
Ni que tus golpes me dejen cicatriz

Han pedido de mi que sea casta y pura
Que no tenga deseos y que no me quepa duda
Que mi felicidad está en la cocina
Haciendo guisos que engañen mi autoestima
Debo aspirar a estar encadenada a una casa
Estar casada con lo mejor de mi casta embarazada
Parirle hijos al sistema y si la tripa aprieta
Aprender a vivir callada la pobreza
Por cada golpe que me das se conmociona el universo
Por eso yo me defiendo por eso yo no acepto
Los príncipes que vienen a salvarme
Con piropos y dinero vienen a insultarme

Soy mujer soy un ser lunar
Cambio como la luna de blanca a oscura
En mi vientre llevo la simiente
De mi útero nació toda la gente
Es mi sangre mensual menstrual
De donde nace la vida no de tu costilla
No vine al mundo para hacerte feliz
Ni que tus golpes me dejen cicatriz

Por tener cuerpo de mujer me creen tierna
Pero me dicen perra si en la calle enseño pierna
Más que esposa la gente anda buscando una sirvienta
Mejor si calladita y con piernas abiertas
Yo soy fruta completa no busco media naranja
No soy puta ni soy santa soy lo que me da la gana
Aspiro a ser tratada como humana es lo mínimo
De este delirio colectivo me emancipo yo abdico
No asumo roles que estén preestablecidos
No te amo por tu sexo sino por lo compartido
La libertad es cuando ya no hay etiquetas
El puño en alto para celebrar a las guerreras

Como en la montaña están las guerrilleras
Como en el micrófono hoy están las raperas
Sobrevivientes de violencia mamás solteras
Hermanas feministas del planeta tierra


Bidai erritmoa pixkat jaitsi dugula ematen du. Ia sei hilabete daramatzagu bidean eta horrek nekea dakar. Azken hamaika egunetan bi herri ikusi ditugu. Cuscotik Ollantaytambora joan ginen, bizirik dagoen herri inka bakarra. Bertan Cuscoko kaosa atzean utzi genuen eta herritxo bateko lasaitasunean murgildu ginen, trekking domingero batzuk egin genituen... Bertatik Ayacuchora etorri ginen. Peruko jendearentzat oso leku turistikoa baina kanpotar gutxi dauden hiria. Hemen izan zen Peruko askatasunaren guda. Argazkian ikusiko duzue guda izan zen lekuan dagoen obelisko erraldoia, 40metrokoa, Quinua herrixkan. Ayacuchoren izen ofiziala Huamanga da baina askapen gudan jende asko hil zen eta Bolibarrek Hildakoen Arana izena ezarri zion, Ayacucho quechuaz.

Izebak ondo zuzendu didan bezala, Sendero Luminoso erakunde armatu komunistaren iraultza guda hemen hasi zen. Abimael Guzmanek hemengo unibertsitatean filosofiako klaseak ematen zituen. Bertan hasi zen ikasle eta irakasleen artean taldetxo bat sortzen. Onaino iritsi bitartean, oso gutxi nekien hemen jaso zenari buruz eta nire iritzizi gerra zibil bat izan zen. Alde batean komunistak eta bestean gobernua eta ejerzitoa. Zenbakiak beldurra ematen dute. 20 urte iraun zuen gudak eta 10000 hildako baina gehiago, 15000 desagertu. Gobernuak eskualde hau eszepzio gune izendatu zuen eta giza eskubideak ezabatu zituen. Paramilitar borroka egin zuen. Jendea desagertaraziz, torturatuz, erahilaz. Kuartelaren alboan 500 gorpu aurkitu ziren fosa komunetan eta labe krematorioa ere bazeukaten kuartelean. BELDURGARRIA! Senda luminosak ez du inoiz agurrik esan, borroka armatua utzi,... 2000 urtetik ona ez da ekintzarik izan baina dirudienez oso ahul zegoelako ezkutatu behar izan zuen baina edozein unean itzuli daitekela dio mundu guztiak. Memoriaren museoan egon ginen, ANFASEP elkartearena (Asociacion Nacional de Familiares de Secuestrados, Detenidos, y Desaparecidos del Peru). Guretzat oso arraroa da elkarte hau. Bi bandoetako biktimen familiarrak elkarrekin daudelako. Ejerzitoaren indarkeria eta Sendero Luminosorenaren sufrimenduaren bi aldeak elkarrekin. Garai hartako gobernuak terroristak kontsideratzen zituen, nola ez, gobernua kritikatzen zutelako. Gaur egun oraindik ez dute militarrik epaitu....
Ez dut uste lortuko dugunik baina ea komunistaren batekin hitz egitea lortzen dugun.
Oso gustura gaude hiri honetan eta beste egun batzuk geratuko gara kostara joan aurretik. Hostel eder bat aurkitu dugu eta ia osorik guretzako da, ez dago beste inor. Arduraduna literaturako irakaslea izan zen bere garaian eta literaturaz asko daukat berarekin hitz egiteko.
Ondo segi eta asko irakurri!
Besarkadak denontzat!

2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Pobrezia ignorantzia

Kaixo denoi!
Izenburuko formula ez litzateke bete beharko mundu honetan, milaka urtez eboluzionatutako primateen erreinuan, baina tamalez Perun, eta ia mundu osoan, betetzen da. Itsasne eta ni bidaia honetan ez gara batere pobre bizi baina aurrekontu estu xamarra daukagunez, janari-hospedaje-transporte hirukotetik kanpo ez dugu ia dirurik. Horrek aisialdi-kultur ekintza guztiak dohainik bilatzera eraman gaitu azken bost hilabetetan. Uyuniko desertua gabonetako opari bezala kontatzen dugu, eskerrak familiak oparia bidali digula kontu korrontetik. Onartu beharra daukat orain arte ez dela arazo bat izan bidaian baina Perura iritsi gara eta joko arauak aldatu dira. Miloika turista jasotzen dituen herri batean gaude eta gobernuak ez du aukera galdu. Orain arteko lekurik merkeena dela uste dugu Peru. Lo egiteagatik 3€ ordaintzen ari gara eta azokan eguneko menua 1€ dago. Hori jakinik nola uler daiteke monumentu eta museo guztiak ordaindu behar izatea. Gainera ez daude hemengo prezioen eskalan. Cuzcoko leku-harri zahar bixitagarri guztiak bono batekin bixitatu behar dira, ezin dira sarrerak banaka ordaindu. Badakizue zenbat balio duen bonoak... 50€... nork ordaindu dezake hemen dirutza hori? Peruko jendearen erdiak ez, gure ustez, eta guk ezta ere. Hiru egun daramazkigu hiri polit honetan paseatzen baina ezer ikusi gabe. Bihar bagoaz, oso haserre gobernuarekin eta pixkat beldurtuak, ea Perun zeozer ikusterik izango dugun. Harri zahar inkak alde batera utzi eta gaur egungo egoeran zentratu beharko dugu. Horregatik desiatzen nago Senda Luminosari buruz zeozer ikasteko.

Beno... Orain Cuzcon gaude, Peruko hiriburu historikoa. Hemen inguruan milaka leku Inka daude, Aran Sakratuan. Bertako harribitxia Machu Pichu delarik. Cuzcon Inken historia zapaldu nahian, nola ez, kriston eliza-katedral-monasterio pila daude. Edozein ateo atzera botatzeko moduan. Nik uste nuen munduko errekorra edukiko zuela baina ez... Datorren astean Ayacuchora goaz eta bertan 33 eliz gune omen daude... Gora munduko lehen multinazionala! Edozein herri, gobernu, gizartean txertatzen abilena. McDonalds, CocaCola, Nestlek asko ikasiko zuten Vaticanotik.

Puff.. nola nagoen gaur...

Peruk ez zidan sentsazio onik ematen iritsi aurretik eta bertan ez dit asko laguntzen ari, iritziz aldatzen. Itsasnegatik ez balitz Ekuador bidean egongo nintzateke. Ez dakit zergatik den baina dena begi txarrez ikusten dut. Auskalo! Ea buelta ematen diodan...

Arequipan utzi nuen azken kronika eta bertan jarraitzea izango da onena. Hiria oso ederra da eta gustora ibili ginen bertan pasiatzen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu eta oraindik ere berdin jarraitzen du. Euri garaia da orain eta nabari da. Egunero zeozer botatzen du. Bolibian "zortea" eduki genuen. Komilekin idatzi dut zortea, Bolibiak bigarren urtez jarraian lehortea bizi duelako. Bertako euriak ez lidake molestatuko. Ur beharrean daude, hiri batzutan ur mozketak egiten hasi ziren bertan geundela. Eta oraindik negu osoa geratzen zaie, garai lehorrenak.
Arequipara itzuliaz, euriaren erruz ezin izan genuen Kolka kanoiaren trekina egin. Pena handiz amore eman genuen. Aste guztirako euria eta lainoak iragarrita zeudela jakin genuenean. Zuek gozatu dezazuen argazki batzuk hartuko ditut internetetik. Kolkak Koloradoko kanoiaren sakonera bikoitza dauka eta 3-6 eguneko trekina egin daiteke bertako herritxoak bixitatuz. Ametsetako plana! Hurrengoan...
Zortea eduki genuen ihatueriak bertan bizitu genituelako. Desfilea xumea erabat baina ondorengo apar eta hauts borroka erabat ikustekoa izan zen. Cuzcon hurrengo egunean berriz ikusi genuen. Hemengo ihauteriak guda jostagarriak dira.
Arequipatik Cuzcora etorri ginen zuzenean eta hemen jarraitzen dugu. Bihar Aran Sakratuko herritxo bat bixitatzera joango gara, bertan egun batzuk igarotzeko asmoz. Bertako ruinak ondoko mendi batetik dohainik ikusi daitezkela esan digute.

Besarkadak denontzat!
Oiartzuarrentzat animo herri galdeketan, denok parte hartzera martxoak 19an!